Imanol Alguacil
2024/09/26 - 01:11
Barrenek gol ederra sartu, Remirok penalti bat gelditu eta Realak puntu bat lortu du, Nizan (1-1)
Ander Barrenetxeak, 18. minutuan, aurretik jarri du Reala; lehen zatiko azken minutuetan, Nizak banakoa egin du. Bigarren zatian, Alex Remirok penalti bat gelditu du. Donostiako taldeak merezita lortu du berdinketa, Europa Ligako aurreneko jardunaldian.
2024/09/24 - 21:00
Imanol: ''Erronka modura hartzen dut aurreko astean beraiek (Niza) 8 gol egin izana''
Nizaren aurka Europa Ligako debutaren aurretik emandako prentsaurrekoan, Imanol Alguacilek aurkariaren erasorako ahalmena nabarmendu du, eta Frantziako taldeak asteburuan 8 gol sartu izana "erronka" gisa hartu du.
2024/09/24 - 18:50
Emaitza ona lortu nahi du Realak Nizan, asteazkenean, 2024-25eko Europa Liga behar bezala hasteko
Imanolek Brais Mendez eta Javi Lopez berreskuratu ditu Realak Nizako Allianz Riviera futbol zelaian, asteazkenean, 21:00etatik aurrera, jokatuko duen partidarako; txapelketako liga faseko aurreneko jardunaldia izango da.
2024/09/21 - 18:03
Realak puntu bakarra batu du Valladoliden, gehiago merezi arren (0-0)
Txuri-urdinenak izan dira partidako aukera argienak, besteak beste jokoz kanpo egoteagatik Oyarzabali baliogabetutako gol bat eta Beckerrek langara bidalitako erremate bat, baina Imanolen jokalariek ezin izan dute garaipena lortu.
2024/09/17 - 23:14
Realak ez du golerako bidea aurkitu Son Moixen, eta Mallorcaren aurka galdu du (1-0)
Abdon Pratsek sartu du Jagoba Arrasateren taldeari garaipena eman dion gola, penaltiz, 36. minutuan. Reala azken minutura arte ibili da berdinketaren bila, baina ez du argitasun handiegirik izan neurketan zehar.
2024/09/16 - 15:44
Imanol: ''Jagobaren Mallorca da, ez da aurkari erraza izango, erregistro asko menperatzen ditu''
Realak Mallorcaren aurka jokatuko du Son Moixen, irailaren 17an, asteartean, aurreratutako EA Sports Ligako 7. jardunaldiko partida. Hori dela eta, Imanol Alguacil talde txuri-urdineko entrenatzaileak Jagoba Arrasatek zuzentzen duen aurkariaz hitz egin du prentsaurrekoan.
2024/09/15 - 01:41
Imanol: ''Partida bikaina egin dugu, baina berriro ere galdu egin dugu''
Imanol Aguacil Realeko entrenatzailea harro agertu da Realak Real Madrilen aurka egindako partidaz, emaitza kontrakoa izan bada ere. Galdu arren, "hau da nik nahi dudan taldea", adierazi du.
2024/08/31 - 16:15
Imanol: ''Europa Ligako formatua berria da, ahalik eta puntu gehien atera behar ditugu''
Monakoko Grimaldi Forumean 2024-25 Europa Ligako zozketa egin ondoren, Realak Ajax, Lazio, Paok, Maccabi Tel Aviv, Dynamo Kiev, Viktoria Plzen, Anderlecht eta Niza izango ditu aurkari Europako txapelketako lehen fasean.
2024/08/29 - 15:18
Robert Navarrok Mallorcan jokatuko du
Jokalariak denboraldi bateko kontratua sinatu du Jagoba Arrasatek zuzentzen duen Balearretako taldearekin. Realak 850.000 euro jasoko du jokalariaren salmentagatik.
2024/08/27 - 20:12
Imanol: ''Alavesen aurkako partida derbia da, neurketa gogorra, zaila''
Realaren eta Alavesen arteko partida, 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako lehenengo derbia, asteazkenean jokatuko dute, 21:30ean, Reale Arenan. Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Luis Garcia Plazaren taldea izan du hizpide, prentsaurrekoan.
2024/08/25 - 01:34
Kubok lehen puntuak eman dizkio Realari Espanyolen aurka (0-1)
Erritmo gutxiko partida izan da, eta bi taldeetako bat ere ez da fin ibili ate aurrean, baina Take Kuboren golak lehen hiru puntuak eman dizkio Realari.
2024/08/19 - 00:00
Imanol Alguacil: ''Bigarren zatiko golak ezin dira oparitu''
Realak 1 eta 2 galdu du etxean Rayoren aurka, EA Sports Ligako lehen jardunaldiko partida. Donostiarrek itxura kaskarra eman dute.
2024/08/17 - 15:47
Imanol: ''Merino deialdian ez sartzea erabaki dut beste talde batekin elkarrizketak zabalik daudelako''
Realeko entrenatzailea fitxaketen inguruan aritu da. Merino eta Zubimendi izan ditu hizketagai, igandean, EA Sports Ligako lehen jardunaldian, Rayoren aurka jokatuko duten partidaren atariko prentsaurrekoan.
2024/07/11 - 16:21
Realak denboraldiaurrea abiatu du Zubietan
Realeko 26 futbolarik ostegun honetan hasi dituzte 2024/25 denboraldiko entrenamenduak Zubietan, nazioarteko txapelketak jokatzen ari diren jokalarien faltan.
2024/06/10 - 16:17
Realak lagunartekoa jokatuko du FC Union Berlin taldearen aurka, abuztuaren 9an, Alemanian
Donostiarrek iragarritako bosgarren lagunartekoa da, Alaves, Toulouse, Osasuna eta Stade Rennais taldeen aurka jokatuko dituenen ostean.
2024/06/04 - 19:38
Roberto Olabe: ''Gezurra esango nuke Merinoren egoeragatik kezkarik ez dudala esango banu''
Roberto Olabe, Realeko futbol zuzendariak Mikel Merino erdilariaren kontratu berritzearekin "kezkatuta" dagoela onartu du. Era berean, ezker hegaleko atzelariaren posizioa indartuko dutela baieztatu du eta klubera, jokalari bakar batengatik ere eskaintzarik iritsi ez direla ziurtatu du.
2024/05/20 - 01:31
Realak Europa Liga jokatuko du, Betis 0 eta 2 gaindituta
Brais Mendezek egin du lehen gola partida hasi eta gutxira, eta Mikel Merinok bigarrena, atsedenaldiaren atarian. Realak seigarren postuan amaituko du liga.
2024/05/14 - 12:41
Imanol: ''Aukerak izan ditugu, baina asmatu egin behar da''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Bartzelonaren aurkakopartida aztertu du prentsaurrekoan. Ondo jokatu arren, asmatzea falta izan zaiela azpimarratu du.
2024/05/04 - 18:58
Imanol: ''Arerioa baino hobeak izan gara, eta gaur atean asmatu egin dugu''
Realak 2-0 irabazi dio Las Palmasi arratsalde honetan Reale Arenan jokatutako partidan, eta Ligako seigarren postuan jarraituko du, 54 punturekin. "Arerioa baino hobeak izan gara, eta gaur atean asmatu egin dugu", adierazi du Imanolek partida amaitu ostean.
2024/04/01 - 00:46
Imanol: ''Sekulako partida egin dugu, eta merezitako garaipena da''
Imnol Alguacil Realeko entrenatzailea gustura agertu da prentsaurrekoan, bere taldeak Alavesen aurkako derbia bereganatu eta gero (0-1).