Fitxaketak
2025/07/22 - 17:25
Bilbao Basketek Aleix Font fitxatu du, 2027ra arte
Bartzelonarra, 1,94koa eta 27 urtekoa bera, Leyma Coruñatik iritsi da euskal taldera; 2024-25 denboraldian, partidako, 5,6 puntu sartu zituen, batez beste. Bizkaiko taldeak, bere jokalari berriaz, nabarmendu du "kalitatea" duela "erasoan", eta gai dela, "minutu gutxitan, puntuak lortzeko".
2025/07/19 - 16:34
Baskoniako Donta Hall pibotak Olinpiakosen jokatuko du
Hallek denboraldi bat bakarrik eman du Baskonian, eta 69 partida jokatu ditu Liga eta Euroligaren artean, errendimendu irregularrarekin.
2025/07/18 - 20:16
Aresok Osasunarekin entrenatu gabe jarraitzen du, bere etorkizuna erabaki bitartean
Athleticek denbora darama Osasunako hegaleko defentsa fitxatu nahian, baina azken orduotan Atletico Madrilek aurrea hartu omen dio talde zuri-gorriari. Aresok entrenamendua utzi du gaur goizean, telefono-dei bat erantzuteko, eta zurrumurruak hasi dira.
2025/07/18 - 19:11
Nicole Wiggins, Bera Berako atezain berria
Bera Berak goizean aurkeztu du ofizialki Nicole Wiggins atezaina. Niza talde frantziarretik dator, eta Donostiara iristeko gogoa zuela aitortu aurkezpenean. Era berean, denboraldi berriari begira, urte ona egin dezaketela konbentzituta dago.
2025/07/17 - 17:06
Javi Marton eta Luis Lopez aurkeztu ditu Eibarrek
Martonek, Athleticek utzita, Albaceten jokatu du iragan denboraldian eta 2028ra arte sinatu du Eibarrekin. Luis Lopez atezaina, berriz, Mirandesetik heldu da eta Real Madrilen harrobikoa da. 2027ra arte du kontratua talde armaginarekin.
2025/07/16 - 22:17
Jon Ander Olasagastik Reala utzi eta Levanten jokatuko du
Groseko erdilariak ia 25 urte ditu, eta 2028ra arteko kontratua sinatu du Levanterekin. Olasagasti 2021-22 denboraldian egin zuen debuta Realeko lehen taldearekin, eta, guztira, maila goreneko 58 partida ofizial jokatu ditu txuri-urdinez jantzita.
2025/07/16 - 21:42
Alavesek Yusi ezker hegaleko atzelaria fitxatu du, 2029ra arte
Youssef Enriquezek, Yusik, 19 urte ditu, eta Castillatik iritsi da euskal taldera, alegia, Real Madrileko bigarren taldetik. Marokoko selekzio nagusiaren deialdiaren batean izan da, eta Alavesekin arituko da aurrenekoz Lehen Mailan.
2025/07/16 - 12:33
Eibarrek Javier Marton fitxatu du Athleticetik
Bilboko klubak aurrelaria berrerosteko aukera eta lehentasunez erosteko eskubidea gordetzen ditu. Gainera, etorkizunean Eibarrek Marton salduko balu, Athleticek portzentaje bat eramango luke.
2025/07/15 - 20:07
Realak aurrealdea sendotu du Edna Imade batuta; Bayern Munichek utzita iritsi da Donostiara
Alemaniako taldeak Granadarekin adostu du jokalari nigeriarra fitxatzea, eta, jarraian, Realak iragarri du lagapena lortu duela, 2025-26 denboraldirako. Azken denboraldian, F Ligan, 16 gol sartu ditu.
2025/07/14 - 18:27
Alavesek Raul Fernandez atezaina fitxatu du, 2025-26 denboraldirako
Atezain bilbotarra Mirandesetik iritsi da Gasteizko taldera; 2024-25 denboraldian, EA Sports Ligarako igoerako finala jokatu zuen. Raul Fernandezek 37 urte ditu, eta 2010-11 denboraldian egin zuen debuta Lehen Mailan, Athleticen zebilela.
