Igeriketa
2024/09/02 - 01:14
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia irailaren 1ean, igandea
Euskal ordezkariek honako kirol hauetan parte hartu dute larunbat honetan: igeriketa, arrauna, tiroa, gurpildun saskibaloia eta txirrindularitza.
2024/08/31 - 21:18
Iñigo Llopisek eskaintza berezi batekin ospatu du bere urrea
Iñigo Llopis gipuzkoarrak 100 metro bizkarreko paralinpiar proba irabazi du larunbat honetan Parisen, elbarri fisikoen S8 mailan. Llopisek Richard Oribe eta Javier de Aymerich entrenatzaileei eskaini nahi izan die domina hau. Aymerich pasa den urtarrilean zendu zen.
2024/08/31 - 20:52
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia abuztuaren 31n, larunbata
Euskal ordezkariek honako kirol hauetan parte hartu dute larunbat honetan: igeriketa, arrauna eta boccia.
2024/08/31 - 20:26
Iñigo Llopisek urrea lortu du 100 metro bizkarreko proban, Parisko Paralinpiar Jokoetan
Llopisek (25 urte) faboritoa zela berretsi du lasterketa bikain batekin. Bere denbora 1:05.58an gelditu da.
2024/08/30 - 01:08
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia abuztuaren 29an, osteguna
Euskal ordezkariek honako kirol hauetan parte hartu dute ostegun honetan: gurpildun saskibaloia, igeriketa, mahai-tenisa eta arku-tiroa.
2024/08/28 - 12:09
Iñigo Llopis: ''Dominen lehian egotea da helburua''
Iñigo Llopis Basque Teameko igerilaria Parisen da Joko Paralinpikoetan lehiatzeko. Nola sentitzen den kontatu du elkarrizketa honetan.
2024/08/28 - 11:19
Nahia Zudaire: ''Nire mailarik onena ematen badut, dominen lehian egon naiteke''
Nahia Zudaire Basque Teameko igerilaria oso pozik eta ilusionatuta agertu da Parisko Joko Olinpikoen atarian. Egindako lana uretan ikustea da bere asmoa.
2024/08/27 - 11:22
Euskal Herriko 21 kirolari, Parisko Joko Paralinpikoetan
Gurpildun saskibaloiean arituko dira gehienak (5); txirrindularitzan eta igeriketan launa; bi mahai-tenisean, eta bana izango dira arku-tiraketan, tiraketan, piraguismo sprintean, boccian eta triatloian.
2024/08/22 - 15:40
Nahia Zudaire eta Iñigo Llopisentzat 2024ko Joko Paralinpiarrak berezienak izango dira
Ez dira Nahia Zudaire eta Iñigo Llopisen lehen Jokoak, izan ere, 2020an Tokion izan ziren. Oraingoan, nafarra lau probatan arituko da eta bular estiloko 100 metroetan ikusten ditu aukera gehien. Hernaniarra, aldiz, munduko txapelduna da S8 bizkarkako kategorian.
2024/06/30 - 20:32
Ainhoa Murua garaile Onditz Memorialean hamalau urte geroago
Ainhoa Muruak 2024ko Donostiako Triatloia irabazi du. Aurtengo bere zortzigarren garaipena lortu du triatloian, 45 urte dituela. Gizonezkoetan Cesc Godoyk bereganatu du garaipena; Onditz Memorialean bosgarren aldiz, eta, gainera, aurten marka berria ezarri du.
2024/06/02 - 14:00
BAT To Paris: ''Izarren pare''
'BAT To Paris' saioak igeriketa egokitua izango du ardatz. Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis elkarrizketatuko dituzte, Parisko Olinpiar Jokoetarako bidea nola egiten ari diren ikusteko.
2024/05/30 - 13:00
Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis igerilariak, 'Bat To Paris' saioaren hurrengo atalean
Igeriketa egokitua izango dute hizpide Basque Teameko 'Bat To Paris' saioaren "Izarren Pare" atalean. Nahia Zudaire eta Iñigo Llopis igerilariak elkarrizketatutuko dituzte. Igandeko "Helmuga" saioan izango da ikusgai.
2024/04/28 - 16:02
Iñigo Llopisek eta Nahia Zudairek beste brontze bat eskuratu dute Madeirako Europako Txapelketan
Basque Teameko igerilariak podiumeko hirugarren tokira igo dira estiloetako 4x100 metroko proban.
2024/04/26 - 15:53
Iñigo Llopisek bere hirugarren domina lortu du Madeirako Europako Txapelketan
Basque Teameko igerilariak brontzezko domina bereganatu du 34 puntuko estiloetako 4x100 metroko proban.
2024/04/24 - 10:53
Brontzezko domina bana irabazi dute Zudairek eta Llopisek
Zudaire hirugarren izan zen 100 metro bular eran (SB7); Llopisek, berriz, 100 metro tximeleta kategorian (S8) lortu zuen domina.
2024/04/23 - 11:30
Iñigo Llopis Basque Teameko igerilariak urrea irabazi du Europako Txapelketan, 100 metro bizkar eran
Gipuzkoarrak 1:06.25eko denbora behar izan zuen distantzia osatzeko. Mark Malyar israeldarra (1:07.57) izan zen bigarren, eta Bohdan Hrynenko ukrainiarra hirugarren (1:08.87).
2024/04/17 - 22:40
Segurtasuna da Parisko Joko Olinpikoen erronka nagusia
Segurtasuna, mugikortasuna, Sena ibaiko ur kalitatea eta paristarren apatia erronka handiak dira oraindik, Joko Olinpikoak hasteko 100 egun falta direla. Jokoen antolaketaren buruak hiriburuaren segurtasun perimetroan konfiantza osoa adierazi du.
2024/02/04 - 23:07
Iñigo Llopis zilarrezko eta brontzezko dominekin itzuli da Aberdeendik
Nahia Zudaire laugarren izan da bular erako 100 metroko proban, eta Espainiako errekorra ezarri du.
2024/01/21 - 13:00
Sara Carracelas: 'Aniztasun funtzionaleko eredua'
Sara Carracelas olinpiar jokoetan lau aldiz lehiatu diren euskal emakumeen elitezko taldearen barruan dago. 10 domina lortu zituen, urrezko sei tartean.
2023/12/29 - 21:54
Ainhoa Martin eta Jaime Morote, garaile Ordiziako Nazioarteko Txapelketan
Ordiziako Maiori kiroldegiak Gabonetako Nazioarteko txapelketaren 41. edizioa hartu du arratsaldean. Emakumezkoetan, Ainhoa Martin lasartearrak jantzi du txapela, eta gizonezkoetan, Jaime Morote madrildarrak.