Errege Kopa
Emaitzak
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Kanporaketak
2025-2026eko denboraldia
Errege Kopari buruzko albisteak
2024/10/10 - 16:48
Igor Zubeldia: ''Badakigu zer den Errege Kopa bat irabaztea, eta bigarrena ere nahi dugu''
Igor Zubeldia Realeko jokalariak hedabideen aurrean hitz egin du ostegun honetan, Zubietan. Besteak beste, Errege Koparen inguruan mintzatu da. Jove Espanyol San Vicente Alicanteko taldea izango du aurkari lehen kanporaketan.
2024/10/10 - 16:03
Chiclana-Osasuna, Compostela-Alaves eta Jove Español-Reala, Kopako lehen kanporaketak
Hauexek dira Errege Kopako lehen txandako gainerako euskal taldeen kanporaketak: Beasain-Cartagena, Cortes-Granada, UD Logroñes-Eibar, Barbastro-Amorebieta, Lleida-Barakaldo eta Tudelano-Minera.
2024/10/10 - 01:21
Baztanek, Aurrera Vitoriak eta Sestao Riverrek ezin izan dute Errege Kopako lehen kanporaketarako sailkatu
Nafarroako eta Gasteizko taldeak txapelketako aurretiko kanporaketan gelditu dira at, Ontiñenaren eta Villamurielen aurka galduta, hurrenez hurren; Sestao River, Compostelaren kontra galdu eta gero, final laurdenetan Federazio Kopatik kanpo geratu da, eta, ondorioz, ez da osteguneko zozketan izango.
2024/09/02 - 16:25
Europarako sailkatzea da Athleticen gizonezkoen taldearen helburua; emakumezkoena, iazko 5. postua hobetzea
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak Lezaman eskainitako prentsaurrekoan adierazi duenez, gizonezkoen lehen taldearen helburua da Europarako bigarrenez jarraian sailkatzea. Emakumezkoen lehen taldeari dagokionez, aipatu du iazko 5. postua hobetzea izango dela jomuga.
2024/05/29 - 19:45
Sergio Fernandez: 'Denboraldia bikaina izan da; nahi dugu jokalariek konpromisoa izatea, gose izatea''
Alaveseko kirol zuzendariak, Gasteizko taldeak 2023-24 denboraldian egindako lana hizpide, nabarmendu du nola talde batek, "ahalegina abiapuntu", eskuratu ahal dituen "talde horren gaitasunetik gora ere dauden kirol emaitzak".
2024/04/23 - 19:47
Yeray: ''Txapeldunen Liga? Europan jokatzeak motibazio berezia ematen badizu, pentsa onenen kontra egitea''
Athletic Txapeldunen Ligara sartzeko lehian dabil, Kopa Sevillan irabazi berritan. Atletico Madril-Athletic partida erabakigarriaren astean, erdiko atzelari zuri-gorriak EITB Mediarekin hitz egin du, hainbat gai hizpide.
2024/04/14 - 21:57
Vila-realeko jokalariek eta 84ko Kopako irabazleek ohorezko pasilloa egin diete 2024ko Kopako txapeldunei
EA Sports Ligako 31. jardunaldiko San Mameseko partida hasi aurretik, Vila-realeko eta talde zuri-gorriko 84ko Errege Kopako irabazleek ohorezko pasilloa egin diete 2024ko Kopako txapeldunei.
2024/04/12 - 19:31
Athleticek asteartera arte luzatu du koparekin argazkiak ateratzeko epea
Ilara luzeak sortu dira larunbatean San Mamesen inguruetan Athleticek Sevillan irabazi zuen koparekin argazkiak ateratzeko.
2024/04/12 - 17:00
Ilara luzeak San Mamesen, Athleticeko zaleek koparekin argazkiak ateratzeko
Athleticzaleek Errege Kopako garaikurrarekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute apirilaren 12tik 16ra artean. San Mamesen ilara luzeak izan dira.
