Eurokopa 2025
2024/06/17 - 15:11
Unai Simon: ''Eurokopa amaituta, ebakuntza egingo didate eskumuturrekoan''
Athleticeko atezaina Alemanian dabil, 2024ko Eurokopan, Espainiako selekzioarekin. Prentsaurrekoan baieztatu du nola, txapelketa amaituta, ebakuntza egingo dioten eskumuturreko batean: "Ez dit galarazten jokatzea, denboraldian erakutsi denez, eta ez nau kezkatu".
2024/06/17 - 12:48
Ingalaterrak Serbia garaitu du eta multzoko lider jarri da (0-1)
C multzoko beste partidan, Esloveniak eta Danimarkak bana egin dute Eriksen eta Janzaren golekin.
2024/06/16 - 19:27
Herbehereek mendean hartu dute Polonia, kostata izan bada ere (1-2)
Poloniarrak aurreratu dira markagailuan, Buksak egindako golarekin, baina herbeheretarrek partida irauli dute Gakpok eta Weghorstek sartutako golei esker.
2024/06/16 - 00:29
Espainiak Kroaziari irabazita egin du debuta Eurokopan, eta Unai Simonek penalti bat gelditu du (3-0)
Moratak, Fabian Ruizek eta Carvajalek egin dituzte golak, denak lehen zatian. B multzoko beste partidan, Italiak 2-1 irabazi dio Albaniari, Eurokopako golik azkarrena irauliz.
2024/06/15 - 01:24
Alemaniak Eskoziaren aurkako gol zaparradarekin eman dio hasiera Eurokopari (5-1)
Anfitrioiak erraz nagusitu dira lehen minutuetatik Eskoziaren aurka. Gainera, eskoziarrak jokalari bat gutxiagorekin geratu dira lehen zatian, Ryan Porteousek txartel gorria ikusi ondoren. En el otro partido del grupo A, Suiza se ha impuesto a Hungría (1-3).
2024/06/12 - 16:06
Mikel Merino: ''Besteen ahotan egoteak esan nahi du Realean gauzak ondo egiten ari garela''
Mikel Merinok, Realeko erdilariak, komunikabideen aurrean hitz egin du Espainiako selekzioak Eurokopa jokatu aurretik egindako kontzentrazioan. Jokalari nafarrak beste talde batean koka dezaketen zurrumurruei buruz hitz egin du.
2024/06/07 - 16:28
Simon, Remiro, Vivian, Zubimendi, Merino, Oyarzabal eta Nico Williams, Eurokoparako behin betiko deialdian
Espainiako selekzioak ofizial egin du 2024ko Eurokoparako 26 jokalariz osatutako deialdia. Luis de La Fuente hautatzaileak zazpi euskal jokalari eramango ditu Alemaniara, eta Pau Curbasi, Aleix Garcia eta Marcos Llorente baztertu ditu.
2024/06/05 - 14:00
Espainia 2025eko Eurokoparako sailkatu da, Irene Paredesen eta Lucia Garciaren golekin
Montse Tomeren taldeak aurka zuen 0 eta 2ko emaitza irauli zuen azken 25 minutuetan. Irene Paredesek Espainiaren bigarren gola sartu zituen, eta Lucia Garciak, hirugarrena, luzapenean.
2024/05/27 - 14:26
Realeko bost jokalari eta Athleticeko hiru deitu ditu Luis de la Fuentek Eurokopako aurrezerrendan
Realetik Alex Remiro, Robin Le Normand, Martin Zubimendi, Mikel Merino eta Mikel Oyarzabal deitu ditu; Athleticetik, berriz, Unai Simon, Dani Vivian eta Nico Williams.
2024/03/27 - 22:28
Lete, Paredes, Oroz, Lucia Garcia, Damaris eta Bibi deitu dituzte Espainiak, Herbehereek eta Alemaniak
2025eko Eurokopako lehenengo bi sailkatze partidak jokatzeko deitu dituzte. Espainiak Elene Lete, Irene Paredes, Maite Oroz eta Lucia Garcia hautatu ditu, Herbehereek Damaris Egurrola, eta Alemaniak Bibiane Schulze.
2024/02/27 - 18:14
Budimirrek ez du ebakuntzarik beharko aurpegiko kolpearengatik
Alavesen aurkako asteleheneko Ligako partidarako zalantza da.
2023/12/02 - 20:21
Alemaniako 2024ko Eurokopako multzoak
Igande honetan Alemaniako 2024ko Eurokopako multzoak zozkatu dira Hanburgon. Lehiaketa ekainaren 14an hasi eta uztailaren 14an amaituko da.
2023/10/06 - 15:13
Oihan Sancet, De la Fuenteren deialdiko berritasun nagusia
Luis de la Fuente Espainiako futbol-hautatzaileak lehen aldiz deitu du Athleticeko erdilaria. Berarekin batera honako beste euskal jokalariak ere zerrendan daude: Simon eta Williams (Athletic), Merino, Oyarzabal, Zubimendi (Reala), Garcia (Osasuna) eta Arrizabalaga (Real Madril).
2023/08/03 - 21:14
Meho Kodro, Bosnia-Herzegovinako hautatzaile berria
Realeko eta Alaveseko aurrelari ohiak bigarren etapari ekingo dio Bosniako selekzioaren aulkian, 2008an kargutik kendu ondoren.
2022/10/09 - 15:34
Eskozia, Norvegia, Georgia eta Zipre, Espainiaren aurkariak 2024ko Eurokoparako sailkapenean
Luis Enriqueren taldeak Erling Haalanden Norvegia izango du oztopo nagusitzat A Multzoan.
2022/08/01 - 00:56
Ingalaterra, Europako txapeldun, etxean
Sarina Wiegmanek zuzentzen duen taldea Europako txapeldun bihurtu da luzapenean, Alemaniari 2-1 irabazita.
2022/07/28 - 14:49
Alexandra Poppen golek Eurokopako finalean sartu dute Alemania (2-1)
Alemaniarrek Frantzia garaitu zuten finalerdietan, eta, beraz, haiek izango dira Ingalaterraren aurkariak Wembleyn jokatuko de igandeko finalean.
2022/07/27 - 01:50
Ingalaterra finalera Suediari 4 eta 0 irabazita
Sarina Wiegmanen taldeak Frantzia edo Alemaniaren aurka jokatuko du finalean Wembley estadio mitikoan.
2022/07/24 - 14:35
Frantziak Herbehereak garaitu ditu (1-0), eta finalaurrekoetan egongo da
Frantziarrak gehiago izan dira, eta egungo txapelduna den Damaris Egurrolaren selekzioa luzapenean kanporatu dute.
2022/07/23 - 13:05
Suediak Belgika garaitu du eta Ingalaterraren aurkaria izango da finalerdietan (1-0)
Bigarren finalerdia Alemaniaren (ostegunean 2-0 irabazi zuen Austriaren aurka) eta larunbat honetako Frantzia eta Herbehereen arteko partidako irabazlearen artean jokatuko da.