Gaizka Garitano
2019/03/09 - 13:03
Susaeta: 'Emaitza ontzat eman eta hurrengo partidan pentsatu behar dugu'
Athleticek bana egin du Espanyolekin San Mamesen, kataluniarrak 9. minutuan markagailuan aurrea hartu ostean. Bilbotarren gola Raul Garciak egin du 80. minutuan.
2019/03/08 - 10:33
Athleticek Europarako ilusioa piztu nahi du Espanyolen aurka San Mamesen
Bai zuri-gorriek, bai zuri-urdinek 33 puntu dituzte eta laura dute seigarren postua.
2019/03/07 - 22:25
Garitano: 'Gorantz joateko partida da, behekoak urrunduz'
Gaizka Garitano Athleticen entrenatzailearen aburuz, bigarren itzulian etxeko partidek axola handia daukate, eta Espanyolen aurkako neurketari berebiziko garrantzia aitortzen dio.
2019/03/04 - 00:39
Garitano: 'Ez gara gai izan aukera onak sortzeko'
Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak Valentziaren aurka jaso duen porrotaz (2-0) hitz egin du partida amaitu ostean.
2019/02/26 - 10:43
Athletic da golik gutxien jaso duen taldea, Garitano entrenatzaile denetik
Derioko entrenatzaileak talde zuri-gorria zuzendu duen 11 neurketetan bost gol besterik ez du hartu.
2019/02/24 - 01:28
Garitano: 'Lan oso ona egin dugu aurkari on baten aurka'
Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak Eibarren aurka lortutako garaipenaren (1-0) analisia egin du.
2019/02/23 - 15:42
Athleticeko eta Eibarreko zaleen pronostikoak
Bilbotarrek eta armaginek euskal derbia jokatuko dute San Mamesen. Puntu bakarreko aldea dago bi taldeen artean, Ligako sailkapenean.
2019/02/22 - 15:49
Athleticek eta Eibarrek derbia irabazi eta gora begiratzen hasi nahi dute
Bi taldeak sasoi onean dira, sailkapenaren erdiko postuetan, eta jaitsiera postuak behin betiko atzean uzteko gogoarekin.
2019/02/21 - 15:22
Arbilla: 'Partida polita izango da, gu ere oso indartsu gaudelako'
Athleticek eta Eibarrek euskal derbia jokatuko dute larunbatean, San Mamesen, 20:45etatik aurrera.
2019/02/19 - 10:32
Gaizka Garitano: 'Europaz hitz egitea grazia egiten dit'
Athletic 0-1 gainditu zuen Huesca etxetik kanpo jokatutako partidan eta ondorioz sailkapeneko zona epelean daude 11. postuan hain zuzen ere. (Jatorrizkoa gaztelaniaz).
2019/02/16 - 12:53
Gaizka Garitano eta Takashi Inui, Ipuruako harmailetan
Eibarrekin lotura oso estua izan duten Gaizka Garitano, Athleticeko egungo entrenatzailea, eta takashi Inui, gaur egun Alaveseko jokalaria, Ipuruako harmailetan izan ziren Eibar-Getafe partida ikusten
2019/02/09 - 15:40
Athleticek Bartzelonari irabazi nahi dio San Mamesen
Lehoiek sentsazio onak berreskuratu nahi dituzte iragan astean Realaren aurkako derbia galdu eta zazpi partidako bolada ona hautsi ostean.
2019/02/07 - 15:37
Iñaki Williams urtarrileko 'Jokalaririk Onena' izendatu du LaLigak
Aurrelariak "hilabete biribila" egin duela azpimarratu dute Ligako arduradunek, eta Williams oinarrizko jokalaria izan dela Gaizka Garitano entrenatzaile denetik.
2019/02/06 - 20:08
Rafa Alkorta: 'Garitanori kontratua berritzea nahiko genuke'
Rafa Alkorta Athleticeko Kirol Zuzendariarekin hitz egin du. Bi lerroburu nagusi utzi dizkigu: Gaizka Garitanok jarraitzea nahi dutela eta ez dagoela Alex Remirori kontratua luzatzeko aukerarik.
2019/02/02 - 19:53
Garitano: 'Reala gu baino gehiago izan da lehen ordu erdian'
Athleticek 2 eta 1 galdu du Realaren aurka Anoetan jokatutako derbia. Gaizka Garitano entrenatzaile denetik bilbotarrek galdu duten lehen partida izan da Donostian jokatutakoa.
2019/02/02 - 15:39
Realeko eta Athleticeko zaleen pronostikoak
Partidaren atarian, bi taldeetako zaleek euren pronostikoak eman dituzte.
2019/02/02 - 01:10
Faboritorik ez Realaren eta Athleticen arteko derbian
Batak zein besteak ez dakite zer den Ligan galtzea klub biek aurreko entrenatzaileak kaleratu eta haien ordez egungoak jarri zituztenetik.
2019/02/01 - 22:07
Garitano: 'Derbietan ez dauka zerikusirik nola heltzen zaren'
Realak eta Athleticek euskal derbia jokatuko dute larunbatean. Gaizka Garitano entrenatzaile zuri-gorriak ez dio garrantzirik aitortzen talde bakoitza nola heltzen den.
2019/01/27 - 23:02
Garitano: 'Lehen zati oso ona egin, eta bigarrenean ondo defendatu dugu'
Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak Betisen aurka lortu duen garaipenaren (1-0) analisia egin du.
2019/01/25 - 11:22
Iñigo Martinez: 'Ez naiz egindako ezertaz damutzen'
Ondarroarrak Athleticeko egoerari buruz, VARari buruz eta Realetik irten zen moduari buruz hitz egin du Radio Euskadiko “Fuera de Juego” programan.