Euskadi Fundazioa
2024/06/16 - 17:39
Usoa Ostolazak irabazi du Pirinioetako Tourra
Nay eta Bosdarros arteko azken etapan (125,58 km) Zarauzkoa bosgarren geratu da. Nahikoa izan da maillot horia bereganatzeko.
2024/06/15 - 19:37
Usoa Ostolazak liderraren elastikoa jantzi du Pirinioetako Tourreko bigarren etapan Aubisquen nagusituta
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko euskal txirrindulariak irabazi du bigarren etapa; Cavallar izan da bigarren, 26 segundora, eta Blanco hirugarren, 58ra. Ostolaza da sailkapen nagusiko liderra.
2024/06/10 - 21:20
Jon Aberasturi, Euskaltel-Euskadiko liderra Esloveniako Tourrean; lasterketa asteazkenean hasiko da
Proba igandera bitartean jokatuko dute, alegia, ekainaren 16ra arte. Caja Rural eta Kern Pharma ere izango dira, eta Pello Bilbao.
2024/05/12 - 15:46
Volleringek irabazi du 2024ko Itzulia, azken etapan erakustaldia emanda
Demi Vollering da 2024ko Itzulia Women lasterketako txapelduna. Herbeheretarrak erasoa jo du helmugarako 30 kilometro falta zirenean, eta aurkari guztiak atzean utzi ostean bereganatu du garaipena. Mischa Bredewold izan da bigarren sailkapen nagusian, eta Juliette Labous hirugarren.
2024/05/11 - 16:43
Bitik bi etapa irabazi ditu Bredewoldek 2024ko Itzulian
Mischa Bredewoldek irabazi du 2024ko Itzulia Womeneko bigarren etapa. Herbeheretarrak bi etapa jarraian irabazi ditu, eta bera da lasterketako liderra.
2024/05/11 - 15:50
Bredewoldek lidertza sendotu du Itzulian, bigarren etapa jarraian irabazita
Mischa Bredewoldek bigarren etapa garaipena bereganatu du aurtengo Itzulia Women lasterketan, eta sailkapen nagusiko lidertza sendotu du. Herbeheretarra esprintean nagusitu zaie Mavi Garciari eta Juliette Labousi.
2024/04/26 - 13:48
Santestebanek eta Ostolazak ez dute Espainiako Vueltan parte hartuko, arnas arazoen ondorioz
Ane Santestebanek eta Uxue Ostolazak ez dute parte hartuko 2024ko Vueltan Laboral Kutxa taldearekin, arnas arazoak izan dituztelako. Beraz, Eraso, Oyarbide, Quagliotto, Schweikart, Silvestri, Tomasi eta Tonetti txirrindulariek osatuko dute Espainiako lasterketarako taldea.
2024/04/25 - 21:52
Mikel Iturriak orno hausturak ditu, eta eskuineko tibia eta peronea hautsita
Ostegunetik ostiralera bitartean, Euskaltel-Euskadiko txirrindularia Iruñeko Nafarroako Unibertsitatea Klinikara eramango dute, medikalizatutako anbulantzia batean, Italiako Forli hiritik; igandetik izan da ospitalean, eta "aldeko bilakaera" ari da izaten.
2024/04/22 - 22:22
Mikel Iturria ospitaleratu dute Italian, lasterketa batean erorikoa izan ostean
Urnietako txirrindularia egonkor dago eta arriskutik kanpo, baina hurrengo egunetan behaketan jarraitzea erabaki dute, Euskal-Euskadi taldeak aditzera emandakoaren arabera.
2024/04/19 - 17:38
Juanpe Lopezek irabazi du 2024ko Alpeetako Tourra, eta Aurelin Paret-Peintrek, azken etapa
Juan Pedro Lopez da Alpeetako Tourreko 47. edizioko irabazlea. Espainiarrak lidertzari eutsi dio azken etapan, eta, horrela, garaipena beraganatu du. Bosgarren etapako garailea, Aurelien Paret-Peintre, esprintean nagusitu da.