2024/04/12 - 01:32
Athleticek gabarran igota eta historian betiko geldituko den harrera batekin ospatu du bere 25. Kopa
Sevillan irabazitako titulua Bilbok eta Bizkaiak beti gogoan izango duten festa batez ospatu du Athleticek, bere zaleekin batera. Gabarraren ibilbidea, Getxotik Bilboko udaletxeraino, ezin jendetsuagoa izan da, eta Bizkaiko hiriburuan izandako ospakizunek aurreikuspen guztiak gainditu dituzte.
2024/04/12 - 01:07
Anjel Mari Peñagarikanoren zorion-bertsoa, Athletici
Angel Mari Peñagarikano bertsolariak Athletic zoriondu du bertso batekin, Errege Kopa irabazteagatik.
2024/04/12 - 00:20
Milaka jarraitzailez inguratuta, autobusez joan dira Athleticeko jokalariak Bizkaiko Foru Jauregira
Udaletxetik Bizkaiko Foru Jauregirako ibilbidea estalkirik gabeko autobusean egin dute Athleticeko jokalariek, eta espailoiak jarraitzailez gainezka izan dira. Foru Jauregian egin dute 25. Kopa ospatzeko azken ekitaldi instituzionala.
2024/04/11 - 23:28
Athleticeko jokalarien ospakizuna Bilboko udaletxeko balkoian, Iker Muniainek zuzenduta
Harrera ofiziala egin ostean, Athleticeko jokalariak Bilboko udaletxeko balkoira atera dira, eta han ospatu dute 40 urteren ondoren bereganatutako Kopa, milaka zale zuri-gorriren aurrean. Iker Muniainek zuzendu du festa.
2024/04/11 - 20:37
Ruiz de Galarreta: ''Athleticera bueltatzea ametsa zen niretzako; eta orain hau bizitzea sinestezina da''
Iñigo Ruiz de Galarretak adierazi du "amets bat" bete zuela Athleticera berriro itzulita, eta orain hau guztia bizitzea "sinestezina" dela beretzat.
2024/04/11 - 19:37
Agirrezabala: ''40 urte eta gero, Athleticek eta bidean gelditu direnek merezi zuten horrelako sari bat''
Julen Agirrezabalak adierazi du sekulakoa dela bizitzen ari diren momentua, eta azpimarratu du, 40 urte eta gero, Athleticek eta zale zuri-gorriek merezi zutela horrelako sari bat jasotzea.
2024/04/11 - 19:02
Athleticeko jokalariak, Bizkaia Zubira iritsi direnean
Gabarra Bizkaia Zubira iritsi denean, Athleticeko jokalariek eta Ernesto Valverde entrenatzaileak argazaki ederra egin dute, Kopa aurrean jarrita.
2024/04/11 - 16:23
Athleticen 25. Kopa ospatzeko jai handia Bilbon
Ehunka mila lagunek Bilboko itsasadarren bi aldeak bete dituzte, Athleticeko jokalariak eta gabarra bertatik bertara ikusteko, eta, 40 urte eta gero, Kopa berriro bereganatu izana, elkarrekin -jokalariak, entrenatzaileak, zuzendariak eta zaleak- ospatzeko.
2024/04/10 - 22:26
Harrotasuna, 40 urte geroago bere argazkia berriro argitaratuta ikusteaz
1984an Athleticek Liga eta Kopa tituluak irabazi zituenean, gabarra itsasadarra zeharkatzen ari zen ospakizunaren argazkia hartu zuen Domi Alonsok.
2024/04/10 - 17:28
Athleticzaleek argazkia atera ahal izango dute Koparekin
Apirilaren 12, 13, eta 14an egin ahal izango dute, San Mames estadioko 20. atetik sartuta.
2024/04/10 - 13:20
Athleticeko jokalariek Bilboko erdigunean ospatu dute Kopa, ehunka zalerekin
Bizkaiko hiriburuko kaleetara irten ziren taldekideak, hiritarrekin Kopa ospatzeko asmoz, Asier Villalibreren txaranga lagun zutela. Ehunka zale batu ziren festara.