Gipuzkoa Basket
2015/01/17 - 13:42
Bilbao Basketek ACBko liderrari egingo dio bisita
Gipuzkoa Basketek CAI Zaragoza hartuko du, 12:15ean, eta Laboral Kutxak Rio Natura Monbusekin neurtuko ditu indarrak, 18:00etan.
2015/01/10 - 14:45
Bilbao Basketek, GBCk eta Baskoniak igandean jokatuko dute
Beltzezko gizonek Valentzia Basket hartuko dute 12:00etan, Gipuzkoa Basketek Sevillari egingo dio visita (12:30), eta Laboral Kutxak 18:00etan jokatuko du Real Madrilen kantxan.
2015/01/04 - 15:03
Gipuzkoak Basketek azken laurdenean galdu du neurketa
Gipuzkoarrak lehen hiru laurdenetan jaun eta jabe izan dira partidan, halere, UCAM Murtziak azken minutuetan irauli du markagailua (67-70) neurketa irabazteko.
2015/01/03 - 14:25
Saskibaloiak ez du etenik
Hiru euskal taldeek etxean jokatuko dute: Bilbao Basket-Bartzelona, Gipuzkoa-Murtzia eta Baskonia-Estudiantes.
2014/12/29 - 13:02
Kopa jokoan
Bilbao Basketek eta Laboral Kutxak Koparako sailkatzeko beste partida garrantzitsua dute astearte honetan Endesa Ligan.
2014/12/27 - 20:44
Denboraldiko laugarren garaipena lortu du GBCk Valentziari irabazita
Azken laurdena oso parekatua izan da, baina Jordanen hiruko batek garaipena eman dio Ponsarnauren taldeari.
2014/12/21 - 18:36
Dena eman du GBCk, baina ezin izan dio Teneriferi irabazi
Azken laurdenak erabaki du neurketa. Azken minutuetara freskoago iritsi da etxeko taldea, eta garaipena erdietsi du.
2014/12/15 - 19:37
Egutegi erabakigarriari egin beharko dio aurre GBCk
Iberostar Tenerife izango da gipuzkoarren hurrengo aurkaria, ondoren Valentzia hartuko dute etxean eta Fuenlabradan jokatuko dute ligako 14. jardunaldian.
2014/11/30 - 16:11
Gipuzkoa Basket, ezustekoa ematetik gertu
Donostiarrek partida ona egin dute Las Palmasen eta azken unera arte ez da garailea erabaki.
2014/11/23 - 21:30
Gipuzkoa Basketek denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du
Atsedenaldian, 17 puntuko errenta izan du Jaume Ponsarnauren taldeak, baina garaipena sufrituta izan da azkenean.
2014/11/22 - 20:42
Gipuzkoa Basketek garaipena lortu eta sailkapenean gora egin nahi du
Will Hanleyk oraindik ez daki partida jokatuko duen edo ez. Luzerako baja izango zela ematen zuen arren, hasiera batean uste baino lehenago osatu da eta jokatzeko aukerak ditu.
2014/11/15 - 23:40
Baskonia nagusitu da GBCren aurkako euskal derbian (79-62)
Lehen zatia oso parekatua izan da, baina etxekoek hirugarren laurdenean utzi dute partida erabakita, 10-0eko partzialari esker.
2014/11/14 - 16:09
Garaipena beharrezkoa dute Baskoniak eta GBCk, larunbateko derbian
Ibon Navarro eseriko da gasteiztarren aulkian, klubak Marco Crespi bere kargutik kendu eta gero. Gipuzkoarrei, bestalde, konfiantza eman die aurreko jardunaldian lortutako garaipenak.
2014/11/07 - 19:24
GBCk aurreneko garaipena eskuratu nahi du, MoraBanc Andorraren aurka
Jaume Ponsarnauren taldeak ez du batere ondo hasi, eta orain arte jokatutako bost partidetan ez du garaipenik lortu.
2014/11/02 - 15:56
Gipuzkoa Basket, burua ezin altxatu (74-59)
Bostik bost porrot gipuzkoarrentzat. Lehen zatian markagailuari eutsi diote, baina bigarrenean bajak faltan bota dituzte eta Unicajaren erritmoarekin ezin izan dute.
2014/10/19 - 16:18
Gipuzkoa Basketen hirugarren porrota, Obradoiroren aurka
Rio Natura Monbus Obradoiroren kontra ere galdu dute donostiarrek, Santiagon (85-69), eta oraindik ez dute irabazi, Endesa Ligako hiru partida jokatuta.
2014/10/17 - 20:43
GBC Obradoirori irabazteko prest dago, Ponsarnauren ustez
Aldagelan "antsietatea" ez dagoela aitortu du Gipuzkoa Basketeko entrenatzaileak eta orain arte egindako lanaren saria laster helduko dela adierazi du.
2014/10/12 - 21:49
GBCk porrota jaso du, baina Real Madrili aurre egin dio (76-90)
Ponsarnauren taldeak ez ditu besoak jaitsi, baina azkenean zurien kalitatea nagusitu da.
2014/10/11 - 19:16
Gipuzkoa Basketek hitzordu zaila du Real Madrilen aurka
Garaipena eskuratzea zail izango du talde gipuzkoarrak, baina zaleen babesarekin Real Madril ezustean hartzea izango du helburu.
2014/10/04 - 19:26
Gipuzkoa Basketek garaipena izango du helburu lehen jardunaldian
Jaume Ponsarnauk entrenatutako taldeak irabazita eman nahi dio hasiera denboraldi berriari (igandean, 19:00etan).