Euskal Selekzioa
2025/11/15 - 23:48
Euskal Herriaren izenean ofizialki lehiatu diren zestalariak omendu dituzte San Mamesen
Zesta-puntako Euskal Selekzioko pilotariek historia egin dute aurten, lehen aldiz lehiatu baitira Euskal Herriaren izenean txapelketa ofizial batean. Gaur zestalari horiek guztiak omendu dituzte San Mamesen.
2025/11/15 - 23:40
Euskal Selekzioak 3-0 garaitu du Palestina jai giroz eta aldarrikapenez jositako lagunartekoan
Emozioz eta aldarrikapenez betetako topaketa izan da, ikusmin handiz eta giro zoragarriarekin bizi izan dena estadioan, 50.000 zale baino gehiagorekin harmailetan.
2025/11/15 - 22:40
Bakea aldarri, isilune hunkigarria egin dute San Mamesen, Gazako sarraskian hildakoak gogoratuz
Aldarrikapenez beteta egon da Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidaren atarikoa: euskal selekzioaren ofizialtasuna, genozidioaren amaiera, bakea... Partida hasi aurretik, minutu bateko isilune hunikagarria egin dute, Gazan hildako milaka eta milaka lagunak oroitzeko.
2025/11/15 - 22:15
Euskal Selekzioko eta Palestinako jokalarien irteera eta ereserkiak
Euskal Selekzioko jokalariak hainbat umerekin batera atera dira San Mameseko berdegunera; Palestinako jokalariak, berriz, eskuan larrosa bana zeramatela zelairatu dira, Gazan, genozidioa hasi zenetik, milaka eta milaka haur hil dituztela salatzeko.
2025/11/15 - 21:53
Eñaut Elorrietak, Izarok eta Gazako Sol Band taldeak zirrara eragin dute San Mamesen 'Gernika' kantatuz
Euskal Selekzioaren eta Palestinaren partida hasi aurretik, Eñaut Elorrieta eta Izaro musikariak eta Gazako Sol Band taldeko kideak atera dira zelaira. Ken Zazpiren 'Gernika' abestu dute, moldatuta, Gernikako eta Gazako bonbardaketetan hildakoak oroituz. Zirraragarria izan da.
2025/11/15 - 20:33
Milaka lagun bildu dira Bilbon, Gazan eraildako kirolariak oroitzeko ekitaldian
Palestinarekin Elkartasuna plataformak Israelek Gazan hil dituen kirolariak omentzeko ekitaldia egin du gaur goizean Bilboko Arriaga Antzokiaren aurrean, eta milaka lagunek hartu dute parte. Elkarte horren arabera, eliteko 1.300 kirolari palestinar hil dira genozidioa hasi zenetik.
2025/11/15 - 16:24
Elkartasun giroa eta musika nagusi Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidaren atarian
Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidarako ordu gutxiren faltan, Bilboko kaleak betetzen eta jai giroan murgiltzen hasi dira.
2025/11/15 - 15:54
Euskal Selekzioa ofizialtasunaren alde lehiatuko da, Palestinarentzat bakea eta askatasuna aldarrikatuz
Euskal Selekzioak eta Palestinak San Mamesen jokatuko duten partida lagunarteko neurketa arrunt bat baino gehiago izango da, Israel Gazan egiten ari den genozidioa salatzea eta euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzea izango baitira helburu nagusiak.
2025/11/14 - 21:52
Euskal Selekzioa-Palestina partidan San Mames bete egingo da, ofizialtasunaren alde eta genozidioaren kontra
Euskal Selekzioa eta Palestina aurrez aurre izango dira larunbat honetan San Mamesen. Adiskidetze partida bat baino gehiago izango da, eta hala adierazi dute bi selekzioetako entrenatzaileek eta jokalariek.
2025/11/14 - 21:11
Jagoba Arrasate eta Imanol Pradales, Euskal Selekzioaren bertsolariak
Euskal Selekzioa-Palestina partidak ilusioa piztu du gizartearen hainbat sektoretan, eta horren adierazgarri da Imanol Pradales lehendakariak eta Jagoba Arrasate euskal selekzioaren hautatzaileak botatako bertsoa.
2025/11/14 - 19:23
Yaser Hamed: ''Munduari mezu indartsu bat bidaltzen saiatuko gara''
Palestinako selekzioko jokalariak larunbatean San Mamesen Euskadiren aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du.
2025/11/14 - 18:51
Mikel Labaka: ''Partida honek zentzurik badauka, beraiengatik da''
Mikel Labaka Euskal Selekzioko bigarren entrenatzaileak larunbatean Palestinaren aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du.
2025/11/14 - 15:30
Xabier Azkargorta hil da
Azpeitiko entrenatzailea Bolivian hil da, 72 urte zituela. Besteak beste, Boliviako hautatzailea izan zen, eta historia egin zuen herrialde horretako selekzioarekin, bere esanetara sailkatu baitzen lehen aldiz Munduko Kopa baterako.
2025/11/13 - 19:12
Athleticek Sancet, Iñaki eta Areso gabe amaitu du astea
Talde bizkaitarrak hiru eguneko atsedena hartu baino lehenagoko azken entrenamendua egin du, bertan lesionatuez gain, ez dira izan Unai Simon, Dani Vivian, Aymeric Laporte eta Selton Sanchez.
2025/11/13 - 18:04
Izeta: ''Euskal Selekzioarekin jolastea berezia izango da; polita izango da eta irrikaz nago''
Urko Iruretagoiena "Izeta" azken momentuan Euskal Selekzioarekin jokatzeko deialdian sartu den jokalarietako bat da. Sara Gandara aurrelariarekin izan da Lezaman, horren eta larunbateko norgehiagokaren gainean solasean.
2025/11/13 - 14:04
Urko Izeta, Jorge Herrando eta Pablo Ibañez Euskal Selekzioarekin jokatzeko deitu dituzte
Euskadiko Futbol Federazioak jakinarazi duenez, hiru jokalari horiek Aritz Elustondo, Ivan Martin eta Borja Sainz ordezkatuko dituzte, min hartuta baitaude.
2025/11/12 - 20:36
Palestinako selekzioa Lezaman entrenatu da
Ihab Abu Jazar hautatzaile palestinarrak 26 jokalari deitu ditu, Euskal Selekzioaren aurkako partidarako eta datorren asteartean Kataluniaren aurka jokatzeko.
2025/11/11 - 22:27
''Partidu bakarra eta ahaztezina izango da; bozgorailu moduan bakea eta elkartasuna adierazten saiatuko gara''
Euskal Selekzioaren kontrako partida prestatzen hasi da gaur arratsaldean Palestinako selekzioa, Sarriena zelaian, Leioan. Yaser Hamedekin izan gara, Palestinako selekzioko jokalari euskaldunarekin.
2025/11/11 - 18:36
Jende asko bildu da Palestinako selekzioari harrera egiteko, Loiuko aireportuan
Palestinako lantaldeak Ibarrekolanda auzoan, Unamuno ikastetxe nagusian, hartuko du ostatu. Arratsaldean Sarrienan, Leioan, entrenatuko dute.
2025/11/11 - 13:46
Euskal Selekzioak etxean inoiz bildu dituen ikusle gehien espero dira Palestinaren aurkako neurketan
Hiru astean 50.000 sarrera saldu dituzte. Norgehiagoka ETB1en, eitb.eus-en, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Radio Vitorian jarraitzeko aukera emango du EITB Mediak.