Iñaki Artola
2024/05/19 - 21:47
Altuna III.ak bosgarrenez jokatuko du Buruz Buruko Txapelketako finala
Jokin Altunak 22-10 menderatu du Iñaki Artola Buruz Buruko Txapelketako bigarren finalerdian. Ondorioz, Amezketakoa Unai Lasoren aurka ariko da txapelaren bila ekainaren 2ko final handian.
2024/05/19 - 20:47
Altunak jokatuko du Buruz Buruko finala Lasoren aurka, finalerdietan Artola menderatuta (22-10)
Jokin Altunak bereganatu du finalerako txartela, txapelketako bigarren finalerdian Iñaki Artola 22-10 garaituta. Amezketakoa nagusi izan da hasieratik amaierara arte.
2024/05/16 - 20:37
Altunak eta Artolak hautatu dituzte igandeko finalerdirako pilotak
Jokin Altuna eta Iñaki Artola aurrez aurre izango dira Buruz Buruko txapelketaren finalaurrekoan. Donostiako Atano III. frontoian egindako material aukeraketarekin bi pilotariak gustura geratu dira. Finalerako txartela jokoan egonda, ez da argi geratu nor den faboritoa.
2024/05/15 - 19:53
Bizkaia Torneoa aurkeztuta, bost seteko partiden nobedadearekin
2024. urteko Bizkaia Torneoa aurkeztu da, formatu aldaketarekin. Partidak ez dira 22 puntura jokatuko, 5 setera baizik. Bakoitza 6 tantotara lehiatuko da, eta berdinketaren kasuan, bosgarren seta, 3 tantora izango da. 24 pilotarik parte hartuko dute taldetan banatuta, 6 multzo desberdinetan.
2024/05/04 - 22:45
Artolak aise irabazi dio Zabalari Labriten (22-8)
Final-laurdenetako azken partidan, Iñaki Artola Javi Zabalari gailendu zaio (22-8). Alegiakoa finalerdietarako sailkatu da, ligaxkako neurketa guztiak irabazita; errioxarrak, ordea, Elordik Ezkurdiaren aurka galtzea behar du sailkatzeko.
2024/04/30 - 21:31
Artola eta Zabalak materiala hautatuta asteburuko partidarako
Artola eta Zabalak larunbatean Labriten jokatuko duten partidarako materiala aukeratu dute astearte goizean zazpi minututan. Artola, jada, final erdietan sailkatuta dago. Zabalak Artola irabaziko balu final erdietan sailkatuko litzateke.
2024/04/20 - 13:50
Artolak hanka eta erdi du finalerdietan, Elordiren aurka erakustaldia eman ostean (8-22)
Iñaki Artolak bi partidatik bi irabazi ditu Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan. Bigarren jardunaldian, 8-22 irabazi dio Aitor Elordiri, erakustaldia emanda. Horrela, A multzoko liderra da, eta ia bermatuta du finalerdietarako txartela.
2024/04/16 - 20:49
Altuna-Lasok eta Elordi-Artolak materiala aukeratuta asteburuan jokatuko dituzten partidetarako
Altunak eta Lasok Bizkaia pilotalekuan jokatuko dute final-laurdenetako ligaxkako lehen partida igandean, eta, Elordi eta Artola Azkoitian neurtuko dira ostiralean, ligaxkako bigarren jardunaldiko norgehiagokan.
2024/04/10 - 18:12
Artola eta Ezkurdiak materiala aukeratuta asteburuko norgehiagokorako
Artola eta Ezkurdiaren neurketarako materiala prest dago igandean Eibarko Astelena frontoian jokatuko den partidarako.
2024/04/08 - 16:53
Zabaleta eta zazpi aurrelari, Buruz Burukoaren final-laurdenetan
Nafarrarekin batera, Altuna III.a, Elordi, Ezkurdia, Artola, Peña II.a, Zabala eta Dario lehiatuko dira, ostiralean Gasteizen hasiko den final-laurdenetako ligaxkan.
