Imanol Alguacil
2023/02/14 - 00:35
Realak 2-3 irabazi du Espanyolen aurka espero baino gehiago sufrituta
Txuri-urdinak 0-3 jarri dira aurretik 60. minuturako. Etxeko taldeak, baina, ez du amore eman, eta jaitsiera postuetatik aldentzeko beharrak 2-3 jartzera eraman ditu, Reala azken minuturaino estu hartuz.
2023/02/12 - 15:17
Imanol Alguacil: ''Polita eta zaila izango da, bi taldeek asko dugu jokoan''
Entrenatzaile txuri-urdinak partida zaila aurreikusten du RCDE Stadiumen. Espanyol sailkapenaren behealdean dago. Reala, berriz, 3.a da eta Europako postuetan mantendu nahi du. Imanolek jokalariak berreskuratu ditu.
2023/02/07 - 18:20
Gorriz, pozik Imanolen Realarekin: ''Taldeak ilusioa eta konfiantza sortzen dizkit''
Irundarrak duela 30 urte hartu zuen erretiroa, 1993an, eta inork ez du jokatu berak baino partida ofizial gehiagorik Realarekin (599 aldiz zelairatu zen talde txuri-urdinarekin). Entrenatzaile oriotarraren lana nabarmendu du, eta adierazi du Tapeldunen Liga "anbizioa" izan ahal dela (gaztelaniaz).
2023/02/05 - 22:05
Realak Valladoliden aurka galdu du bigarren itzuliko lehen partida (0-1)
Lehen zatian Reala ezezagun zelairatu da. Bigarrenean, berriz, baloia berreskuratu eta gola egiteko aukerak sortu baditu ere, Valladolidek sartu du gola eta Imanol Alguacilen taldea ez da berdinketa lortzeko gai izan.
2023/02/03 - 17:15
Imanol: ''Valladolidek jokalari izugarri onak ditu, eta entrenatzaile oso ona ere bai''
Realak, igandean, Reale Arenan, Valladolid jasoko du, bigarren itzuliaren lehen partidan. Imanol entrenatzailea oso pozik dago txuri-urdinek orain arte egindako lanarekin, baina ohartarazi du oraindik asko geratzen dela, Liga amaitu arte.
2023/01/31 - 13:46
Realak azken 20 urteotako lehen itzulirik onena egin du, 2002-03 denboraldian txapeldunordea izan zenetik
Donostiako taldeak 39 puntu lortu ditu lehen itzulian, 12 partida irabazita eta hiru berdinketa izanda; soilik lau partida galdu ditu. 2022-03 Ligako lehen itzulia amaituta, Raynald Denoueix entrenatzailea zela, 43 puntu zituen Realak.
2023/01/28 - 16:26
Imanol Alguacil: ''Real Madril talde indartsua da, nortasuna erakutsi beharko dugu''
Imanol Alguacil argi mintzatu da Real Madril-Reala partidaren atarian. Oriokoak onartzen du "pena" dela jokalari guztiak jokatzeko moduan ez egotea, baina "aitzakiarik ez" dagoela eta "lehiatu" egin behar dutela dio.
2023/01/26 - 12:03
Imanolen erantzuna Zubimendiri buruzko galdera bati: ''Niretzat Reala da talderik handiena''
Bartzelonaren eta Realaren arteko Errege Kopako partidaren osteko prentsaurrekoan, kazetari batek Imanol Alguacil entrenatzaile txuri-urdinari galdetu zion ea gai ikusten zuen Martin Zubimendi "talde handi batean jokatzeko". Oriotarraren erantzuna argia izan zen.
2023/01/24 - 16:07
''Geurea egiten badugu, gertu egongo gara'', dio Imanolek, Bartzelonan Silva gabe jokatu aurretik
Realeko entrenatzailearen iritziz, Bartzelona "izugarrizko taldea" da, arlo fisikoan oso indartsua gainera. Realak hainbat urte daramatza Camp Noun irabazi gabe, baina, Imanolen esanetan, txuri-urdinek euren lanaegin behar dute, eta garaipenetik hurbil izango dira.
2023/01/21 - 16:55
Realak bederatzigarren garaipena jarraian bereganatu du Rayo Vallecano mendean hartuta (0-2)
Txuri-urdinek Madrilgo taldeari irabazi diote 0-2ko emaitzarekin. Sorloth eta Barrenetxea izan dira golegileak. Santander Ligako hirugarren postuan da Donostiako taldea, bigarren den Real Madrlekin berdinduta, eta Barça liderrarekiko hiru puntura.
2023/01/19 - 18:02
Imanol: ''Andoniren taldeak beti dira lehiakorrak''
Realeko entrenatzaileak Ligan Andoni Iraolak zuzendutako Rayo Vallecanoren aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du. "Lehiakorra" dela azpimarratu du, baina Realak berea eginda irabazi dezakeela.
2023/01/19 - 17:21
Merino eta Gorosabel, baja hainbat partidatarako lesioagatik
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak prentsaurrekoan adierazi duenez, bi jokalariak ez dira urtarrilaren 29an Real Madrilen aurka jokatuko duten partidara iritsiko.
2023/01/17 - 22:21
Realak aurrera egin du Kopan Mallorcari irabazita (1-0)
Robert Navarrok 6. minutuan lortutako golak garaipena eman dio Donostiako taldeari eta final-laurdenetan izango da.
2023/01/16 - 17:21
Imanol Alguacil: ''Asko kosta zitzaigun Ligako partida irabaztea, asteartekoa ere gogorra izango da''
Imanol Alguacilen taldeak Mallorcaren aurka jokatuko du Kopako kanporaketa. Reale Arenan jokatuko da norgehiagoka. Oriotarrak partida zaila aurreikusi du.
2023/01/15 - 12:33
Imanol: ''Gau berezia eta biribila izan da''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak bere estatistika mantentzen du Athleticen aurkako derbietan, bere taldeak merezi izan duen garaipenaren ostean.
2023/01/15 - 00:11
Reala garaile Athleticen aurkako derbi bizian (3-1)
Sorlothen, Kuboren eta Oyarzabalen golek garaipena eman diote Realari. Sancetek 2-1ekoa sartu duen arren, zurigorriek ezin izan dute Reala menderatu.
2023/01/13 - 15:12
Imanol Alguacil: ''Geurea egiten badugu, partida aurrera ateratzetik gertu egongo gara''
Realak Santander Ligako 17. jardunaldiko derbia jokatuko du Athleticen aurka, larunbatean. Imanol Alguacilek derbia oso berezia dela adierazi du, eta baikor agertu da partida irabazteko.
2023/01/07 - 19:06
Imanol Alguacil: ''Trantsizioetan min handia ematen du Almeriak''
Realak Santander Ligako 16. jardunaldiko partida jokatuko du Almeriaren aurka, igandean, 14:00etan. Imanol Alguacilek partida irabazteko gakoak eman ditu prentsaurrekoan.
2023/01/07 - 15:08
Imanolen ustez, Mallorcaren aurkako Kopako partida ez da erraza izango, baina pozik da etxean jokatuko duelako
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak ERrege Kopako final-zortzirenetan aurkari izango duen Mallorcari buruz hitz egin du.
2023/01/03 - 17:39
Imanol Alguacil: ''Logroñes ez dago bolada onean, baina guk gure maila eman beharko dugu''
Asteazkenean, urtarrilak 4, Realak Kopako final-hamaseirenetako partida jokatuko du UD Logroñesen aurka. Partidari buruz aritu da Alguacil prentsa aretoan.