Munduko Futbol Txapelketa
2018/06/20 - 10:20
Errusia final-zortzirenetan dago ia, Egipto menderatu ostean
Errusiako selekzioak 3-1 irabazi dio Egiptori A multzoko bigarren jardunaldiko partida eta ia bermatuta du hurrengo faserako txartela. Egiptok apenas dauka aukerarik.
2018/06/19 - 18:58
Japoniak Kolonbia gainditu du, ezustean
Japoniako selekzioak 1-2 irabazi dio Kolonbiari Munduko Txapelketako H multzoko lehen jardunaldiko partida.
2018/06/19 - 17:51
Bigarren jardunaldia, martxan; Espainiak eta Portugalek ezin dute huts egin
Asteazkeneko partidak: Portugal - Moroko, 14:00etan, Uruguai - Saudi Arabia, 17:00etan, eta Iran - Espainia, 20:00etan.
2018/06/19 - 12:04
Belgikak aurreikuspenak bete ditu Panama debutariaren aurrean (3-0)
Erdialdeko Amerikako taldeak eutsi egin die lehen zatian talde belgikarren erasoaldiei, baina bigarrenean ezin izan du gauza bera lortu.
2018/06/19 - 10:49
Harry Kanek garaipena eman dio Ingalaterrari Tunisiaren aurka (1-2)
Tottenhameko aurrelariak bere selekzioaren gol biak sartu ditu, horietako bigarrena partidaren luzapenean.
2018/06/18 - 18:17
Suediak sufritutako garaipena lortu du Hego Korearen aurka
Suediako selekzioak 1-0 irabazi dio Hego Koreari F multzoko lehen jardunaldiko partida eta Mexikorekin batera multzoko liderra da. Alemaniak eta Hego Koreak ez dute punturik lortu momentuz.
2018/06/18 - 12:09
2. jardunaldiari agur
Igandean amaituko da bigarren jardunaldia partida hauekin: Ingalaterra - Panama, 14:00etan, Japonia - Senegal, 17:00etan eta Polonia - Kolonbia, 20:00etan.
2018/06/18 - 00:41
Serbiak garaipena lortu du Costa Ricaren aurka
Kolarovek 56. minutuan sartu duen golak eman dio garaipena Serbiako selekzioari E multzoko lehen jardunaldiko partidan. Keylor Navas atezainak eragotzi egin du bere taldeak gol gehiago jasotzea.
2018/06/18 - 00:16
Brasilek berdindu egin du Suitzaren aurka
Bana (1-1) berdindu dute Brasilek eta Suitzak Munduko Txapelketako E Multzoko lehen jardunaldiko partida. Serbia da multzoko liderra Costa Ricari irabazi baitio.
2018/06/17 - 21:07
Mexikok Alemania egungo txapelduna gainditu du, ezustean (0-1)
Alemaniarrek ezin izan dute garaipena lortu txapelketan jokatutako lehen partidan. Hiru puntuak Mexikok eraman ditu, Hirving Lozanok 35. minutuan egindako golari esker.
2018/06/17 - 01:14
Kroaziak irabazi egin dio Nigeriari eta D multzoko liderra da
Kroaziako selekzioak 2-0 irabazi dio Nigeriari eta Islandiak eta Argentinak berdindu egin dutenez, D multzoko liderrak dira kroaziarrak.
2018/06/16 - 23:28
Danimarkak garaipena lortu du Peruk gehiago merezi izan duen arren
Cuevak Peruren aldeko penalti bat huts egin du lehen zatian, eta Poulsenek bigarren zatian sartu duen golari esker irabazi du partida Danimarkak.
2018/06/16 - 19:24
Argentinak berdindu egin du Islandiaren aurka
Agueroren gol batek jarri du aurretik Argentina, baina Islandiak azkar berdindu du neurketa Finnbogasonen golari esker. Messik penaltia huts egin du partidako 62. minutuan.
2018/06/16 - 16:23
VAR teknologiak eta zorteak Frantziaren alde egin dute Australiaren aldeko partidan
Griezmannek aurretik jarri du Frantzia penaltiz, 57. minutuan. Jedinek banakoa egin du, penaltiz ere, 61.ean, eta Pogbak garaipenaren gola egin du frantziarentzat 80.ean.
2018/06/15 - 22:55
Cristiano Ronaldok Espainiaren garaipena zapuztu eta multzoko lider bihurtu du Iran
Portugaldarra izan da jardunaldiko protagonista nagusia, bere selekzioaren hiru golak egin baititu Espainiaren aurkako berdinketan (3-3). Multzoko beste partidan Iranek irabazi egin dio Marokori(0-1).
2018/06/15 - 19:54
Errusiak eta Uruguaik garaipenekin hasi dute euren ibilbidea
Etxeko taldea, Denis Cheryshev Vila-realeko jokalariaren eskutik, arerio baino askoz gehiago izan da. Uruguai, berriz, azken minutuan sartutako golari esker gailendu zaio Egiptori.
2018/06/15 - 11:07
Bigarren jardunaldia: Egipto - Uruguai, Maroko - Iran eta Portugal - Espainia
Lehenengo partida A Multzoari dagokio; beste biak, aldiz, B Multzokoak dira.
2018/06/14 - 15:26
Azken jardunaldiko partidak, H Multzoan
Kolonbia - Japonia, ekainak 19an, asteartean, 14:00etan eta Polonia - Senegal, 17:00etan, dira jokatuko diren azken bi partidak.
2018/06/14 - 14:17
G Multzoko Belgika eta Ingalaterra, astelehenean
Asteleheneko hiru partidak: Suedia - Hego Korea, 14:00etan, Belgika - Panama, 17:00etan eta Tunisia - Ingalaterra, 20:00etan.
2018/06/14 - 13:58
Brasil eta Alemania, bi faboritoen debuta
Igandeko hiru partidak: Costa Rica - Serbia, 14:00etan, Alemania - Mexiko, 17:00etan eta Brasil - Suitza, 20:00etan.