2025/07/13 - 23:12
Jesus Owonok 2029ra arte berritu du kontratua Deportivo Alavesekin
Harrobiko jokalariak Andorra taldean jokatuko du, utzita, Ibai Gomez Alaveseko jokalari ohiaren aginduetara.
2025/07/11 - 21:39
Osasunak Victor Muñoz fitxatu du datozen bost denboraldietarako
Futbolariak Kluben Munduko Txapelketan parte hartzea amaitu berri du Real Madrilekin, eta uztailaren 22an hasiko da lanean taldearekin.
2025/07/11 - 16:51
Agirrezabalak Valentzian jokatuko du datorren denboraldian, utzita
Athleticek jakinarazi duenez, klub zuri-gorriak "konpentsazio ekonomikoa" jasoko du, eta Valentziak atezain donostiarra fitxatzeko aukera izango du denboraldiaren amaieran.
2025/07/09 - 22:30
Baskoniak Rodions Kurucs hegal-pibota fitxatu du, 2028ra arte
Letoniarra, 27 urtekoa eta 2,06koa bera, UCAM Murtziatik iritsi da euskal taldera; 2024-25 denboraldian, partidako, batez beste, 9,8 puntu sartu, 5,8 errebote harrapatu eta balorazioko 12,2 puntu jaso ditu. Endesa Ligan eta Europako hainbat txapelketatan ez ezik, NBAn ere ibilitakoa da.
2025/07/08 - 15:57
Eibarrek Emma eta Marco Moreno jokalariekin indartuko ditu emakumezkoen eta gizonezkoen lehen taldeak
Emma Morenok emakumezkoen lehen taldean jokatuko du, eta Marco Morenok, gizonezkoenean. Emmak Atletico Madrilek utzita jokatuko du talde armaginean datorren denboraldian; Marcok, aldiz, 2027ra arte sinatu du kontratua.
2025/07/03 - 00:24
Jonny Otto: ''Alaves izan da, beti, nire lehen asmoa; jokalariarentzat ona da sentitzea maite zaituztela''
Alavesek Jonny Otto ezker hegaleko atzelaria fitxatu du. Jokalariaren azken taldea PAOK Salonika izan da, eta, halaber, Celtan, Atletico Madrilen eta Wolverhamptonen ere aritu da. Jonny Ottok Chacho Coudeten taldearen atzealdea sendotuko du.
2025/07/02 - 20:25
Alavesek Jonny Otto ezker hegaleko atzelaria fitxatu du, 2027ra arte
Jonny Otto, 31 urtekoa bera, PAOK Salonikatik iritsi da Alavesera; denboraldi bat eta erdi eman du talde horretan. Aurretik, Celtan, Atletico Madrilen eta Premier Leagueko Wolverhamptonen ere aritu da. Bi denboraldirako sinatu du Alavesekin.
2025/07/02 - 17:35
Bilbao Basketek Luke Petrasek hegal-pibota fitxatu du, 2025-26 denboraldirako
Bizkaiko taldeko jokalari berriak 29 urte ditu, eta 2,08ko altuera; estatubatuarra da, eta Poloniako selekzioarekin internazional. Anwil Wroclawek taldetik iritsi da Bilbora.
2025/07/01 - 18:53
Arsenalek Kepa Arrizabalaga fitxatu duela iragarri du
Atezain bizkaitarrak, 30 urtekoa bera, Bournemouthen eman zuen 2024-25 denboraldia, Chelseak utzita. Athleticen ere izan zen, Lezamako harrobian hazita, bai eta Real Madrilen ere.
2025/06/30 - 15:35
Eibarrek Sara Martin fitxatu du, 2025-26 denboraldirako
Futbolari madrildarrak, 20 urtekoa bera, hegaleko gisa jokatzen du, eta Real Madriletik iritsi da klub armaginera; Real Madrilen, bigarren taldeko kapitain zebilen, eta debuta egin zuen lehen taldean.