Iker Muniain Goñi
2025/09/09 - 19:39
''Yeray berriro lehiatzen denerako ahalik eta baldintzarik onenetan itzul dadin saiatuko gara''
Yeray Alvarez Deriorekin ari da entrenatzen, Iker Muniainek entrenatzen duen taldearekin, UEFAk ezarri zion zigorretik. 'Athletic Club Gabarra' liburuaren aurkezpenean, nafarrak berari buruz hitz egin digu.
2025/06/28 - 17:15
Iker Muniain, Derioko entrenatzaile berria
Argentinako abentura amaituta, Iker Muniainek futbol profesionalean jokatzeari uzteko erabakia hartu du, entrenatzaile gisa ibilbide berri bat hasteko.
2025/06/18 - 22:23
Muniainek ez du jarraituko San Lorenzon, eta aztertzen ari da futbola utzi edo familiarengandik gertu jokatzea
Athleticeko kapitain ohiak 2024ko irailean sinatu zuen Argentinako klubarekin, eta, orain, erabaki du ez jarraitzea Buenos Aireseko taldean, senideengandik gertuago egon ahal izateko. Hala, pentsatzen ari da zer egin: futbola utzi, edo Estatuko edo Europako klub batean jokatzea.
2024/09/07 - 11:33
Iker Muniainek Argentinako San Lorenzo taldean jokatuko du
Athleticeko kapitain ohiak han jarraituko du bere kirol-ibilbidea, talde zuri-gorrian hamabost urtez jokatu ostean. Jakinarazitakoaren arabera, 2025eko abendura arte sinatu du.
2024/05/20 - 00:58
Iker Muniain: ''Nire iritziz, jendearen maitasuna da garrantzitsuena''
Jokalari nafarrak denboraldia amaituta utziko du Athletic, eta, igandean, zuri-gorri gisa azkenengoz jokatu du San Mamesen. Muniainek gol bat sartu du azken partida horretan, eta hunkitu egin da zaleen aldetik jasotako maitasunagatik.
2024/05/19 - 22:56
Athleticek Sevilla menderatu du (2-0), Raul Garciak eta Muniainek gola sartuta, eta bosgarren amaituko du Liga
Raul Garciak eta Iker Muniainek egin dituzte, 17. eta 19. minutuetan, talde zuri-gorriari garaipena eman dioten golak, San Mamesen Athleticeko futbolari bezala jokatu duten azken partidan. Aingeru Olabarrietak debuta egin du lehen taldearekin, eta Oscar de Marcosek berritzea iragarri du.
2024/05/13 - 23:32
Iker Muniainek 20.000 zale baino gehiagoren aurrean esan dio agur Athleticeko ibilbideari, San Mamesen
Iker Muniainek 20.000 zale baino gehiago bildu ditu San Mamesen, Athleticeko jokalari gisa agur esateko ekitaldi batean. Bertan, senideekin, lagunekin, taldekideekin eta futbol munduko jende gehiagorekin egon zen.
2024/04/30 - 15:18
Muniain agurtzeko ekitaldia maiatzaren 13an izango da, San Mamesen
Jokalariaren kirol-ibilbidea errepasatzeaz gain, gonbidatu bereziak ere izango dira. Klubak azaldutakoaren arabera, zaleek doan sartu ahal izango dute, aldez aurretik sarreraren erreserba eginda.
2024/04/25 - 00:23
Iñaki Williams, Muniainen gainean: ''Eskerrak ematea merezi du, soilik hori, ordezkatu duenagatik''
Nico Williamsek ere izan du Bilboko taldeko kapitaina hizpide, San Mamesen asteazkenean egindako mahai-inguru batean: "Beti lagundu izan dit, ahalik eta gehien", adierazi du.
2024/04/24 - 17:49
Honela esan die Muniainek taldekideei erabaki duela Athleticen ez jarraitzea
Une oso hunkigarria izan da, talde zuri-gorriaren kapitainarentzat ere bai. Iker Muniainek berak eta Athleticeko beste jokalari batzuek ezin izan diote negar egiteari eutsi.
