Munduko Futbol Txapelketa
2018/06/28 - 20:22
Kolonbiak multzoko lehen postua lortu du; Senegal, aldiz, kalean geratu da (0-1)
Kolonbiarrek uztailaren 3an jokatuko dute final-zortzirenetako kanporaketa, G multzoko bigarren tokian geratu den Ingalaterraren aurka.
2018/06/28 - 12:47
Suitzak 2-2 berdindu du Costa Ricarekin, eta sailkatu egin da
Suitzarrek Suedia izango dute aurkari final-zortzirenetako norgehiagokan, uztailaren 3an, San Petersburgon.
2018/06/27 - 23:41
Brasilek erraz irabazi dio Serbiari eta multzoko lehen postua lortu du (0-2)
Brasildarrek Mexiko izango dute aurrez aurre final-zortzirenetako kanporaketan. Partida hori, uztailaren 2an jokatuko dute, Samaran.
2018/06/27 - 20:56
Alemania, Munduko Txapelketatik at
Alemaniako selekzioak 2-0 galdu du Hego Korearen aurka eta kanporatuta geratu da, F multzuko beste partidan Suediak Mexikori 0-3 irabazi dion arren.
2018/06/27 - 20:42
Mexikok galdu egin du Suediarekin, baina Hego Korearen garaipenak sailkatu egin du
Mexikarrek 0-3 galdu dute suediarrekin, baina Alemaniak ezin izan dio Hego Koreari irabazi, eta, ondorioz, Mexiko eta Suedia final-zortzirenetan egongo dira.
2018/06/27 - 15:49
Maradonak portaera tamalgarria izan du palkoan, Nigeria - Argentina partidan
Diego Armando Maradona protagonista izan zen San Petesburgoko estadioan. Oso egoera txarrean eta bi lagunen artean eraman behar izan zuten bertatik.
2018/06/27 - 15:13
Maradonak egoera tamalgarrian utzi zuen palkoa
Diego Armando Maradona izan zen protagonista Nigeria-Argentina (1-2) partidan San Petesburgon. Harmailetan popatik hartzera joatekoa keinua egin zien zaleei eta egoera tamalgarrian irten zen palkotik.
2018/06/27 - 01:07
Kroaziak hiru garaipenekin egin du aurrera; Islandiak, aldiz, agur esan du (1-2)
Kroaziarrek Danimarka izango dute arerio igandean jokatuko duten final-zortzirenetako kanporaketan.
2018/06/27 - 00:26
Argentinak irabazi egin dio Nigeriari azken hatsean eta aurrera egin du (1-2)
Marcos Rojok egin du Argentinaren bigarren gola 86. minutuan, Nigeriak bigarren zatia hasi eta berehala lortu duen berdinketa ezerezean utzi duena.
2018/06/26 - 20:18
Frantziarentzat da C multzoko lehen postua eta Danimarkarentzat bigarrena
Frantziako eta Danimarkako selekzioek Munduko Txapelketako final-zortzirenetara sailkatzea lortu dute, elkarren aurka jokatu duten partida 0-0 berdinduta. Peruk 0-2 irabazi dio Australiari.
2018/06/26 - 13:39
Maroko, oso haserre VAR teknologia erabiltzeko moduagatik
Espainiaren aurkako partida berdindu ostean, Marokoko selekzioko jokalariek eta hautatzaileak protesta egin zuten bideoarbitrajea erabiltzeko moduagatik.
2018/06/26 - 12:45
Portugalek multzoko bigarren amaitu du, Iranen aurka berdindu ostean (1-1)
VAR teknologia erabakigarria izan da, hura erabilita adierazi baitute berdinketaren gola ekarri duen Iranen aldeko penaltia. Gol hori sartu arte, Portugal zen multzoko buru.
2018/06/26 - 12:06
Hauek dira Munduko Txapelketako final-zortzirenetan izango diren taldeak
Final-zortzirenak ekainaren 30ean hasiko dira, eta uztailaren 3an amaitu; sailkatzea lortzeko, talde bakoitzak bere multzoko lehen bi postuetako batean egon beharko du.
2018/06/26 - 11:24
Argentinak agur esan diezaioke gaur Errusiari
Honako hauek dira gaur jokatu behar diren neurketak: Australia - Peru eta Danimarka - Frantzia 16:00etan eta Nigeria - Argentina eta Islandia - Kroazia iluntzeko 20:00etan.
2018/06/26 - 00:50
Espainiak berdindu egin du Marokorekin eta lehen postuan sailkatu da (2-2)
Errusiaren aurka jokatuko du final-zortzirenetan, igandean, Moskun.
2018/06/25 - 21:33
Egiptoren porrotak El Hedaryren marka ilundu du (2-1)
Egiptoko atezainak Saudi Arabiaren aurkako partida jokatu du, eta, hartara, Munduko Txapelketa batean jokatu duen jokalaririk zaharrena bihurtu da.
2018/06/25 - 20:29
Uruguaik 3-0 irabazi dio Errusiari eta A Multzoko lider gisa sailkatu da
Uruguaik B Multzoko bigarren sailkatuaren aurka jokatuko du datorren ekainaren 30en. Errusiak, berriz, hurrengo egunean jardungo du, B Multzoko irabazlearen kontra.
2018/06/25 - 12:30
Kolonbiak aurrera egiteko aukera du oraindik, Polonia kanporatu ostean
Kolonbiako selekzioak 0-3 irabazi dio Poloniari Munduko Txapelketako H multzoko 2. jardunaldiko partida. Azken jardunaldian sailkapena izango dute jokoan Senegalek, Japoniak eta Kolonbiak.
2018/06/25 - 12:14
Harry Kane, gol gehien sartu duen jokalaria
Jokatutako bi partidetan 5 gol egin ditu Ingalaterrako jokalriak, ondoren, laurekin, Romelu Lukaku eta Cristiano Ronaldo daude.
2018/06/25 - 11:32
A eta B multzoen azken partidak, gaur
Ekainak 25ean, astelehenean, honako partidak jokatuko dira: Saudi Arabia - Egipto eta Uruguai - Errusia 16:00etan eta Iran - Portugal eta Espainia - Moroko 20:00etan.