Iker Vicente
2024/04/24 - 22:30
Iker Vicentek eta Julen Alberdik ''Txikia IV'' apustua jokatuko dute larunbatean, Tolosako zezen plazan
Adostutakoaren arabera, 60 ontzako 8 enbor eta 14 kanaerdiko moztu beharko dituzte Tolosako zezen plazan 18:0etatik aurrera. Aurkezpen ekitaldian, "sasoiko" eta "gogotsu" daudela aitortu dute bi aizkolariek.
2024/02/25 - 15:58
Arkaitz Etxebeste eta Iker Vicente, Urrezko Aizkolarien binakako txapeldun
Nagusi izan dira Azpeitiko Izarraitz frontoian jokatutako finalean. Emakumezkoen banakako harrijasotzailen finalean Karmele Gisasola gailendu da, eta gizonezkoen binakakoan, berriz, Imanol Royo eta Mikel Lopetegi "Urra" nagusitu dira.
2024/01/06 - 15:04
Zer eskatzen diote 2024. urteari Nerea Arruti eta Iker Vicente aizkolariek?
Nerea Arrutik eta Iker Vicentek 2024. urteari begira dituzten asmoak eta helburuak azaldu dizkigute.
2023/12/29 - 20:51
Julen Alberdi 'Txikia'k Iker Vicenteren desafioa onartu edo ez ''pentsatu'' behar duela adierazi du
Iker Vicentek desafioa bota dio Julen Alberdiri urtarrilaren 5erako. Desafioak "harritu" egin duela esan du 'Txikia'k, eta onartu ala ez pentsatu behar du, bere esanetan.
2023/11/02 - 15:45
Iker Vicente txapeldunak irabazten jarraitzeko asmoa duela azpimarratu du
Erraz nagusitu zen Iker Vicente asteazkenean jokatutako Euskal Herriko Aizkolari Txapelketan. Otsagabikoak sekulako maila erakutsi zuen, eta oraindik ere irabazten jarraitzeko gosea duela berretsi du.
2023/11/01 - 15:50
Iker Vicente izan da nagusi Euskal Herriko Aizkolari Txapelketan
Iker Vicente nafarrak ez du areriorik izan asteazken honetan Iruñeko Nafarroa Arenan jokatutako finalean. Hodei Ezpeleta 'Bihurri' izan da bigarren, eta Oier Kañamares, hirugarren.
2023/11/01 - 14:40
Iker Vicente, Euskal Herriko txapeldun
Otsagabiarrak erraz irabazi du 2023ko Aizkolaritzako Euskal Herriko Txapelketa, eta bigarrenez jantzi du txapela maila gorenean.
2023/10/27 - 16:45
Iker Vicentek aizkolari onenaren tronua berreskuratu nahi du
Asteazkenean, azaroaren 1ean, Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa jokatuko da Nafarroa Arenan, eta Iker Vicente da txapela janzteko hautagai nagusia. Berarekin elkartu gara.
2023/10/26 - 23:02
Euskal Herriko lehen mailako aizkolarien finala aurkeztu dute
Sei aizkolari onenak lehiatuko dira azaroaren 1ean Nafarroa Arenan txapela lortzeko, Iker Vicente nafarra faboritoa delarik. Jardunaldia zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.
2023/10/08 - 16:12
Vicente nagusi izan da Basozabalen aurka Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Ligan
Iker Vicente nagusitu da Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Ligako Jon Urretabizkaia 'Basozabal'en aurkako lehian. Horrenbestez, finalerako txartela lortu du.
2023/10/01 - 16:58
Iker Vicente, jaun eta jabe lehen mailako aizkolarien Euskal Herriko txapelketako kanporaketan
Vicentek 2 minutu eta 17 segundoko aldea atera dio Hodei Ezpeletari Donezteben jokatutako kanporaketan eta finalerako sailkatu da. Julen Gabirondo, Oier Kañamares eta Joxean Etxeberria ere finalean izango dira.
2023/04/16 - 13:49
Iker Vicente, txapeldunorde Munduko Txapelketako abiadura modalitatean
Iker Vicente Nafarroako aizkolaria txapeldunorde izan da Australiako Munduko Txapelketako abiadura modalitatean.
2022/12/03 - 15:19
Iker Vicentek hautsita ditu ezker orkatilako bi lotailu, eta bizpahiru hilabetez egongo da lehiatu ezinda
Otsagabiako aizkolariak min hartu zuen mendian zebilela, eta hautsita ditu ezker hankako orkatilako bi lotailu.
2022/11/20 - 17:46
Vicente eta Gabirondo lehen mailara igo dira
Iker Vicentek eta Julen Gabirondo lehen mailan lehiatuko dira datorren denboraldian. Vicente izan da garaile bigarren mailako finalean.
2022/11/18 - 21:59
Iker Vicente, Nafarroako txapeldun zortzigarren aldiz
Iker Vicentek Goitik behera bete ditu aurreikuspenak, Donezteben jokatu den Nafarroako Aizkolari Txapelketan. Otsagabikoak zortzigarrenez jantzi du txapela.
2022/11/01 - 16:06
Iker Vicente, Izar Berriak Txapelketako garaile
Iker Vicentek Izar Berriak txapelketako aizkora finala irabazi du. 25 urtez azpikoen lau aizkolarik jardun dute: Iker Vicentek, Jokin Urretabizkaia "Basozabal"ek, Hodei Ezpeletak eta Julen Larreak. Hasieran, Basozabalek aurrea hartu du, baina bukaerako saioan Vicente ondo nagusitu da
2022/10/13 - 18:17
Aitzol Atutxak ez du onartu Iker Vicentek botatako desafioa
Iragan igandean, Urrezko Aizkolari Txapeldunen Liga irabazi berritan, Iker Vicentek bi desafio bota zituen: bata Atutxari eta bestea Txikia eta Otañori. Gazteek aurrez esana zuten ez zirela Tolosara joango, eta orain Atutxa izan da apustuari uko egin diona.
2022/10/09 - 17:04
Iker Vicente, nagusi Txapeldunen Ligan
Iker Vicentek Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Liga irabazi du. Nafarrak 24:54 minututan bukatu du Pobeseko frontoian. 55 segundo atera dizkio bigarrenari, Julen Alberdiri, eta 2:14 Mikel Larrañagari. Desafio pare bat ere bota ditu.
2022/04/03 - 19:32
Iker Vicente nagusi, Mikel Larrañagaren aurkako aizkora desafioan
Euskal Herriko txapeldunak 47 minutu eta 47 segundo behar izan ditu 12 kanaerdikoak eta 6 oinbikoak ebakitzeko. Lehia parekatuta joan da lan erdietara arte, eta ondoren Vicente nagusitzen hasi da. Larrañagak minutu eta 53 segundo gehiago erabili ditu lanak bukatzeko.
2022/04/01 - 16:30
Miel Mindegia: ''Vicenteren eta Larrañagaren artekoa oso estu ikusten dut''
Mindegia erreferentzia izan zen apustuen urrezko aroan. Larunbatean, Tolosan, Iker Vicentek eta Mikel Larrañagak jokatuko duten desafio historikoan, "ondo hasteak duen garrantzia" azpimarratu du.