Golfa
2021/11/23 - 22:48
Nick Edmund, etengabe bidean
Nick Edmund munduan barrena minbiziaren aurka izan duen borroka latza islatu eta aldarria egin nahi duen golflari irlandar erromesa da. Donejakue bidearen zati bat eginez, Pedreñara bidean, Euskal Herrian egonaldia egin du. Jose Maria Olazabal izan du aldamenean.
2021/11/21 - 19:53
Collin Morikawak irabazi du Race to Dubai txapelketa
Gainera, Kaliforniako golflaria DP World Tour Championship txapelketako garailea ere izan da.
2021/11/07 - 18:00
Carlota Zigandak hirugarren postua lortu du Saudi Arabian
Nafarrak hirugarren postua lortu du Lydia Ko zeelandaberritarra nagusitasunez gailendu den txapelketan.
2021/10/18 - 14:19
Jon Rahmek lehen postuan jarraitzen du, nahiz eta azken emaitzak onak izan ez
Dustin Johnson eta Collin Morikawa estatubatuarrak bigarren eta hirugarren dira, hurrenez hurren.
2021/10/18 - 01:21
Matthew Fitzpatrickek Andaluziako Mastersa irabazi du
Golflari ingelesak 69 kolpe eginda itxi du eguna. Sailkapen nagusian parraz azpitik sei kolpe egin ditu. Adrian Otaegui oso behean geratu da eta Jon Rahm ez zen lan erdietara heldu.
2021/10/15 - 22:14
Rahm ez da sailkatu eta agur esan dio Andaluziako Mastersari
Bizkaitarrak ezin izan du irauli lehen jardunaldian izandako emaitza eskasa eta 74 kolperekin amaitu du eguna; txapelketa osoa kontuan izanda, parraren gaindik 10 kolpe eginda.
2021/10/14 - 22:27
Jon Rahm baikor azaldu da Andaluziako Mastersari gaizki ekin dion arren
Jon Rahm euskal golflariak ez dio ondo ekin Andaluziako Mastersari; liderrarekiko 11 kolpera geratu da. Parraren gaindik zazpi kolperekin amaitu du lehen jardunaldia. Ondoren, adierazpenak egin ditu, gaztelaniaz.
2021/10/10 - 20:34
Jon Rahm, garaipenetik urrun Madrilen
Hamazazpigarren amaitu du, baina nahiz eta emaitza txarra izan txalo artean agurtu dute Barrikako golf-jokalaria. Rafa Cabrera Bellok irabazi du txapelketa.
2021/10/09 - 23:48
Espainiako Irekia hirugarrenez irabaztea geroz eta zailago Jon Rahmentzat
Barrikako golf-jokalaria hamabosgarren dago 192 kolperekin (-11); gaur hiru 'bogey' eta 'bogey bikoitz' bat egin du.
2021/10/08 - 23:23
Rahm bigarren postuan kokatuta da, Besseling liderrarengandik kolpe bakarrera
Barrikako golflariak 67 kolpeko txartela sinatu du (-4), eta -12rekin jarri da guztira. Lorenzo-Verak eta Otaeguik, biak -4rekin, aurrera egitea lortu dute, eta asteburuan jokatzeko eskubidea eskuratu dute.
2021/10/08 - 00:16
Jon Rahm, hirugarren Espainiako Irekiaren hasierako jardunaldian
Golf jokalari bizkaitarrak 63 kolpe (-8) behar izan ditu ibilbidea osatzeko, Ross McGowan britainiarrak baino bi kolpe gehiago (-10). Azken horrek zelaiaren marka berria ezarri du.
2021/10/05 - 23:49
Jon Rahm garaipen gosez itzuli da Europara
Jon Rahm Madrilen da Espainiako Irekia irabazteko xedearekin. Bera izan da hasiera-ekitaldiko izar nagusia, munduko sailkapeneko lehen postua bere denez. Barrikako golf jokalaria EITBrekin izan da.
2021/10/05 - 16:45
Rahmek hirugarrenez irabazi nahi du Espainiako Opena
Jon Rahm Madrilen da eta bertako Irekia irabazteko prest. Bera izan da hasiera-ekitaldiko izar nagusia. Barrikako golf jokalaria EITBrekin izan da.
2021/09/27 - 17:09
Estatu Batuetako taldeak erabateko nagusitasunez bereganatu du Ryder Cup txapelketa
Amerikarrek jipoi handia eman diete europarrei 19 eta 9ko emaitzarekin, inoizko alderik handiena formatu honetan jokatzen dutenetik.
2021/09/27 - 16:28
AEBren jipoia Europari
Ustekabekorik ez Ryder Cupen. Ameriketako Estatu Batuak hasi eta buka nagusi izan dira eta 19 eta 9 gainditu dute Europa, egungo formatuarekin jokatzen denetik, inoizko alde handiena.
2021/09/26 - 15:40
Beste mirari bat behar du Europak Ryder Cup txapelketan
Jon Rahmek eta Sergio Garciak bikote zinez aparta osatu badute ere, Ryder Cup txapelketa Estatu Batuetan geratuko da. Etxeko selekzioa 11 eta 5 aurretik doa, txapelketa bukatzeko jardunaldi bakarra falta dela.
2021/09/26 - 13:07
Rahmek eta Garciak irabazi egin dute berriro ere, baina Estatu Batuetako taldeak gertu du garaipena (11-5)
Europako taldeko bikoteak hirugarren garaipena lortu du. Hala ere, Estatu Batuetako taldeak 3,5 puntura du Ryder Cup-eko garaipena.
2021/09/25 - 22:25
Rahmek eta Garciak garaipena lortu dute, baina Estatu Batuetako taldeak bere aldea handiagotu du (9-3)
Bikoteak partidako margailuari buelta eman behar izan dio Brooks Koepka eta Daniel Berger garaitzeko. Hala ere, Estatu Batuetako taldeak irabazten jarraitzen du eta gertu du Ryder Cup-eko garaipena.
2021/09/25 - 13:12
Rahmek beste puntu erdi bat lortu du Europarentzat, baina AEBk agintzen du
20 puntu geratzen dira jokoan eta Europak zaila du emaitzari buelta ematea.
2021/09/23 - 14:44
Europako taldeak Green Bay Packers taldea omendu du
Ryder Cup txapelketako Europako taldeak Green Bay Packersi omenaldia egin dio taldearen kolore berdeak jantziz, txapelketaren atarian. Ryder Cupe txapelketan, Europako eta Amerikako Estatu Batuetako taldeak lehiatuko dira.