2024/04/03 - 16:24
2024ko Buruz Burukoa ostiral honetan abiatuko da, Urrutikoetxea-Zabala partidarekin
Aspek Peio Etxeberria, Binakako txapelduna eta Lau t'erdiko txapeldunordea, txapelketatik kanpo uztea erabaki du; Jose Javier Zabaletak, berriz, parte hartuko du Buruz Burukoan.
2024/03/31 - 23:19
Iñaki Artolak irabazi du 2024ko Binakako Txapelketako Pilotaririk Onenarentzako saria
Alegiakoa bost aldiz izan da jardunaldiko onena, beste edozein pilotari baino jardunaldi gehiagotan. Artola, Ander Imazekin batera, finalerdietaraino iritsi da. Zaleek, astero-astero bozkatuz, saria eman diote.
2024/03/31 - 23:13
Iñaki Artolak jaso du 2024ko EITB Pilotari Onenaren saria
Iñaki Artolak Joseba Urkiola EITBko Kirol zuzendariaren eskutik jaso du 2024ko EITB Pilotari Onenaren saria.
2024/03/17 - 21:29
Altuna eta Martija finalera sailkatu dira, Artola eta Imaz mendean hartuta (22-9)
Amezketakoak erakustaldia eman du Astelena pilotalekuan jokatutako finalerdietako ligaxkako azken partidan.
2024/03/13 - 18:13
Artola-Imaz eta Altuna III-Martija bikoteek pilota aukeraketa erabakigarria egin dute
Baiko eta Aspeko bikoteak Eibarko Astelena frontoian aritu dira pilotak aukeratzen datorren igandean bertan jokatuko den partidarako. Pasa den igandetik, sarrerak agortuta daude eta beraz, gainerako pilotazaleek ETB1en eta eitb.eus-en ikusi beharko dute.
2024/03/09 - 21:59
Etxeberria eta Zabaleta nagusi Artola eta Imazen aurka (22-17)
Aspeko bikoteak aurka izan duen 17-14ko emaitza irauli du, finalerdietako play-offetako ligaxkako bigarren puntua lortzeko. Emaitza horri esker, hanka eta erdi dute martxoaren 31ko final handian.
2024/03/02 - 21:37
Artolak eta Imazek lehen puntua lortu dute, Jaka eta Mariezkurrenaren aurka ezustekoa emanda (13-22)
Bikote urdinak txapelketako lehen zatiko bikoterik onena menderatu du Labriten jokatutako finalerdietako ligaxkako lehen partidan. Jakak eta Mariezkurrenak ondo hasi dute partida, baina aurkariek ateratako pilota motelak goitik behera aldatu du neurketa.
2024/03/02 - 20:55
Jon Mariezkurrena: ''Aipatzekoa da haiek ateratzen zuten pilota, nik uste penagarria zela''
Erik Jakak eta Jon Mariezkurrenak galdu egin dute Iñaki Artolaren eta Ander Imazen aurka, 13-22, Binakako Txapelketako finalerdietako 1. jardunaldiko partida. Neurketa amaituta, Mariezkurrena II.a materialaz kexatu da.
2024/02/27 - 19:41
Jakak eta Mariezkurrenak eta Artolak eta Imazek larunbaterako pilotak hautatu dituzte
Jaka eta Mariezkurrena ez dira gustura gelditu aukeratzeko izan den materialarekin; Imazek eta Artolak, ordea, ez dute oztoporik ikusi.
2024/02/26 - 21:24
Artola eta Imaz, elkartasunaren indarra
Artola eta Imazek partida galduta izan zuten momentu askotan, Peña eta Albisuren aurka, izan ere, Artola gastrointiritisak jota zegoen. Azkenean, partida bukaera epiko batean, Baikoko bikotea nagusitu zen eta finalerdiak jokatuko dituzte.