Imanol Alguacil
2022/12/31 - 20:17
Imanol Alguacil: “Izugarrizko partida egin dugu”
Imanol Alguacil pozik agertu da bere taldearen garaipenaren ondoren. Entrenatzaile oriotarrak, taldearen partidaz aparte, Oyarzabalen buelta ere goraipatu du.
2022/12/30 - 17:11
Imanol: ''Osasunaren gainetik egoten saiatuko gara, baina derbi zaila izango da''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak talde txuri-urdinak Osasunaren aurka abenduaren 31an jokatuko duen derbiari buruz hitz egin du. Albiste nagusia Mikel Oyarzabal kapitainaren itzulera izango da.
2022/12/20 - 16:13
Imanol Alguacil: “Gure partida egiten badugu, aurrera egiteko gaitasuna eta baliabideak izan behar ditugu”
Realeko entrenatzaileak Kopan Coriaren aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egin du. Imanol baikor azaldu da geldialdiaren osteko lehen partida ofizialarekiko, baina Coriaren arriskuak ondo ezagutzen ditu.
2022/12/16 - 23:53
Reala ezin izan da nagusitu Leedsen aurka (2-1)
Realak galdu egin du Leedsen aurka Ingalaterran jokatutako lagunartekoa, azkena, asteazkenean Kopako partida jokatu baino lehen. Zubimendik ireki du markagailua, baina etxekoek buelta eman diote partidari.
2022/11/14 - 17:15
Imanol Alguacil: ''Historia egin dut, baina historia hori handiagoa egitea da nire nahia''
Entrenatzaile oriotarrak Realarekin zuen kontratua berritu du. Hitzarmen berria 2025era artekoa da eta bi aldeak oso pozik agertu dira akordio berriarekin.
2022/11/13 - 22:48
Reala Kopako hurrengo fasera sailkatu da Cazalegas mendean hartuta (1-4)
Goiz aurreratu dira txuri-urdinak, eta bazirudien partida erraza izango zela. Hala ere, etxekoek partida berdintzea lortu dute. Baloiaren jabetzan nagusitu den arren, azken 20 minutuetan atera du aurrera partida Imanolen taldeak.
2022/11/05 - 15:02
Imanol Alguacil: ''Valentzia hau ez da azken urteetakoa, oso arerio zaila da; Kubo eta Silva prest daude''
Imanol Alguacilek arerio zaila espero du igande honetan Reale Arenan. Gattusok Valentzia goitik behera aldatu duela dio. Hala ere, Orioko entrenatzaileak bi jokalari garrantzitsu berreskuratuko ditu: Take Kubo eta David Silva.
2022/11/03 - 23:32
Imanol: ''Jokalariak arrastaka irteten direnean, horrek pozik jartzen nau''
Realeko entrenatzaileak bere jokalariek Europa Ligako multzoen fasean egin duten lan bikaina azpimarratu nahi izan du, bereziki Mancherter Uniteden aurkako azken partidan.
2022/11/03 - 21:50
Realak galdu egin du Manchester Uniteden aurka, baina lidergoan amaitu du multzoen fasea (0-1)
Donostiarrek Europa Ligako lehen porrota jaso dute gutxiengoagatik, baina emaitza hori nahikoa zaie hurrengo fasera multzoko lehen postuan igarotzeko.
2022/11/02 - 20:58
Imanol Alguacil: ''Gutxienez 2 gol egin beharko ditugu partida aurrera ateratzeko''
Imanol Alguacil, Realeko entrenatzaileak, ilusio handiz hartzen du ostegunean Manchester Uniteden kontra jokatuko duten partida. Gaineratu du, 0 eta 1 galtzeak multzoko lider izateko balio dien arren, txuri-urdinak garaipenaren bila aterako direla.
2022/11/02 - 19:56
Reala, Europa Ligako bere multzoan lider amaitzeko erronkaren aurrean
Realak aurrerapausoa eman nahi du Europa Ligako ibilbide apartean (txapelketako partida guztiak irabazteko gai izan den talde bakarra da) bere multzoko lidertza behin betirako eskuratuta, Manchester Uniteden aurka Reale Arenan.
2022/10/31 - 00:02
Partidako azken minutuek Reala zigortu dute Betisen aurkako porrotean (0-2)
Bi taldeek gola sartzeko aukerak izan dituzten partida oso parekatuan, azkenean Betisek ireki du markagailua 85. minutuan, ondoren 92.ean partida ixteko bigarren golarekin.
2022/10/29 - 16:34
Imanol Alguacil: ''Dena ondo egin beharko dugu Betis mendean hartzeko, Takek ezingo du jokatu''
Relalak Betis hartuko du Reale Arenan igandean. Alguacilek argi dauka "dena ondo egin" beharko dutela Sevillakoak mendean hartzeko. Take Kubok ezingo du jokatu luxazio bat duelako, hala ere, entrenatzaileak, ostegunean jokatzeko moduan egotea espero du.
2022/10/28 - 01:08
Reala, multzoko lider izatetik puntu bakarrera Omoniari irabazi ondoren (0-2)
Lehen zatiaren amaieran Robert Navarrok sartutako gol batek eta bigarrenean Brais Mendezek sartutako beste batek hiru puntu eman dizkiete donostiarrei. Nahikoa zaie Manchester Uniteden aurka berdintzea multzoko liderrak izateko.
2022/10/26 - 23:02
Imanol Alguacil: ''Berdegunea gaizki egon arren, ez dago aitzakiarik''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak talde txuri-urdinak urriaren 27an Omonia Nikosiaren aurka jokatuko duen partidaz hitz egin du. Donostiarrek nahikoa dute Manchester Unitedek Sheriffen aurka lortutakoa baino emaitza hobea eskuratzea, lehen postua bereganatzeko.
2022/10/26 - 22:06
Reala, multzoko lehen postua sendotzeko asmoz
Imanol Alguacilek zuzentzen duen taldeak Omonia Nikosia izango du aurkari, eta donostiarrek nahikoa dute Manchester Unitedek Sheriffen aurka lortutakoa baino emaitza hobea eskuratzea, lehen postua bereganatzeko.
2022/10/22 - 20:22
Realak agur esan dio garaipenen boladari Valladoliden aurka galduta (1-0)
Txuri-urdinek ezin izan dute punturik bildu Jose Zorrilla futbol zelaian. Sergio Leonek 15. minutuan sartu du norgehiagokako gol bakarra. VARak bi gol baliogabetu dizkio Realari eta bat Valladolidi.
2022/10/21 - 16:33
Imanol: ''Valladolid izugarrizko jokoa ari da egiten, baina gurea eginez gero irabaztetik gertu egongo gara''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Valladoliden aurka larunbatean jokatuko duen Valladoliden aurkako partidari buruz hitz egin du.
2022/10/20 - 15:12
Hildako zale txuri-urdinari eskaini dio Imanolek Mallorcaren aurkako garaipena
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak doluminak eman zizkion asteazken honetan Reale Arenako harmailetan ondoeza izan ostean hil egin zen zalearen familiari.
2022/10/18 - 19:33
Alguacilek partida gogorra aurreikusten du, Mallorcaren aurka ''gol aukerak sortzea zaila'' delakoan
Imanol Alguacilek 7 garaipen jarraian lortu ditu Realarekin. Asteazken honetan 8.a lortu dezake Mallorcaren aurka. Hala ere, oriotarrak ez du partida erraza aurreikusten Javier Aguirrek zuzendutako taldearen aurka.