Golak
2025/03/16 - 21:32
Terratsen bi golek saririk gabe utzi du Osasuna Sadarren (1-2)
Budimirrek penaltiz gorritxoak aurreratu dituen arren, jokalari katalanak bi gol sartu ditu partida iraultzeko eta Madrilgo taldeari garaipena emateko.
2025/03/16 - 19:24
Yerayk Vesgak huts egindako penaltia konpentsatu du eta garaipena eman dio Athletici Sevillaren aurka (0-1)
Nylandek gelditu egin du Vesgak jaurtitako penaltia, baina Yerayk garaipenaren gola sartu du azken minutuetan.
2025/03/15 - 22:56
Athleticek ezin izan du Sevillaren korapiloa askatu, eta galdu egin du Lezaman (0-1)
Athleticek 0-1 galdu du Sevillaren aurka Lezaman jokatu duen partida. Neurketa zaila izan da zuri-gorrientzat. Gemma Gilik egin du Sevillaren gola.
2025/03/15 - 00:11
Porrot zaporeko berdinketa Alavesen eta Las Palmasen artean, bi goleko aldea alferrik galduta (2-2)
Toni Martinezek eta Guridik sartu dituzte babazorroak aurretik jartzeko golak, baina Silvak, penaltiz, eta Moneirok berdinketa jarri dute.
2025/03/11 - 01:17
2024-25 denboraldiko Hypermotion Ligako 30. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko Bigarren Mailako Ligako hogeita hamargarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/03/10 - 00:14
Realak ez du bere jokoa aurkitu Sevillaren aurka (0-1)
Txuri-urdinak ez dira indarberritzeko gai izan Ejukeren golaren ostean, eta porrot egin dute Reale Arenan.
2025/03/09 - 21:53
Eibarrek Deportivo aurkari zuzena garaitu du (0-1)
Esperanza Pizarroren golak garaipena eman die armaginei etxetik kanpo, F Ligako jaitsiera postuetatik urruntzeko.
2025/03/09 - 21:43
Athleticek ezin izan du Mallorcaren aurkakoan San Mamesen (1-1)
Jagoba Arrasateren taldea jarri da aurretik markagailuan, Raillok bigarren zatian buruz gol ederra eginda. Nico Williamsek bi minutu geroago sartu du berdinketaren gola, baina Athleticek ez da gai izan emaitza iraultzeko.
2025/03/09 - 18:42
Athletic, sendo goiko postuetan Granada menderatuta (0-2)
Athleticek 0-2 irabazi du Granadan. Ane Azkonaren eta Maddi Torreren golei esker, talde zuri-gorria sailkapeneko goiko postuei lotu zaie.
2025/03/08 - 20:14
Alavesek garaipen epikoa lortu du Vila-realen aurka, partida bederatzi jokalarirekin amaituta (1-0)
Siverak partidako ezustekoa eman du, Ayozerekin talka eginda konortea galdu baitu. Bere onera etorri ondoren, atezainari txartel gorria atera dio epaileak, jokaldi horretan bertan. Beste txartel gorria Antonio Blancok ikusi du.
2025/03/07 - 23:59
Eibarrek bide onetik jarraitzen du Almeriari irabazita (1-0)
Partida hasi eta berehala, Matheusek aurretik jarri ditu armaginak, eta emaitzari amaierara arte eusten jakin dute.
2025/03/05 - 23:43
2024-25 denboraldiko Hypermotion Ligako 24. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko Bigarren Mailako Ligako hogeita laugarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/03/04 - 09:34
Julian Alvarezek Athleticen defentsa ona zapuztu du (1-0)
'Lehoiek' Metropolitanon irabazi ezinik jarraitzen dute, Atletico Madrilen aurka galduta porrotik gabeko 16 jardunaldiko bolada ona hautsi ostean.
2025/03/04 - 00:59
2024-25 denboraldiko Hypermotion Ligako 29. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko Bigarren Mailako Ligako hogeita bederatzigarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/03/03 - 00:08
Osasunak eta Valentziak puntuak banatu dituzte Sadarren jokatutako partida eroan (3-3)
Gorritxoek birritan berdindu dute markagailua, eta Budimirrek aurretik jarri ditu bereak hamaika metroetatik. Sadiqek festa zapuztu du azken minutuetan.
2025/03/02 - 22:43
Realak ezin izan dio golik egin Sevillari (0-0)
Realak ez du bere partidarik onena jokatu du, eta ezin izan dio Sevillari gola sartu. Horrenbestez, husna amaitu da Zubietan jokatu duten partida.
2025/03/02 - 21:46
Kike Garciak puntu bat eman dio Alavesi, Mallorcan (1-1)
Mallorcak hartu du aurrea markagailuan, Asanok boleaz gol ikusgarria eginda. Alavesek hobeto jokatu du bigarren zatian. Kike Garciak sartu du berdinketaren gola.
2025/03/02 - 19:10
Bartzelona ahalguztiduna jaun eta jabe izan da Ipuruan (1-8)
Eibarrek ezin izan du ezer egin Bartzelonaren kontra gaur Ipuruan jokatu duen partidan. Kataluniako taldearen maila izugarria da, eta neurketa hasi eta berehala ipini da aurretik markagailuan. Golak bata bestearen atzetik sartu ditu. Armaginen gola Monnecchik egin du, bigarren zatiaren hasieran.
2025/03/02 - 17:01
Athleticek porrota jaso du Real Madrilen kontra (1-2)
Athleticek 1 eta 2 galdu du Real Madrilen kontra San Mamesen. Talde zuri-gorriak partida txukuna egin du, baina aurkaria hobea izan da.
2025/03/01 - 00:13
Eibarrek garaipena lortu du azken sailkatua den Cartajenaren aurka (0-2)
Babazorroek sei jardunaldi geroago lortu dute garaipena, Pascualek eta Cuñatek bere atean sartutako golei esker.