Munduko Futbol Txapelketa
2018/06/14 - 13:29
Munduko Txapelketa, hasteko prest Moskun
Errusia anfitrioia eta Saudi Arabiaren arteko neurketak emango dio hasiera, 17:00etan, Gotzek Alemaniari garaipena eman zion gola sartu eta lau urtera.
2018/06/14 - 13:25
Martxan C eta D Multzoak, larunbatean, lau partida
Hilaren 16an honako neurketak jokatuko dira: Frantzia - Australia, 12:00etan, Argentina - Islandia, 15:00etan, Peru - Danimarka, 18:00etan eta Kroazia - Nigeria, 21:00etan.
2018/06/14 - 12:28
Munduko Txapelketako egutegia, ekainak 15, ostirala
Ostiraleko partidak honako hauek dira: Egipto - Uruguai, 14:00etan, Moroko - Iran 17:00etan eta Portugal - Espainia, 20:00etan.
2018/06/14 - 10:51
Mexikon, Kanadan eta AEBn jokatuko da 2026an Munduko Txapelketa
Bozketa bidez hautatu dute, eta 134 boto jaso ditu hautagaitza honek; Marokok, berriz, 65 jaso ditu.
2018/06/14 - 10:21
Munduko Txapelketa
Ekainaren 14tik uztailaren 15era jokatuko da futboleko Munduko Txapelketa Errusian.
2018/06/13 - 17:16
Espainiako entrenatzaile kargutik kendu dute Lopetegui eta Hierro jarri haren ordez
Hiru denboraldirako kontratua sinatu du Real Madrilekin eta ondorioz Espainiako Federazioak bere kargutik kentzea erabaki du. Fernando Hierro izango da bere ordezkoa.
2018/06/13 - 16:58
Rubialesek Espainiako hautatzaile kargutik kendu du Julen Lopetegui
Luis Rubiales Espainiako futbol federazioko presidenteak esan du modu desegokiak izan direla, onartezinak, negoziaketa bizkarretik egin omen direla.
2018/06/12 - 19:41
Julen Lopetegui izango da Real Madrileko entrenatzaile berria
Hiru denboraldirako kontratua sinatu du talde madrildarrarrekin. Munduko Txapelketaren ostean ekingo dio bere zeregin berriari.
2018/06/12 - 15:26
Ez daude denak
Italia, Holanda, Txile eta Kamerun ez dira aurtengo Munduko Txapelketan izango. Izen handiko selekzioek ez dute txarla lortu.
2018/06/11 - 16:29
Txapeldunaren madarikazioari izkin egin nahi
Azken munduko txapelduna Alemania izan zen eta euren erronka beste txapeldun batzuei gertatutakoa ez sufritzea da, hots, lehen fasean agur esatea.
2018/06/10 - 15:10
Inoizko Munduko Txapelketarik garestiena
10.500 milioi euro gastatu ditu Errusiak ekainaren 14an hasiko den Munduko Futbol Txapelketa antolatzeko. 11 egoitza ezberdin ditu, eta 12 futbol zelai, horitariko zortzu berri-berriak.
2018/06/05 - 20:04
Kepa: 'Beti amesten duzu Munduko Kopa altxatzearekin'
Kepa Arrizabalaga Espainiako selekzioko atezainak adierazi du, nola iristen den Espainia Errusiako Munduko Kopara. (adierazpenak gaztelaniaz)
2018/06/05 - 19:52
Monreal: 'Sentsazio onekin iristen gara Mundialera'
Nacho Monreal, Espainiako selekzioko jokalariak, taldea Munduko Txapelketara nola iristen den adierazi du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2018/06/04 - 22:35
Januzaj Mundialean egongo da Belgikaren behin betiko zerrendan sartu ostean
Adnan Januzaj Realeko jokalaria Belgikak Munduko Txapelketara eramango dituen 23 jokalarien zerrendan sartu da, hala erabaki baitu Roberto Martinez hautatzaileak.
2018/06/04 - 22:31
Hector Morenok Mundiala jokatuko du Mexikorekin
Realeko jokalaria JUan Carlos Osorio hauttzaileak Munduko Txapelketarako eman duen behin betiko zerrendan sartu da. Carlos Vela ere deialdian da.
2018/06/04 - 17:21
Brasilek irabazi egin dio Kroaziari Neymarren berragerpenean
Brasilek 2-0 irabazi dio Kroaziari Mundiala prestatzeko balio izan duen adiskidantzazko partida. Neymar berragertu egin da 99 egun lesionatuta eman ondoren eta gola sartu du.
2018/06/04 - 09:52
Espainiak berdindu egin du Suitzaren aurka eta Odriozolak gola sartu du
Espainiako selekzioak 1-1 berdindu du Munduko Txapelketa prestatzeko izan duen partida. Odriozolak hasieratik jokatu du eta gola sartu. Azpilicueta titular izan da, eta Monrealek minutuak izan ditu.
2018/06/04 - 01:56
Odriozolaren gol ikusgarria Espainia-Suitza partidan
Alvaro Odriozolak gol polita sartu du Espainiak eta Suitzak Munduko Txapelketa prestatzeko jokatu duten adiskidantzazko partidan.
2018/06/04 - 01:45
Espainia-Suitza (1-1) partidaren laburpena
Espainiak bana (1-1) berdindu du Suitzaren aurka Mundialari begira jokatu duen adiskidantzazko partida. Odriozolak sartu du Espainiaren gola eta Rodriguezek Suitzarena.
2018/06/03 - 21:13
Munduko Kopa Moskura iritsi da
Munduko Kopa ekainaren 3an iritsi da Errusiara, Moskura. Mundiala ekainaren 14an hasiko da, eta 11 egun lehenago heldu da kopa.