Errege Kopa
Emaitzak
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Kanporaketak
2025-2026eko denboraldia
Errege Kopari buruzko albisteak
2024/03/01 - 02:24
Jon Maiaren bertsoa, San Mameseko berdegunetik, Athleticek irabazi ostean
Jon Maia bertsolaria athleticzalea da, eta talde zuri-gorriak Errege Kopako finalerako txartela lortu ostean, bertsoa bota du San Mameseko berdegunetik.
2024/03/01 - 01:54
Valverde: ''Lehen gola garrantzitsua izan da, ikusten ari ginen areatik gertu ari zirela gerturatzen''
Athleticek Errege Kopako finala jokatzeko txartela lortu du, Atletico Madril kanporatuta, eta Mallorca izango du aurkari final horretan. Ernesto Valverde entrenatzailearen iritziz, faboritorik ez dago, eta finala erabat zabalik dago.
2024/03/01 - 01:21
Agirrezabala: ''Orain finala irabazi nahi dugu, baina Mallorca aurkari gogorra izango da''
Julen Agirrezabalak azpimarratu du Athleticek oso kanporaketa ona egin duela Atletico Madrilen aurka, eta erabakigarriak izan direla lehen zatian sartutako bi golak, baita atea hutsean utzi izana ere.
2024/03/01 - 00:36
Athletic, Kopako finalera
Ernesto Valverderen taldeak Errege Kopako finalerako sailkatzea lortu du, finalerdietan Atletico Madril mendean hartuta; Athleticek, joaneko partidan 0-1 irabazi ostean, berriro ere lortu du garaipena itzulikoan, San Mamesen, aurkariari 3-0 gailenduta.
2024/03/01 - 00:32
Guruzetaren gola, area barrutik (3-0)
Oihan Sancetek egindako jaurtiketa alboratzea lortu du Oblakek, baina baloia Guruzetari iritsi zaio eta honek ez du barkatu atea aurrean. Athleticen hirugarrena izan da.
2024/03/01 - 00:31
Nico Williamsek egin du Athleticen bigarren gola (2-0)
Lehendabiziko golaren jokaldia errepikatu du Athleticek bigarrenean; baina oraingoan, Iñaki Williamsek egin du erdiraketa, Oihan Sanceten pasea baliatuta, eta Nicok sartu baloia Oblaken atean.
2024/03/01 - 00:30
Iñaki Williamsek gol ikusgarria sartu du boleaz (1-0)
Iñaki Williamsek sekulako gola sartu du boleaz, Nico anaiak egindako erdiraketa bikain baliatuta, eta Athletic aurretik jarri du Atleticeko Madrilen aurkako partidan, San Mamesen.
2024/02/29 - 20:56
Zale zuri-gorriak, gogotsu eta ilusioz gainezka finalerdirako
San Mames ingurua jendez gainezka dago, Athletic eta Atleticoren arteko Kopako itzuliko partida hasteko gutxi falta denean. Baikor dira zale zuri-gorriak, eta partida ona aurreikusten dute.
2024/02/29 - 19:00
Miren eta Junquera, Mallorcatik San Mamesera, Athletic animatzeko
Miren Bilbokoa da eta Junquera Galiziakoa, baina biak Athleticen zaleak dira. Biek barrutik biziko dute Atletico Madrilen aurkako Errege Kopako itzulerako finalerdia.
2024/02/29 - 14:13
Athleticeko zaleak baikor eta gogotsu, partida aurreko orduetan
Giro paregabea nabari da dagoeneko Bilboko kaleetan Athletizaleen artean, taldeak Atletico Madrilen kontra jokatuko duen Errege Kopako partidaren atarian.
2024/02/28 - 23:54
Athleticek azken bost urteotako hirugarren finalerako sailkatu nahi du, San Mamesen, Atletico Madril aurkari
Ernesto Valverderen taldeak gol bateko aldea du finalerdietako itzuliko partidari begira, joaneko neurketan 0-1 irabazi baitzuen. Aurreikuspena da giro ikusgarria izatea futbol zelaian eta Bilbo osoan. EITBk zuzenean emango du norgehiagoka, eitb.eus-en eta ETB1en bidez.
2024/02/28 - 22:23
Athleticek bere 40. Kopako finalarengatik borrokatuko du ostegunean
Talde bilbotarrak Atletico Madrilen aurka jokatuko du Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida.
2024/02/28 - 21:07
Valverde: ''Finalera iristeko gure maila onena erakutsi behar dugu''
Ernesto Valverde, Athleticeko entrenatzaileak, Errege Kopako finalerdietako itzulerako partidaren bezperan, emozioak kontrolatzearen garrantzia nabarmendu du.
2024/02/28 - 17:38
Simeonek dio Griezmannek ez duela parte hartuko San Mameseko partidan
Bihar, Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidan, Athleticek Atletico Madril izango du aurkari, Bilbon. Atletico Madrileko entrenatzaileak adierazi du Antoine Griezmannek ez duela jokatuko; jarraian, esan du frantziarra "ziur aski" ez dela partidan izango.
2024/02/28 - 11:28
Oyarzabal: ''Une gogorra da denontzat, baina aurre egin behar zaio egoerari''
Mikel Oyarzabal Realeko kapitainak une gogorra dela azpimarratu du, etxean, zaleen aurrean, galdu ostean.
2024/02/28 - 03:13
Etsipena, Realeko jokalarien eta zaleen artean, Mallorcaren aurkako kanporaketa amaituta
Talde txuri-urdinak ezin izan du finalerako sailkatzea lortu; izan ere, galdu egin du, penalti jaurtiketetan, Javier Aguirreren gizonak aurkari. Jokalariek eta zaleek elkarri eman diote babesa partida bukatuta, Reale Arenan.
2024/02/28 - 03:13
Realaren eta Mallorcaren arteko Errege Kopako kanporaketako itzuliko partidaren laburpena eta golak
Mallorcak penaltietan irabazi dio Realari, arauzko 90 minutuen eta luzapenaren amaieran bana berdindu eta gero. Hartara, 2023-24 Errege Kopako finalistetako bat izango da apirilaren 6an. Bideo honetan partidaren laburpena ikus daiteke
2024/02/28 - 02:37
Agin Laburu bertsolariak burua altxatzeko bertsoa eskaini dio Realari
Realak porrot egin du Mallorcaren aurka Reale Arenan eta Kopatik kanpo geratu da penaltietan. Agin Laburu bertsolariak animoak altxatzeko bertso bat eskaini die guztiei.
2024/02/28 - 02:07
Imanol: ''Horrelako porrota jasotzeak, zaleen aurrean, min ematen du''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea burumakur azaldu da Mallorcaren aurka finalerdia galdu eta Kopako finalik gabe geratu ostean. Horrelako porrotek "min" ematen duela adierazi du.
2024/02/28 - 01:45
Reala Kopako finaletik kanpo utzi duten penalti jaurtiketak
Donostiarrak finalerdietako itzuliko partida galdu dute Mallorcaren aurka, Reale Arenan, penaltietan. Oyarzabalek gipuzkoarren lehen jaurtiketa huts egin du, eta Mallorcako jokalariek jaurtitako bostak sartu dituzte.