Errege Kopa
Emaitzak
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Kanporaketak
2025-2026eko denboraldia
Errege Kopari buruzko albisteak
2024/12/12 - 19:54
Data aldaketa Kopako Logroñes-Athletic partidan: urtarrilaren 4an jokatuko da
Hilaren 5erako aurreikusita zegoen final-hamaseirenetako partida eun bat lehenago jokatuko da Las Gaunasen, 21:30ean.
2024/12/09 - 15:10
Logroñes-Athletic, Ponferradina-Reala eta Tenerife-Osasuna, final-hamaseirenetako kanporaketak
Kanporaketak partida bakarrera jokatuko dira, urteko lehen asteburuan (urtarrilak 3-4-5), maila txikiena duen taldearen zelaian.
2024/12/06 - 14:47
Reala Kopako final hamaseirenetarako sailkatu da, eta Alaves eta Barakaldo txapelketatik kanpo gelditu dira
Bigarren kanporaketan, ostegunean, Realak 0-1 menderatu du Conquense luzapenean, Alavesek ezin izan du Deportiva Mineraren aurka penaltietan, eta Barakaldo Racing Ferrolek utzi du Errege Kopatik kanpo.
2024/12/06 - 14:46
Barakaldo-Racing Ferrol Errege Kopako partidaren golak
Barakaldo Errege Kopatik kanpo geratu da, Racing Ferrolen aurka etxean, Lasesarren, 1-2 galduta. Bizkaiko taldea aurretik jarri da markagailuan, baina Galiziakoak emaitza irauli du.
2024/12/06 - 13:18
Deportiva Minera-Alaves Errege Kopako partidaren laburpena eta golak (2-2)
Gasteizko taldeak penaltietan galdu du Deportiva Mineraren aurka, luzapena 2-2 amaitu ostean. Kike Garciak egin ditu Alavesen bi golak.
2024/12/06 - 12:31
Conquense-Reala Errege Kopako partidaren laburpena eta golak (0-1)
Donostiako taldeak Conquense luzapenean 0-1 garaituta egin du aurrera, Brais Mendezen golari esker.
2024/12/05 - 23:57
Ceuta-Osasuna Errege Kopako partidaren laburpena eta golak (2-3)
Osasuna Errege Kopako final hamaseirenetarako sailkatu da; izan ere, bigarren kanporaketan, Ceuta menderatu du, markagailua iraulita. Budimirrek eta Raul Garciak egin dituzte Nafarroako taldearen lehen bi golak, eta Ceutako jokalari batek bere atean sartu du hirugarrena.
2024/12/05 - 22:19
Osasunak irauli egin du Ceutaren aurkako kanporaketa (2-3), eta Errege Kopako final hamaseirenetan da
Nafarroako taldea 2-0 ari zen galtzen 84. minutuan, baina, neurketako azken txanpan, Budimirrek 2-1ekoa sartu du, Raul Garcia de Harok 2-2koa egin du, eta, luzapenean, Ceutako jokalari batek bere atean sartu du Osasunaren hirugarrena.
2024/12/05 - 14:57
Kopako Pontevedra vs Vila-real (1-0) partidako laburpena eta gola
Pontevedrak Vila-real kanporatu du Errege Kopatik, Castelloko taldeari 1-0 irabazita bigarren kanporaketan. Neurketako gol bakarra 87. minutuan heldu da, eta Dalisson izan da golegilea.
2024/12/05 - 14:36
Kopako UD Logroñes-Girona (4-5) partidako laburpena eta penalti jaurtiketak
UD Logroñesek Girona kanporatu du Errege Kopatik. Partida, luzapena barne, golik gabeko berdinketarekin amaitu da (0-0). Pol Arnau jokalariak atezain lanak egin ditu amaieran, eta penalti jaurtiketetan erabakigarria izan da.
2024/12/05 - 12:01
Vila-real eta Girona, Kopatik at
UD Logroñesek Girona kanporatu du Errege Kopatik eta Pontevedrak txapelketatik at utzi du Vila-real. Leganesek eta Rayo Vallecanok asko sufritu dute aurrera egiteko.
2024/12/04 - 18:45
Vicente Moreno: ''Partida zaila izango da biharkoa''
Osasunaren entrenatzaileak adierazpenak egin ditu Alfonso Murube Udal Estadioan Ceutaren aurka jokatuko den Errege Kopako bigarren kanporaketako partidaren inguruan.
2024/12/04 - 18:30
Imanol Alguacil: ''Kategoriak zeozergatik daude eta dudarik gabe hori zelaian azaldu behar dugu''
Imanol Algualcil Realaren entrenatzaileak bihar, abenduak 5, Conquenseren aurka duen Errege Kopako partidaren gainean hitz egin du. Alguacilek nabarmendu du Reala zelaian nagusitasunez aritu beharko dela, izan ere, Cuencako taldea Bigarren Federazio Mailako taldea da.
2024/12/04 - 11:18
Espanyol da Kopatik at geratu den Lehen Mailako lehen taldea
EA Sports Ligako Kataluniako taldeak galdu egin du Barbastroren aurka (0-2) jokatutako Errege Kopako 2. kanporaketako partida. Horrez gain, Valladolidek luzapena behar izan du Avila kanporatzeko (2-4), eta Las Palmasek sufritu egin du Europari irabazteko (1-2).
2024/11/28 - 00:19
Osasunak, Barakaldok, Realak eta Alavesek abenduaren 5ean jokatuko dute Errege Kopako bigarren kanporaketa
Lau partidak ostegunean izango dira: Ceuta-Osasuna, 19:00etan; Barakaldo-Racing Ferrol, 20:00etan; eta Conquense-Reala eta Club Deportiva Minera-Alaves, 21:00etan.
2024/11/27 - 15:10
Conquense-Reala, Minera-Alaves, Ceuta-Osasuna eta Barakaldo-Racing Ferrol, Kopako 2. kanporaketako partidak
Bizkaiko taldeak etxean jokatuko du kanporaketa; EA Sports Ligako taldeek, aldiz, kanpoan. Neurketak abenduaren 3, 4 eta 5ean jokatuko dira.
2024/11/22 - 14:07
Jove Español-Reala (0-5) partidaren laburpena eta golak
Realak Jove Español jipoitu du Kopako atzeratutako partidan (0-5). Barrenetxeak, birritan, Sergio Gomezek, Magunazelaiak eta Gotik egin dituzte golak txapelketan aurrera egiteko.
2024/11/22 - 00:33
Imanol: ''Lehen zatian erabakita utzi dugu kanporaketa''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Jove Españolen aurka Kopako lehen kanporaketan lortutako garaipenaz hitz egin du. Pozik azaldu da taldeak erakutsitako jarreragatik, baita jokalari gazteenei emandako aukeragatik ere.
2024/11/21 - 23:56
Realak Jove Español jipoitu du Kopako atzeratutako partidan (0-5)
Barrenetxeak, birritan, Sergio Gomezek, Magunazelaiak eta Gotik egin dituzte golak txapelketan aurrera egiteko.
2024/11/20 - 15:50
Imanol Alguacil: ''300 partida asko dira, baina gehiago nahi ditut''
Imanol Alguacil Realaren entrenatzaileak prentsaurrekoa egin du gaur, biharko Kopa partida dela eta. Gainera, 300 partida beteko ditu bihar Realeko aulkian eserita. Gehiago nahi dituela azaldu du.