Imanol Alguacil
2023/03/17 - 00:03
Realak azken unera arte estutu du Erroma, baina Europa Ligatik kanpo geratu da (0-0)
Donostiarrak jokoaren jabe izan dira Reale Arenan, joaneko partidako 2-0eko emaitza defendatu besterik egin ez duen Erromaren aurka. Ez dute golik sartu, eta Europako txapelketatik kanpo geratu dira.
2023/03/15 - 22:03
Realak Erromaren aurkako kanporaketa Anoetak lagunduta nahi du irauli, final laurdenetara sailkatzeko
Erromako Olinpikoan izandako 2-0ekoak gutxienez bi gol egitera behartzen ditu Imanolen gizonak; horrek kanporaketa luzapenera eramango luke. Aurreikuspena da Realaren hamaikakoan ez izatea aldaketa askorik Italiako neurketarekin alderatuta. Partida 21:00etan hasiko da.
2023/03/15 - 19:32
Imanol: ''Posible da kanporaketari buelta ematea''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Erromaren aurka martxoaren 16an jokatuko duen Europa Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidari buruz hitz egin du.
2023/03/12 - 17:29
Realak bana berdindu du Mallorcaren aurka
Lehen zatian oso nagusi izan dira txuri-urdinak baina ez dute Carlos Fernandezen gol goiztiarrari jarraipenik ematen asmatu. Bigarren zatia hasi eta berehala Mallorcak partida berdindu du eta Realak ezin izan du garaipena lortu.
2023/03/11 - 17:07
Imanol: ''Talde hau lehen itzulikoa baino hobea da''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak positibotzat jo du bere taldearen bilakaera, eta emaitza txarrak "konfiantza faltari" egotzi dizkio (adierazpenak gaztelaniaz).
2023/03/09 - 23:59
Imanol: ''Partida hauek handiegi datozkigu''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak ostegun honetan ziurtatu duenez, Erromaren aurkako porrotaren ostean (2-0), aurkariari "alde" jarri diote kanporaketa, eta ezin dituzte akats berberak errepikatu errondaz pasa nahi badute.
2023/03/09 - 21:48
Realak galdu egin du Erroman eta emaitza irauli beharko du Reale Arenan (2-0)
El Shaarawyren eta Kumbullaren bi golek txuri-urdinen porrota eragin dute, eta buelta eman beharko diote emaitzari datorren ostegunean, Donostian.
2023/03/08 - 22:23
Realak Europa Ligako final laurdenak gertu izateko moduko emaitza lortzea du helburu, Erroman
Imanolen taldeak, ostegunean, Erromaren aurkako joaneko partida jokatuko dute. Jose Mourinho da italiarren entrenatzailea; egun, Erroma laugarren postuan dabil Italiako Ligan, eta Konferentzia Liga irabazi zuen 2022an. Sorloth eta Silva hamaikakoan egon litezke, eta neurketa 18:45ean hasiko da.
2023/03/08 - 21:19
Imanol: ''Erroma talde ona da, baina gure helburua da lehiakor azaltzea eta itzulikora bizirik iristea''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Erromaren aurka martxoaren 9an jokatuko duen Europa Ligako final-zortzirenetako joaneko neurketari buruz hitz egin du. Martin Zubimendi jokalaria ere partidaz mintzatu da.
2023/03/04 - 00:12
Realak talka egin du Cadizen harresiarekin eta ez da berdinketatik pasa (0-0)
Donostiarrek ez dute golik sartzea lortu eta hirugarren partida jarraian lotu dute etxeko zelaian irabazi gabe.
2023/03/02 - 17:40
Imanol: ''Ahalegina egin behar dugu etxean, zaleen aurrean, irabazteko''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak ostiral honetan Cadizen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du. Etxean jokatutako azken bi partidak irabazi ez ondoren, zaleei poza eman nahi die.
2023/02/28 - 18:33
Silva eta Cho taldearekin entrenatzen hasi dira
Bi jokalariak taldearen dinamikan sartu dira, eta litekeena da ostiral honetan Cadizen aurkako partidan minutu batzuk jokatzea.
2023/02/26 - 00:22
Realak galdu egin du Valentziaren aurka (1-0)
Zubeldiak 40. minutuan bere atean sartutako gol batekin Realak ezin izan du bigarren zatian markagailua irauli eta hiru puntuak Mestallan gelditu dira.
2023/02/24 - 19:47
Erroma, Realaren aurkaria Europa Ligako final-zortzirenetan
Joanekoa martxoaren 9an jokatuko da, 18:45ean, Erroman, eta itzulikoa hilaren 16an, 21:00etan, Donostian.
2023/02/24 - 15:08
Imanol: ''Erromaren aurkakoa ilusio handiko partida da''
Realari Erromaren aurka jokatzea tokatu zaio Europa Ligako final-zortzirenetako zozketan. Ilusio handiko partida dela esan du Imanol Alguacil entrenatzaileak, aurrean Mourinho bezalako erreferente bat izango baitute.
2023/02/24 - 15:05
Imanol: ''Partida osoa ona izan beharko da Valentzia menderatzeko''
Realak Valentziaren aurka jokatuko du larunbatean, otsailak 25, Santander Ligan. Bolada txarrean dagoen taldea izan arren, Imanol ez da fio, eta ondo jokatu beharko dutela azpimarratu du garaipena lortzeko.
2023/02/18 - 17:32
Bere atean sartutako gol batek Celtaren aurka berdintzera zigortu du Reala (1-1)
Etxekoak nagusi izan dira neurketan, baina luzapenean Le Normandek bere atean sartutako golak bi puntu kendu dizkie donostiarrei.
2023/02/17 - 16:33
Imanol: ''Etxean galdu genuen eta ez dugu berriro gertatzea nahi''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak larunbat honetan Celtaren aurka Santander Ligako 22. jardunaldian jokatuko duten partidaz hitz egin du. Reale Arenan berriz garaipena lortzean oinarritu da.
2023/02/16 - 19:40
Realak Gorosabel eta Pacheco berreskuratu ditu
Bi jokalariak orkatilako lesioetatik sendatzen ari dira baina entrenamendua normaltasunez osatu dute.
2023/02/14 - 13:28
Imanol Alguacil: ''Azken 10 minutuak ez zaizkit batere gustatu''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea nahigabetuta agertu zen Espanyoli irabazi arren (2-3). Bere aburuz, bere taldeak bi gol oparitu zizkion talde katalandarrari.