Errepideko Txirrindularitzako Munduko Txapelketa
2021/09/25 - 21:32
Elisa Balsamorentzat urrezko domina iraupeneko proban
Marianne Vos eta Katarzyna Niewiadoma bigarren eta hirugarren geratu dira, hurrenez hurren. Ane Santesteban, 39. postuan, euskal ziklista onena izan da.
2021/09/25 - 21:30
Balsamo italiarra, munduko txapelduna Flandrian
Elisa Balsamok esprintean erdietsi du urrezko domina; Herbeheretako Marianne Vos zilarra izan da eta Poloniako Kasia Niewiadoma, hirugarrena eta brontzea.
2021/09/23 - 14:05
Txirrindularitzako Munduko Txapelketa Afrikan egingo da lehendabizikoz
Kigali, Ruandako hiriburua, izango da 2025ko Munduko Txapelketaren egoitza.
2021/09/20 - 15:42
21. postuan amaitu du Mikel Azparrenek 23 urtez azpikoen erlojupekoan
Urrea Danimarkako Johan Price-Pejtersenek lortu du. Arratsaldean emakumezkoen erlojuaren kontrako proba jokatuko da, Ziortza Isasi (Eneicar - RBH Global) parte-hartzaileen artean dela.
2021/09/19 - 18:58
Filippo Ganna, erlojupeko munduko txapelduna
Podiuma Wout van Aertek eta Remco Evenepoelek osatu dute, bigarren eta hirugarren hurrenez hurren.
2021/09/18 - 18:10
Flandriako Munduko Txapelketako egitaraua
Lehen lasterketa igandean jokatuko da eta azkena, irailaren 26an.
2021/09/15 - 19:20
Zazpi euskal ordezkari egongo dira Txirrindularitzako Munduko Txapelketan
Alex Aranburu, Imanol Erviti, Gorka Izagirre, Ane Santesteban, Eider Merino, Lourdes Oyarbide eta Ziortza Isasi izango dira Espainiako selekzioarekin parte hartuko duten txirrindulariak.
2020/09/27 - 21:45
Horrelakoa izan da Alaphilippen garaipena
Julian Alaphilippek irabazi du 2020ko Errepideko Munduko Txapelketa. Horrelakoa izan da frantziarraren garaipena Imolako zirkuituan.
2020/09/27 - 18:20
Julian Alaphilippe, errepideko munduko txapeldun berria
Frantziarrak irabazi du Imolan amaiera zuen 2020ko Errepideko Munduko Txapelketa. Bigarren eta hirugarren postuan Wout Van Aert eta Marc Hirschi sailkatu dira, hurrenez hurren.
2020/09/26 - 21:34
Anna van der Breggenek irabazi du ere errepideko Munduko Txapelketa
Anna van der Breggen herbeheretarrak irabazi du errepideko Munduko Txapelketa. Podiuma Annemiek van Vleutenek eta Elisa Longo Borghinik osatu dute.
2020/09/26 - 19:07
Van der Breggenek errepideko eta erlojupeko Munduko Txapelketak irabazi ditu
Txirrindulari herbeheretarrak Munduko Txapelketako proba biak irabazi ditu. Bestalde, Ane Santesteban euskalduna 33. postuan sailkatu da.
2020/09/25 - 22:43
Pello Bilbao: ''Ez da nire egun onena izan, zati batzuk oso luzeak egin zaizkit''
2020ko Munduko Txapelketako erlojupekoan 26. izan da Pello Bilbao. Euskal txirrindulariak adierazpen hauek egin ditu proba amaitu ostean. (adierazpenak gaztelaniaz)
2020/09/25 - 22:30
Filippo Gannarentzat urrezko domina Munduko Txapelketako erlojupeko proban
Txirrindulari italiarra da 2020ko erlojupeko munduko txapelduna. Imolako Munduko Txapelketan nagusi izan da Ganna. Wout van Aert izan da bigarren eta Stefan Kung, hirugarren.
2020/09/25 - 20:08
Ganna, erlojupeko munduko txapeldun berria
Filippo Ganna italiarrak irabazi du Munduko Txapelketako erlojupekoa. Rohan Dennis iazko txapelduna bosgarren izan da. Pello Bilbao 26. izan da, garailearengandik 2'33"ra.
2020/09/24 - 21:28
Pello Bilbao: ''Lehen hamarren artean bukatzea helburu handia litzateke''
Pello Bilbao euskal txirrindulariak Espainiako selekzioarekin parte hartuko du Imolako 2020ko Munduko Txapelketan. Zer helburu duen azaldu du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2020/09/24 - 11:15
Abian, Imolako Txirrindularitzako Munduko Txapelketak
Alaphilippe, Kwiatkowski eta Hirschi dira faboritoak garaipena eskuratzeko. Pello Bilbao, Mikel Landa, Ane Santesteban eta Lourdes Oyarbide euskal txirrindulariek ere parte hartuko dute.
2020/09/16 - 23:56
Ane Santesteban eta Lourdes Oyarbide, Munduko Txapelketara
Santesteban gipuzkoarrak iraupen lasterketan parte hartuko du. Oyarbide arabarrak, aldiz, erlojupekoa egingo du. Biak hautatuak izan dira Espainiako selekzioarekin Munduko Txapelketara joateko.
2020/09/14 - 15:20
10 euskal txirrindulari Espainiako aurre-hautaketan
Guztira 17 gizon daude deituta eta horietatik 8 izango dira txirrindularitzako Munduko txapelketan izango direnak.
2020/09/02 - 18:25
2020ko Munduko Txapelketak Imolan egingo dira, soilik elite mailako lasterketekin
Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak Mundialak Italiako hirian egitearen erabakia hatu du. Hasiera baten Aigle-Martignyn (Suitza) egitekoak ziren, baina bertan behera geratu ziren pandemiarengatik.
2020/08/13 - 13:29
Munduko Txirrindularitza Txapelketak bertan behera utzi dituzte, koronabirusagatik
Lehia Suitzan egiteko aurreikusita zegoen, irailaren 20tik eta 27ra. UCI beste egoitza baten bila ari da, lehiaketa segurtasun osoarekin egiteko.