Munduko Futbol Txapelketa
2017/11/14 - 00:23
Italia ez da Mundialerako sailkatu, Suediarekin berdindu ostean (0-0)
Italiarrak ez dira gai izan Suediari 180 minutuan golik sartzeko, eta Mundiala jokatzeko aukeratik kanpo geratu dira 1930ean eta 1958an gertatu legez.
2017/11/13 - 19:56
Irlanda eta Danimarka, azken txartelaren bila
Selekzio biek astearte honetan jokatuko dute, joaneko norgehiagokan hutsean berdindu eta gero.
2017/11/13 - 11:44
Italiak Munduko Txapelketa du jokoan
Joaneko partidan 1-0 galdu zuen, Suediaren kontra, eta kanporaketa irauli beharko du orain, Errusiarako txartela lortu nahi badu.
2017/11/13 - 00:12
Kroazia Munduko Txapelketan egongo da Grezia kanporatu ostean
Selekzio kroaziarrak golik gabe (0-0) berdindu du talde greziarraren aurka berraukerako itzulerako neurketa, baina Errusian arituko da, joanekoa 4-1 irabazi baitzuen.
2017/11/12 - 23:48
Suitza Munduko Txapelketara sailkatu da
Golik gabe berdindu du Suitzako selekzioak Ipar Irlandaren aurka jokatu duen berraukerako itzulerako partida, baina joanekoa 0-1 irabazi zuenez, Errusian egongo da.
2017/11/12 - 00:05
Maroko eta Tunisia Munduko Txapelketan egongo dira
Egiptorekin, Senegalekin eta Nigeriarekin batera Afrikako ordezkariak izango dira Errusian. Marokok Boli Kostari irabazi dio (0-2), eta Tunisak berdindu egin du Libiaren aurka (0-0).
2017/11/12 - 00:00
Danimarkak eta Irlandak golik gabe berdindu dute
Errusiako 2018ko Munduko Txapelketara sailkatzeko berraukerako joaneko partida 0-0eko emaitzarekin bukatu da.
2017/11/11 - 14:50
Senegalek Munduko Txapelketara sailkatzea lortu du Hegoafrikari irabazita
Afrikako hirugarren selekzio sailkatua da Senegal, Hegoafrikako selekzioaren aurkako partida 0-2 irabazi ostean. Bigarrenez sailkatu da bere historian.
2017/11/10 - 23:44
Italiak galdu egin du Suedian (1-0), eta etxean saiatuko da Mundialera sailkatzen
Suediarrak 1-0 gailendu zaizkie italiarrei Solnan, Jakob Johanssonek 61. minutuan sartutako golari esker.
2017/11/10 - 01:16
Kroaziak eskura du Mundiala (4-1); Suitzak abantaila hartu du (0-1)
Kroaziarrek 4-1 irabazi diote Greziari Zagreben. Suitzarrek, ordea, etxetik kanpo lortu dute garaipena (0-1), eta abantaila hartu dute kanporaketan. Suedia-Italia partida ostiral honetan jokatuko da.
2017/11/09 - 01:03
Kroazia eta Suitza, faborito Grezia eta Ipar Irlandaren aurrean
Ostegunean, ostiralean eta larunbatean jokatuko dira Errusiako Munduko Txapelketara sailkatzeko bigarren aukerako kanporaketen joaneko partidak; igandean eta astelehenean, berriz, itzulikoak.
2017/11/07 - 19:30
Maradona Madurorekin bildu da Telesur katearekin kontratua sinatzeko
Diego Armando Maradonak "Hamarrraren eskua" deituko den saioa zuzenduko du Venezuelako 'Telesur' katean. Nicolas Madurorekin bilduta egon da, kontratua sinatzeko.
2017/11/07 - 13:36
Errusiarako txartela lortzeko azken aukera
Hil edo biziko partidak jokatuko dira aste honetan, helburu bakar batekin: Munduko Txapelketarako txartela eskuratzea.
2017/11/07 - 12:06
Nazioarteko lagunarteko hamaika partida, aste honetan
Errusiako Munduko Txapelketa prestatu nahian adiskidantzazko hainbat neurketa jokatuko dira aste honetan.
2017/11/06 - 22:29
Espainiako selekzioak Munduko Kopan erabiliko duen uniformea aurkeztu dute
Astelehenean aurkeztu dute Espainiak 2018an Errusiako Munduko Kopan erabiliko duen arropa. 1994an AEBko Munduko Txapelketan erabili zuten uniformea ekarri dio gogora bati baino gehiagori.
2017/11/03 - 12:07
Evrak bere taldeko zale bati eman dio ostikada
O. Marsella eta Vitoria Guimaraes taldeen arteko Liga Europako partidan gertatu zen. Patrice Evrak kanporatu egin zuten.
2017/10/17 - 23:31
Suedia-Italia eta Kroazia-Grezia, Mundialerako berraukerako lehia nagusiak
Zozketa astearte honetan egin da Suitzan, eta beste norgehiagoka hauek utzi ditu: Danimarka-Irlandako Errepublika eta Ipar Irlanda-Suitza.
2017/10/16 - 23:17
Suitza, Italia, Kroazia eta Danimarka, zerrendaburu berraukerako zozketan
Ipar Irlanda, Suedia, Irlanda eta Grezia dira zozketan parte hartuko duten beste lau taldeak.
2017/10/11 - 13:26
Argentinaren ospakizuna
Talde argentinarrak 1-3 gainditu zuen Peru Leo Messiren hiru golekin eta Errusiako Munduko Txapelketan izango da. Zaleek eta jokalariek elkarrekin ospatu zuten.
2017/10/11 - 12:11
Errusia 2018, sailkatuta dauden taldeak
Hurrengo udan Munduko Txapelketa jokatuko da Errusian, guztira 32 selekzio izango dira bertan eta dagoeneko 23k lortu dute txartela.