Errege Kopa
Emaitzak
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Kanporaketak
2025-2026eko denboraldia
Errege Kopari buruzko albisteak
2024/04/07 - 01:35
Honela bizi izan dute zaleek San Mamesen Athleticen lehenengo gola
Mallorca aurretik jarri ostean, Sancetek zuri-gorrien lehenengo gola sartu du, bigarren zatiko bosgarren minutuan.
2024/04/06 - 23:20
Zale zuri-gorrien oldea kalejiran joan da Cartujara
Athleticzaleak kalejiran joan dira Cartujako estadiora, Mallorcaren kontrako finala ikustera. Sarrera zuten zale zuri-gorri guztiek Athletic Hiria utzi dute eta futbol-zelaira abiatu dira, ilusioz beterik.
2024/04/06 - 17:16
Jon Uriarte: ''Dagoen giroa izugarria da''
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak zale zuri-gorriak nabarmendu nahi izan ditu Athletic Hiriaren inaugurazio ekitaldian.
2024/04/06 - 16:52
Ustaritz Aldekoaotalora: ''Kopa irabazteko unea hau izan daiteke''
Athleticeko jokalari ohiak 2009an Valentzian Athleticek Bartzelonaren aurka jokatu zuen Errege Kopako finala gogora ekarri du. "Atheticek Kopa irabazteko hainbat aukera izan ditu, eta momentua hau izan daiteke", adierazi du Aldekoaotalorak.
2024/04/06 - 14:25
Athleticeko zaleak Mallorcakoen artean egon ahalko dira elastiko eta bereizgarri zuri-gorriak aldean
Mallorcako zaleentzako gunean jarraitzaile zuri-gorri ugari egotea aurreikusten da.
2024/04/06 - 02:27
Athletic vs Mallorca, lehorteari amaiera emateko erronka
Bi taldeek elkarren aurka jokatuko dute larunbat honetan, Errege Koparen bila; zuri-gorriek 40 urte daramatzate lortu gabe, eta bermiloiek, berriz, 21. Partida 22:00etan hasiko da, Sevillan, Cartuja estadioan, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute.
2024/04/05 - 22:59
Ernesto Valverde: ''Denboraldi hasieratik gabiltza final hau jokatzen dugula amesten''
Athleticeko entrenatzaileak larunbatean talde zuri-gorriak Mallorcaren aurka Sevillan jokatuko duen Kopako finala izan du hizpide prentsaurrekoan. "Niretzat, jakina, partida garrantzitsua da", onartu du.
2024/04/05 - 22:44
Iker Muniain: ''Taldea prest ikusten dut; dena emango dugu, landutakoa egiten saiatuko gara''
Athleticeko kapitainak talde zuri-gorriak Sevillan Mallorcaren aurka jokatuko duen Kopako finalaren bezperan gogoratu du bere ibilbidean Bilboko taldeak txapelketa horretako lau final jokatu dituela; larunbatekoa, hala, bosgarrena izango da.
2024/04/05 - 21:24
Javier Aguirre: ''Guretzat hau zerbait historikoa da, eta borrokatu egingo dugu''
Mallorcako entrenatzaileak esan du ez duela lan erraza izango bihar Athleticen aurka Kopako finalean, eta, beraz, partida ona egitea espero du, akatsik gabekoa, "egiten badituzu, kondenatu egiten zarelako, eta are gehiago Athleticekin".
2024/04/05 - 20:15
Maria Arthuer, Iñaki eta Nico Williamsen ama: ''Pozik gaude; irabazteko ez da urduri egon behar''
Williams anaien amaren arabera, Athleticeko jokalariak lasai eta ziur daude biharko Kopako finala irabaziko dutela.
2024/04/05 - 16:29
Athleticeko jokalari guztiak deitu ditu Valverdek Kopako finalerako
Zuri-gorrien espedizioa ostiral honetan abiatu da Bilboko aireportutik, 15:30ean. 19:15ean, Valverdek eta Iker Muniain kapitainak prentsaurrekoa emango dute, eta, 20:00etan, partidaren aurreko azken entrenamendua egingo dute, Sevillan.
2024/04/05 - 00:03
Beñat Prados, debutari bat finalean: ''Duela urtebete, ez nuen espero; hau amets bat da''
Jokalari nafarrak aurten egin du debuta Athleticeko lehen taldean; titular ari da jokatzen, eta, orain, aukera du txapelduna izateko, Athleticek finala irabaziz gero.
2024/04/04 - 23:58
Sevillako finalera zoaz? Hona hemen Andaluziako hiriburuan egiteko moduko hiru bide
Janire Fragua EITBko kazetaria Sevillan da, eta, bideo honen bidez, hiriaren gaineko informazio erabilgarria eman digu. Ikusi nola iritsi Athletic Hirira, eta Cartujara.
2024/04/04 - 16:52
Euskal Herriarekin duen loturagatik, final berezia biziko du larunbatean Javier Aguirrek
Mallorcako entrenatzailearen familiaren zati handi bat euskal herritarra da eta, aitortzen duenez, familiak zalantzak ditu norgehiagokarekin, "bihotza zatituta dute".
2024/04/04 - 15:41
Sancet eta Paredes gogotsu, Errege Kopako finalari begira
Sancet eta Paredes Athleticeko jokalariak gogotsu eta ilusioz agertu dira Mallorcaren kontrako finalaren aurrean.
2024/04/04 - 13:18
Sevilla, zale zuri-gorriak hartzeko prest
Sevillako ostalariek eskari gehigarria egin dute Errege Kopako finala dela. Zale andana espero dute astebururako, eta nola prestatzen ari diren kontatu dute.
2024/04/04 - 00:07
Oscar de Marcos: ''Egun hauetan, final bat ere jokatu ez zuten hainbat taldekide ohi ditut gogoan''
Guardiako jokalariak, Athleticeko kapitainetako bat bera, azken urteotan berarekin finalen baten izan diren jokalari ohi batzuk ere gogorarazi ditu.
2024/04/03 - 17:35
Valverdek urrea balio du Athleticentzat
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailea da bideo honen protagonista, Athleticentzat duen garrantzia azpimarratuta. Javier Clementek eta Cuco Zigandak bere lana goraipatu dute.
2024/04/02 - 16:54
Yuri eta Iñaki Williams: ''Zaleek titulua merezi dute, eta etxera eramaten saiatuko gara''
Kopa finalak aldagelan eta zaleengan sortu duen ilusioaz aritu dira Athleticeko bi jokalariak.
2024/04/02 - 15:48
Munuera Montero izango da Athleticen eta Mallorcaren arteko finaleko epailea
Andaluziarrarentzat bere lehenengo Kopa finala izango da. Munuerak nazioarteko partidak zuzentzen ditu 2019. urtetik.