Iker Larrazabal
2025/05/26 - 17:21
Larrazabal, txapelketako ezusteko nagusia
Iker Larrazabal pilotariak txapelketa bikaina egin du Buruz Burukoan, eta elkarrizketa honetan oso pozik agertu da egindako lanarekin. Etorkizunari begira, itxaropentsu agertu da.
2025/04/18 - 23:40
Larrazabalek ligaxkako bigarren ezustekoa eman du jarraian, Dario menderatuta (20-22)
Buruz buruko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldian Jokin Altuna menderatu ostean, gaur, Iker Larrazabalek 20-22 irabazi dio Dario Gomezi, Bastidan. Pilotari arabarrak partida irauli du bigarren puntua beregantzeko, 20-14 galten joan baita.
2025/04/13 - 22:57
Larrazabalek ezustekoa eman du Altuna txapeldunaren aurka (14-22)
Iker Larrazabalek ezustekoa eman du ligaxkako lehen jardunaldian Jokin Altuna egungo Buruz Buruko txapeldun ohiari 14-22 irabazita.
2025/04/13 - 20:58
Iker Larrazabalek Jokin Altunari egindako tanto ederra!
Larrazabal gazteak egungo Buruz Buruko txapelduna izan du aurrean final-laurdenetako ligaxkan. Baikoko pilotaria ez da kokildu, eta tanto ederrak egin ditu; adibidez, markagailuan 5 eta 2koa jarri duena.
2024/05/25 - 22:38
Iker Larrazabal, B serieko txapeldun
Arabarra Asier Agirreri gailendu zaio 21-22, final oso gogor batean. Agirre 10 eta 5 aurreratu da; ondoren, Larrazabal aurretik jarri da, 1-11ko partziala eginda. 21na ere egin dute, eta azken tantoan Iker nagusitu da.