Iker Muniain Goñi
2024/04/09 - 16:14
Muniain, Kopako penaltiei buruz: ''Beldurgarria izan zen, estutasun handia sentitu genuen''
Athleticek Gernikako Juntetxera eraman du astearte honetan larunbatean irabazitako kopa. Ekitaldiaren ostean, Muniainek hedabideekin hitz egin du.
2024/04/07 - 17:22
Athletic, Kopako txapeldun!
Bilboko taldeak Kopan lortu duen 25. titulua eskuratu du Sevillan, Cartuja futbol-zelaian, Mallorca aurkari. Athleticeko 40.000 bat zale izan dira zelai barruan, eta bertatik bertara gozatu ahal izan dute garaipenaz. Titulua penaltietan erabaki da.
2024/04/07 - 17:19
Athleticek eta Mallorcak jokatu duten Errege Kopako finalaren laburpena
Athleticek bere historiako 25. Errege Kopa irabazi du, Sevillan jokatutako finalean Mallorca penaltietan mendean hartuta.
2024/04/07 - 04:17
Iker Muniain, hunkituta, Kopa irabazi osteko elkarrizketan: ''Niretzat hau da gauzarik handiena''
Athleticeko kapitaina hunkitu egin da garaipena bere seme-alabekin ospatuko duela esan duenean. Horrez gain, munduan zehar dauden athleticzaleak gogora ekarri nahi izan ditu.
2024/04/07 - 03:23
Athleticeko jokalariak, Errege Koparekin
Iker Muniainek Felipe VI.a Borboikoaren eskuetatik jaso du garaikurra, eta zelaira jaitsi da gero, garaipena taldekideekin ospatzeko.
2024/04/05 - 22:44
Iker Muniain: ''Taldea prest ikusten dut; dena emango dugu, landutakoa egiten saiatuko gara''
Athleticeko kapitainak talde zuri-gorriak Sevillan Mallorcaren aurka jokatuko duen Kopako finalaren bezperan gogoratu du bere ibilbidean Bilboko taldeak txapelketa horretako lau final jokatu dituela; larunbatekoa, hala, bosgarrena izango da.
2024/02/08 - 00:29
Athleticek Metropolitanon irabazi du, 0-1, eta abantaila hartu du Atletico Madrilen aurkako finalerdian
Alex Berenguerrek sartu du, penaltiz, 25.minutuan, Bilboko taldeari garaipena eman dion gola. Athleticek partida oso sendoa jokatu du, eta emaitza ona lortu; San Mamesen berretsi beharko du hori, baina.
2024/02/03 - 00:16
Athleticek 4-0 menderatu du Mallorca, eta Ligan berriro irabaztea lortu du horrela
Yuri Berchichek, lehen zatian bi gol eginez, eta Gorka Guruzetak eta Iker Muniainek, bigarren zatian bana eginda, eman diote garaipena Bilboko taldeari. Nico eta Iñaki Williams bigarren zatian kendu behar izan ditu Ernesto Valverdek, eta baliteke arazo fisikoren bat izatea.
2024/01/26 - 11:40
Jarraitu zuzenean Errege Kopako finalerdietako zozketa, eitb.eus-en, 13:00etatik aurrera
Euskal derbia izan liteke finalaurrekoan. Bi partidako kanporaketa izango da; joanekoa otsailaren 6an, 7an edo 8an jokatuko dute, eta itzulikoa, aldiz, hilaren 27an, 28an edo 29an. Mallorca eta Atletico Madril dira sailkatuta dauden beste bi taldeak.
2023/09/28 - 14:21
Iker Muniain da, Txetxu Rojorekin batera, Athleticen historian partida gehien jokatu dituen bigarren jokalaria
Getaferen aurkako partidaren bigarren zatian zelairatu ondoren lortu du jokalari nafarrak berdinketa, 541. norgehiagoka izan baita.
2023/09/27 - 23:13
Athleticek, bigarren zatian hamar futbolarirekin jokatuta, 2-2 berdindu du Getaferekin, San Mamesen
Yuri Berchichek, seigarren minutuan, aurretik jarri du Athletic, eta lehen zatiko luzapenean Oihan Sanceti txartel gorria atera diote. Getafek 1-1ekoa sartu du, baina Williamsek zuri-gorrien bigarrena egin du; azkenean, 83. minutuan, Latasak 2-2ko gola lortu du.
2023/08/06 - 21:27
Athleticek 1-1 egin du 10 jokalarirekin Manchesterren aurka, denboraldiaurreko azken partidan
Nico Williamsek aurretik jarri ditu zuri-gorriak 29. minutuan. Bigarren zatian, epaileak txartel gorria atera dio Paredesi, eta gaineratutako denboran Pellistrik banakoa egin du.
2023/08/02 - 00:53
Athleticek galdu egin du Celticen aurkako lagunartekoa (3-2)
Bilbotarrak bi aldiz aurreratu dira markagailuan, Unai Gomezek eta Iker Muniainek egindako golei esker, baina eskoziarrek emaitza irauli dute bigarren zatian.
2023/07/17 - 00:30
Chivasek Gernikako Arbola Saria eskuratu du penaltietan Athletic garaituz
Mexikarrek joaneko partidako emaitza berdindu dute eta, penaltietara joan ondoren, Raul Garciaren eta Unai Vencedorren hutsek garaipena eman diote.
2023/05/02 - 18:58
Yerayk oso zail du Betisen aurka jokatzea, pubalgia baten ondorioz
Yeray eta Iñigo min hartuta, litekeena da Valverdek Dani Vivian eta Aitor Paredes harrobiko jokalariak jartzea defentsan osteguneko partidan.
2023/04/19 - 20:57
Iker Muniainek lesioa du ezker soleoan, eta ikusteko dago Almerian jokatu ahalko duen
Athleticeko kapitaina taldetik kanpo aritu da asteazkeneko entrenamenduan, ezker soleoko giharretako lesio batengatik.
2023/04/15 - 20:13
Athleticek mendean hartu du Reala (2-0) eta hiru puntuak poltsikoratu ditu euskal derbian
Zuri-gorriek garaipena bereganau dute San Mamesen talde txuri-urdinaren aurka, 2-0eko emaitzarekin. Iñaki Williamsek sartu ditu norgehiagokako bi golak.
2023/04/05 - 13:15
Kopako finalerdietako Athletic-Osasuna (1-1) partidako golak eta jokaldirik onenak
Bideo honetan Athletic vs Osasuna (1-1) neurketako jokaldirik onenak eta golak ikus daitezke, San Mamesen jokatu den 2023ko Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidari dagokiona.
2023/04/03 - 22:53
Athleticek eta Osasunak Kopako finalerako txartela dute jokoan San Mamesen, gau erabakigarrian
Nafarroako taldeak gol bateko abantaila du, Sadarren jokatutako joaneko partidaren ostean 1-0 irabazita. Athleticek azken lau urteotan hirugarren aldiz nahi du finala jokatu; Osasunak, ordea, 2005-06 denboralditik darama finalera bueltatu nahirik. ETB1ek zuzenean emango du norgehiagoka.
2023/03/29 - 15:27
Muniain: ''Getafe dugu jomugan; larunbatean irabaztea litzateke Kopako partida prestatzeko modurik onena''
Athleticeko kapitainak taldearen eta bere egoera izan du aztergai, asteazkenean, Lezaman. Denboraldiko azken tartean, bigarren zatietan ari da zelairatzen Ernesto Valverde entrenatzailea: "Ni prest egoten saiatzen ari naiz", esan du Muniainek (gaztelaniaz egindako adierazpenak).