2024/04/24 - 14:22
Iker Muniainek ez du Athleticen jarraituko
Hala iragarri du jokalariak berak Athleticek zabaldutako bideo baten bidez. Aurrelari nafarrak 15 denboraldiren ostean utziko du talde zuri-gorria.
2024/04/24 - 14:14
Hertzainak taldearen ''Aitormena'' abestiari erreferentzia eginez agurtu da Muniain
Athleticeko kapitainak denboraldi amaieran taldea utziko duela iragarri du asteazken honetan, sareetan argitaratutako bideo batean. Hertzainaken "Aitormena" abestiari erreferentzia egin dio.
2024/04/14 - 22:50
95. minutuan sartutako penalti batek bi puntu kendu dizkio Athletici, Vila-real aurkari (1-1)
Ernesto Valverderen taldea jarri da aurretik, 68. minutuan, Oihan Sancetek egindako gol ikusgarri baten ondorioz, eta Parejok, luzapenean, banakoa egin du. Vila-real bigarren zati osoan aritu da hamar jokalarirekin, eta Athleticek, hala, lau puntura du laugarren postua, orain.
2024/04/12 - 01:32
Athleticek gabarran igota eta historian betiko geldituko den harrera batekin ospatu du bere 25. Kopa
Sevillan irabazitako titulua Bilbok eta Bizkaiak beti gogoan izango duten festa batez ospatu du Athleticek, bere zaleekin batera. Gabarraren ibilbidea, Getxotik Bilboko udaletxeraino, ezin jendetsuagoa izan da, eta Bizkaiko hiriburuan izandako ospakizunek aurreikuspen guztiak gainditu dituzte.
2024/04/11 - 22:27
Athleticek Errege Kopako txapeldun titulua eskaini die zaleei
Athletic Clubek txapeldun titulua eskaini die bere zaleei Bilboko Udaletxeko balkoitik. De Marcos eta Muniain kapitainek, Valverde entrenatzaileak, Jon Uriarte presidenteak eta Iribar enbaxadoreak jaso dute kopa. Batera abestu dute taldeko ereserkia.
2024/04/11 - 22:08
Valverde: ''Munduko klubik liluragarriena gara, eta tituluak ospatzen, onenak''
Iker Muniain Athleticeko kapitainak eta Ernesto Valverde taldeko entrenatzaileak hitza hartu dute Bilboko udaletxean, jokalariei zein zaleei kopako garaipena eskertzeko.
2024/04/10 - 22:57
Athletic entrenamenduetara itzuli da hiru eguneko ospakizunen ostean
Errege Kopako titulua eskuratu ondoren, Athletic entrenamenduetara itzuli da Vila-realen aurkako neurketa prestatzeko. Hiru eguneko ospakizunen ondoren, Bilboko taldeak Lezamako instalazioetan entrenatu du Gabarraren ibilbidearen bezperan. Yerayk ez du entrenatu.
2024/04/10 - 13:20
Athleticeko jokalariek Bilboko erdigunean ospatu dute Kopa, ehunka zalerekin
Bizkaiko hiriburuko kaleetara irten ziren taldekideak, hiritarrekin Kopa ospatzeko asmoz, Asier Villalibreren txaranga lagun zutela. Ehunka zale batu ziren festara.
2024/04/10 - 13:09
Athleticeko jokalariak erabateko jai giroan aritu dira Bilbon zehar, ehunka zal zuri-gorrirekin batera
Athleticeko futbolariek Sevillan eskuratutako Kopa ospatu zuten Bilboko erdiguneko kaleetan zehar, Asier Villalibrek parte hartzen duen txarangak girotuta, eta ehunka jarraitzaile zuri-gorri aldamenean zituztela. Iker Muniain izan zen zeremonia-maisua.
2024/04/09 - 23:21
Iker Muniainek ''modako kanta'' abestu du: ''Ikasi guztiok, ostegunerako''
Athleticeko kapitainak jaso eta altxatu zuen Kopa, larunbatean, Sevillan, talde zuri-gorriak finala irabazita. Orain, bideo batean agertzen da, Bilboko taldeko zaleentzako kanta bat abesten ari dela.