Euskal Derbia
2023/08/20 - 13:32
Gorka Guruzeta: ''Sufritzen jakin dugu''
(Jatorrikoa, gaztelaniaz). Athleticek 0 eta 2 irabazi dio Osasunari LaLiga EA Sportseko bigarren jardunaldiko partidan. Guruzetak zuri-gorrien bigarren gola egin du 20. minutuan.
2023/08/20 - 12:56
Arrasate: ''Ez da gure egunik onena izan, erraztasunak eman ditugu lehen zatian''
Jagoba ARrasate Osasunako entrenatzaileak tale gorritxoak Athleticen aurka jasotako porrotari buruz hitz egin du EA Sports Ligako 2. jardunaldiko euskal derbia amaitu ostean.
2023/08/20 - 01:32
Athleticek Osasuna garaitu du Sadarreko euskal derbian (0-2)
Bilbotarrek denboraldiko lehen garaipena lortu dute Iñaki Williamsen eta Guruzetaren golei esker. Gorritxoak nagusi izan dira bigarren zatian, are gehiago Sanceten kanporaketaren ostean, baina ez dira gola sartzeko gai izan.
2023/08/18 - 21:16
Valverde: ''Gure bertsio onenera itzuli behar gara eta puntuak batzen hasi''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du Osasunaren aurkako EA Sports Ligako 2. jardunaldiko abuztuaren 19ko euskal derbiari buruz. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/08/18 - 16:09
Jagoba Arrasate: ''Badakigu gauzak ondo egin beharko ditugula emaitza ona lortzeko''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak bihar Athleticen aurka jokatuko duten derbia nola ikusten duen azaldu du gaurko prentsaurrekoan. Lehen jardunaldian lortutako garaipenaren ostean, gogotsu daudela azpimarratu du.
2023/08/18 - 14:32
Osasuna eta Athletic, denboraldiko lehen euskal derbirako prest
Gorritxoak eta zuri-gorriak nor baino nor gehiago ibiliko dira abuztuaren 19ko 21:30ean, Sadarren, EA Sports Ligako bigarren jardunaldiko partidan.
2023/08/17 - 22:45
Kenan Kodro, Osasuna-Athletic derbiari buruz: ''Osasuna Athletic baino pixka bat gainetik dago une honetan''
Kenan Kodro Osasunako eta Athleticeko jokalari ohiak gorritxoek eta zurigorriek jokatuko duten derbiaren inguruan hitz egin du. Kodrok 2014an egin zuen bere debuta Bigarren Mailan Osasunarekin. Bost urte geroago, 2019an, Athleticera iritsi zen atzerrian jokatu ondoren (gaztelaniazko adierazpenak).
2023/07/29 - 17:28
Amorebietak garaipenen bolada ona luzatu du Las Llanasen (1-2)
Amorebietak 1-2 irabazi dio Sestao Riverri aurreko denboraldiko Lehen Mailako eta Bigarren RFEF mailako txapeldunen arteko derbi bizkaitarrean. Haritz Mujika denboraldiaurre bikaina ari da egiten.
2023/07/26 - 22:57
Amorebietak Eibar menderatu du Urritxeko derbian (2-1)
Amorebietak eta Eibarrek lagunarteko derbia jokatu dute Urritxen eta bizkaitarrek irabazi dute. Kwasik eta Carbonellek sartu dituzte etxekoen golak, eta Troncho izan da golegilea Eibarren aldetik.
2023/07/13 - 21:32
Reala eta Osasuna, aurrez aurre VII. Euskal Herriko Txapelaren finalean
Norgehiagoka uztailaren 21ean jokatuko da, Stadium Galen, Irunen. Neurketa 20:45etik aurrera zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en streaming bidez.
2023/06/22 - 16:58
Noiz jokatuko dira 2023-24 denboraldiko Liga Txapelketako euskal derbiak?
Euskal taldeen arteko lehendabiziko lehia bigarren jardunaldiarekin batera iritsiko da, eta Osasuna eta Athletic arituko dira nor baino nor gehiago, Sadarren.
2023/06/09 - 01:56
Garitano: “Arriskuak hartu behar ziren partidua berdintzeko. Gertu egon gara, baina ez da posible izan”
Gaizka Garitano Eibar taldeko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du Alavesen aurkako igoera play-offetako finalerdietako itzuliko partida galdu ostean.
2023/06/09 - 01:06
Alavesek igoera play-offetako finala jokatuko du, Eibar mendean hartu ostean Mendizorrotzan (2-0)
Gasteizko taldea nagusitu da armaginen aurkako igoera play-offetako finalerdietako itzuliko partidan 2-0eko emaitzarekin, eta joanekoa berdinduta amaitu zenez (1-1), babazorroek jokatuko dute finala Levanteren aurka.
2023/06/07 - 17:02
Garitano, itzuliko Alaves-Eibar partidari buruz: ''Igotzea merezitzeko, Mendizorrotzan irabazi behar dugu''
Alavesek eta Eibarrek igoerako play-offetako itzuliko neurketa jokatuko dute ostegun honetan, Mendizorrotzan, 21:00etan. Gaizka Garitano Eibarko entrenatzaileak neurketa erabakigarriari buruz hitz egin du asteazken honetan emandako prentsaurrekoan.
2023/06/07 - 16:53
Garcia Plaza: ''Gogotsu gaude, hil ala biziko partida da eta irabazi egin behar dugu''
Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak prentsaurrekoa eskaini eta hiz egin du Arabako taldeak Eibarren aurka ekainaren 8an Mendizorrotzan jokatuko duen igoera play-offeko finalerdietako itzuliko neurketari buruz. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/06/05 - 11:18
Eibarren eta Alavesen arteko kanporaketa itzuliko partidan erabakiko da, joanekoan bana eginda
Syllak 9. minutuan egindako golak aurretik jarri du Alaves. Banakoa Stoichkovek egin du, atsedenaldiaren atarian. Eibarrek 10 jokalarirekin amaitu du neurketa, epaileak Arbilla kanporatu ostean.
2023/06/03 - 23:25
Garitano: ''Taldeak gutxiagotik gehiagora egin du''
Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzaileak Alavesen aurka lortutako berdinketaz hitz egin du, igoerako play-offeko joaneko partidan. Taldeak pixkanaka hobera egin duela partidan zehar adierazi du, baina txartel gorriak kalte egin dietela.
2023/06/03 - 23:11
Luis Garcia Plaza: ''Golak min handia egin digu, taldearen unerik onena zen''
(Adierazpenak gaztelaniaz) Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak hitz egin du Ipuruan Eibarren aurka lortutako berdinketaren ostean. Emaitza bidezkoa iruditzen zaio, eta golak "min handia" egin diela onartu du.
2023/06/02 - 17:00
Garcia Plaza: ''Beste txapelketa bat hasiko balitz bezala da, mentalki indartsuak izan behar gara''
Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du Eibarren aurkako igoera play-offeko finalerdiko joaneko partidari buruz. Neurketa Ipuruan jokatuko da ekainaren 3an. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/06/02 - 16:03
Garitano: ''Partida polita da jokatzeko, golak sartzera joan behar gara, ez dugu kalkulurik egiten''
Gaizka Garitano Eibar taldeko entrenatzaileak armaginek Alavesen aurka ekainaren 3an Ipuruan jokatuko duen Lehen Mailarako igoera play-offeko finalerdietako joaneko kanporaketari buruz hitz egin du.