Munduko Futbol Txapelketa
2019/06/25 - 23:16
Italia final-laurdenetan izango da 28 urteren ostean
Valentina Giacinti Italiako Ligako golegile nagusia denak bere selekzioa gidatu du Txina 2-0 kanporatzeko bidean.
2019/06/25 - 19:13
Quiñones: 'AEB bezalako selekzio indartsu bati irabaztetik gertu egon gara'
Mariasun Quiñones etxean da jada Espainiarekin 2019ko Munduko Kopan parte hartu ostean. Kanporatuak izan ziren final-zortzirenetan, AEBen aurka galdu ondoren.
2019/06/25 - 19:04
Nahikari: 'AEBen aurka egin genuena harro egoteko modukoa da'
Nahikari Garciak Frantziako Munduko Kopa jokatu du Espainiarekin eta Amerikako Estatu Batuetako selekzioaren aurka galdu egin zuten final-zortzirenetan. Realeko jokalaria etxean da jada.
2019/06/25 - 13:04
Suediak Kanada garaitu eta final-laurdenetako sailkapena eskuratu du
Eskandinaviako taldeak Blacksteniusek lortutako gol bakartiarekin irabazi zion Kanadari(1-0). Horrenbestez, Alemaniaren aurka jokatuko du Munduko Kopako final-laurdenetan.
2019/06/24 - 22:00
Espainia, Munduko Kopatik at AEBen aurka galdu ostean
Espainiako selekzioak 2-1eko emaitzarekin galdu du final-zortzirenetako partida, eta kanporatuta geratu da. AEBeko selekzioak penaltiz sartu ditu bi golak.
2019/06/24 - 14:24
Henryk Frantzia sailkatu eta Brasil txapelketatik at utzi du (2-1)
Frantziako selekzioa 2019 Munduko Kopako final-laurdenetara sailkatu da, Brasili irabazi ostean (2-1).
2019/06/24 - 13:29
Espainiako selekzioak historiako talderik onenaren aurka jokatuko du
Nahikari Garcia, Mariasun Quiñones, Lucia Garcia eta Irene Paredes euskal jokalariek 2019ko Mundialaren final-laurdenetarako sailkapena bilatuko dute Estatu Batuen aurka, 18:00etan.
2019/06/23 - 22:36
Ingalaterrak final-laurdenetarako txartela lortu du Kamerun kanporatuta
Ingalaterrako selekzioak 3-0eko emaitzarekin gainditu du Kamerun, eta Norvegia izango du aurkari final-laurdenetan.
2019/06/23 - 13:19
Norvegiak penaltietan lortu du final-laurdenetarako sailkapena
Norvegia eta Australiaren arteko partida berdinketarekin amaitu eta penaltietan zehaztu zen sailkapena. Ingalaterra eta Kamerun partidako garailearekin ikusiko dira Norvegiarrak final-laurdenetan.
2019/06/23 - 00:56
Alemaniak final-laurdenetarako txartela lortu du
Selekzio alemaniarrak 3-0eko emaitzarekin irabazi dio Nigeriari final-zortzirenetan, eta aurrera egin du Frantziako Munduko Txapelketan.
2019/06/19 - 17:08
Michel Platini aske utzi dute
UEFAko presidente ohiak ez du ulertzen 'zein den bere papera historia' horretan. Qatarreko Munduko Txapelketaren inguruan egon den ustezko ustelkeria dela eta atxilotu zuten.
2019/06/19 - 16:52
Platini, aske kargurik gabe
Michel Platini UEFAko presidente ohia aske geratu zen bart, kargurik gabe. 2018ko Errusiako zein 2022ko Qatarreko Munduko Txapelketen inguruan egon den ustezko ustelkeria dela eta atxilotu zuten.
2019/06/18 - 16:55
Michel Platini UEFAko presidente ohia atxilotu dute
Frantziako Poliziak UEFAko presidente izandakoa atxilotu du, Qatarreko Munduko Txapelketaren inguruan egon den ustezko ustelkeria ikerketaren barruan.
2019/06/17 - 15:29
Munduko Kopako multzoetako fasearen azken jardunaldia hastear dago
Italia, Ingalaterra, Herbehereak, Kanada, Estatu Batuak eta Suedia final-zortzirenak jokatzeko sailkatuta daude jada.
2019/06/14 - 14:11
Txinak mendean hartu du Hegoafrika, Ying Liren golari esker
Txinak merezimendu osoz irabazi dio Hegoafrikari, eta B Multzoko borrokan sartu da. Espainiaren porrotaren ondorioz, puntu berdinak dituzte bi taldeek.
2019/06/13 - 23:40
Australia Brasili gailendu zaio atsedenaldiaren ostean (3-2)
Bi golez joan galtzen joan eta gero, australiarrak markagailua iraultzeko gai izan dira.
2019/06/13 - 11:16
Alemaniak Espainiari irabazi dio, Frantziak Norvegiari eta Nigeriak Hego Koreari
Munduko Kopako bigarren jardunaldian, Alemaniak 1-0eko emaitzarekin gainditu du Espainia, Frantziak 2-1 garaitu du Norvegia, eta Nigeriak 2-0 Hego Korea.
2019/06/12 - 11:55
AEB, Munduko Txapelketako partida baten gol gehien sartu dituen selekzioa
Amerikako Estatu Batuetako selekzioak 13-0eko emaitzarekin irabazi dio Tailandiari, Frantziako Munduko Txapelketako F multzoko lehen jardunaldiko neurketa. Alex Morganek bost gol sartu ditu.
2019/06/11 - 20:13
Herbehereetako selekzioak garaipena lortu du Zeelanda Berriaren aurka, luzapenean
Roordek neurketako 92. minutuan sartu duen golari esker lortu du garaipena selekzio europarrak, E multzoko lehen jardunaldiko partidan.
2019/06/10 - 22:57
Argentinak puntu bat lortu du estreinakoz Mundial batean, Japoniaren aurka (0-0)
Munduko Txapelketa batean jokatu zuen aurreko bi aldietan neurketa guztiak galdu zituen.