Munduko Futbol Txapelketa
2019/06/08 - 16:01
Frantziaren gol-festak Munduko Koparen ateak ireki ditu (4-0)
Frantziak nagusitasunez irabazi zion Hego Koreari (4-0) eta argi utzi du txapelketa honetarako duen helburua. Goleatzaileak Le Sommer, Renard eta Henry izan ziren.
2019/06/06 - 16:19
24 selekzio, emakumeen Munduko Txapelketan
Parisen hasiko da Mundiala bihar eta uztailaren 7an amaituko da. Zortzigarren ekitaldia izango da Frantziako eta bederatzi egoitza izango dira guztira.
2019/05/20 - 16:02
Quiñones, Paredes, Nahikari eta Lucia Garcia, Frantziako Munduko Txapelketara
Lau euskal jokalari deitu dituzte Espainiako selekzioarekin jokatzeko udako Mundialean.
2019/02/19 - 19:03
Qatarrek ez du bere Mundialeko antolatzaile hutsa izan nahi
Qatarrek Asia Kopa irabazi berri du. Horren harira, Roberto Olaberekin izan gara, Qatarreko selekzioa eta 2022ko Mundialari buruz hitz egiteko. Olabe Qatarreko Aspire akademiako arduraduna izan zen.
2018/11/20 - 21:03
Munduko Txapelketako estadioen eraikuntza-lanak, 4 urteren faltan
Gaur, 2018ko azaroaren 20an, 2022ko Qatarreko Munduko Txapelketa hasteko justu 4 urte falta direnean, hauxe da kirol-istalazioen egoera.
2018/10/29 - 15:37
Qatarreko Munduko Txapelketa ez da udan jokatuko
FIFAk jakinarazi duenez, futbol txapelketa urriaren 15etik urtarrilaren 15era bitartean jokatuko da.
2018/10/29 - 15:30
Qatarreko Munduko Txapelketa, azaroaren 21etik abenduaren 18ra arte
FIFAren Batzorde Exekutiboak 2022ko Qatarreko Mundialeko egutegia baieztatu eta neguan jokatuko dela konfirmatu du.
2018/08/29 - 15:13
Donald Trumpen txartel gorria
2026 munduko txapelketa AEBn, Kanadan eta Mexikon jokatuko dela eta, Donald Trumpek Giani Infantino FIFAko presidentea hartu zuen etxe zurian eta txartel gorria zertarako den erakutsi zion.
2018/07/16 - 22:44
Eliseoko Zelaiak jendez gainezka munduko txapeldunak hartzeko
Errusiako Munduko Futbol Txapelketa irabazi berri duten Frantziako selekzioko jokalariei harrera jendetsua egin diete zaleek Parisko Eliseoko Zelaietan barrena, baita Macron presidenteak ere.
2018/07/15 - 21:55
Frantzia da munduko txapeldun berria, Kroaziari 4-2 irabazi ostean
Didier Deschampsen taldea nagusi izan da kalitatea baino golak protagonista izan dituen finalean.
2018/07/14 - 20:52
Belgikak hirugarren postua lortu du, Ingalaterrari 2-0 irabazita
Thomas Meunierrek egin du lehen gola 4. minutuan, eta Hazardek partida erabakita utzi du 82.ean
2018/07/13 - 14:12
Belgika eta Ingalaterra, hirugarren postuaren bila
Belgikarrek eta ingelesek hirugarren postua izango dute jokoan larunbat honetan. Partida, 16:00etan hasiko da.
2018/07/12 - 13:45
Yuri Cortez argazkilariarekin ospatu zuten bigarren gola kroaziarrek
Kroaziak 2-1 irabazi zion Ingalaterrari Munduko Txapelketako finalerdia eta bigarren golaren ospakizunean, jokalariak Salvadorreko argazkilariarekin gainera erori ziren. Cortezek, bizitakoa azaldu du.
2018/07/12 - 11:47
Kroaziak finala jokatuko du lehen aldiz, Ingalaterra luzapenean menderatu ostean
Mandzukicek luzapenean sartutako gol bati esker lortu dute kroaziarrek finalerako txartela.
2018/07/11 - 00:18
Frantziak Belgika garaitu du, eta finalean izango da hirugarrenez (1-0)
Umtitik buruz korner batean lortu duen golari esker egin du aurrera Didier Deschampes baionarrak entrenatzen duen taldeak.
2018/07/10 - 12:15
Kroazia eta Ingalaterra, finalerako txartelaren bila
Kroaziarrek eta ingelesek asteazken honetan, 20:00etan, jokatuko dute 2018ko Errusiako Munduko Txapelketako bigarren finalerdia.
2018/07/10 - 11:11
Frantziak eta Belgikak finala jokatzea dute amets
Txapelketan erakutsitako joko eta errendimenduarengatik frantziarren eta belgikarren arteko lehia aldez aurretik jokatutako finala izan zitekeen.
2018/07/09 - 15:59
Luis Enriquek zuzenduko du Espainiako selekzioa
Jose Francisco Molinak Fernando Hierro ordezkatuko du kirol-zuzendari moduan.
2018/07/09 - 13:10
Txilenaz golak egitea, bilbotar baten asmakizuna
Ramon Unzagak Txilera emigratu zuen 1906ean eta bertan txilenaz hasi zen golak egiten.
2018/07/08 - 16:07
Final-laurdenetako partidak
Ostiralean hasiko dira final-laurdenetako partidak. 8 talde, Munduko 4 onenen artean egoteko lehiatuko dira. Finalerdiak, eskura.