2024/04/18 - 19:53
Simon Carrek Higuita atzean utzi du eta bakarka joan da, garaipenaren bila, Alpeetako Tourraren etapa nagusian
EF Education taldeko txirrindulari britainiarrak eskuratu du etapa garaipena lasterketako laugarren egunean; bakarra gelditzen da, eta, horretan, Juanpe Lopez sailkapen nagusian duen lehenengo postuari eusten saiatuko da.
2024/04/18 - 19:09
Simon Carrek irabazi du Alpeetako Tourraren etapa nagusia, bakarka, eta Juanpe Lopezek lider jarraitzen du
Ostiralean, lasterketako bosgarren eta azken etapa jokatuko dute; Lidl-Trek taldeko txirrindulari andaluziarrak 38 segundoko aldea du Ben O’Connorrekiko, eta Tiberi, Poels, Bardet eta Paret-Peintre 48 segundora ditu.
2024/04/17 - 11:13
2024ko Fleche Wallonne klasikoaren profilak, ordutegiak eta parte-hartzaileak
Ardeetako Triptikoa osatzen duten hiru klasikoetako bigarrenaren emakumezkoen eta gizonezkoen lasterketak asteazkenean jokatuko dituzte, hilaren 17an. Laboral Kutxa eta Euskaltel-Euskadi taldeek parte hartuko dute, eta EITBk zuzenean emango dute, 14:45etik aurrera.
2024/04/16 - 19:41
Horrela jo du eraso erabakigarria Alessandro De Marchi irabazleak Alpeetako Tourreko bigarren etapan
Jayco AlUla taldeko txirrindulari italiarra izan da indartsuena eguneko ihesaldian, eta bakarka eskuratu du lasterketako bigarren jardunaldia.
2024/04/16 - 19:04
De Marchik irabazi du Stansen, Alpeetako Tourrean, eta Fossek lider jarraitzen du
Jayco AlUla taldeko txirrindulari italiarra bigarren etapako ihesaldian izan da, eta indarra eta kalitatea izan du garaipena bakarka eskuratzeko, bikain arituta. Euskaltel-Euskadiko Joan Bou bosgarren postuan helmugaratu da.
2024/04/16 - 17:02
Ibai Azurmendi leitzarrak txirrindularitza utzi behar izan du 27 urterekin
O Gran Camiño lasterketaren laugarren etapan sintoma ezohikoak sentitu ostean, probak egin zizkioten Azurmendiri, eta emaitzetan bihotz-arazoak atzeman zizkioten. Ziklismoa uzteko erabakia hartu berri du.
2024/04/15 - 19:29
2024ko Alpeetako Tourraren lehenengo etapako azken kilometroa eta esprinta: Tobias Fossek irabazi du
INEOS taldeko txirrindulari norvegiarra, halaber, lasterketako aurreneko liderra da.
2024/04/15 - 19:08
Tobias Fossek irabazi du Alpeetako Tourraren aurreneko etapa, eta lasterketako lehenengo liderra da
Cortinan izan den helmugara buruan iritsi den multzoan, INEOS Grenadiers taldeko txirrindulari norvegiarra izan da azkarrena. Sailkapen nagusian, Fossek lau segundoko aldea du Jayco-AlUla taldeko Chris Harperrekiko, eta sei EF Education-EasyPost taldeko Esteban Chavesekiko.
2024/04/15 - 16:20
Ibai AzurmendiK (Euskaltel Euskadi) txirrindularitza utzi du "bihotz-arazoak" direla eta
O Gran Camiño lasterketan parte hartzen ari zela, bizikletatik jaitsi behar izan zuen txirrindulari nafarrak. Ondoren egindako probetan atzemandakoarean arabera, ezingo du orain arteko mailan lehian jarraitu.
2024/04/12 - 01:48
2024ko Alpeetako Tourra: ibilbidea, profilak eta parte-hartzaileak
Lasterketa Italian eta Austrian jokatuko dute. Astelehenean hasiko da, apirilaren 15ean, eta ostiralean amaitu, hilaren 19an. Geraint Thomas eta Filippo Ganna (INEOS), Ben O'Connor (Decathlon) eta Romain Bardet (dsm) dira irabazteko faborito nagusiak, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute.