Ernesto Valverde
2024/10/04 - 00:59
Iñaki Williamsek eta Sancetek Europako lehen garaipena eman diote Athletici AZ-ren aurka (2-0)
Zuri-gorriak jaun eta jabe izan dira partida osoan zehar, baina kosta egin zaie gola egitea, bigarren zatian Iñaki Williamsek eta Sancetek lortu duten arte, eta hiru puntuak eskuratu dituzte horrela.
2024/09/28 - 16:00
Valverde, istiluen inguruan: ''Hori egin dutenek izen-abizenak dituzte''
Athletic Clubeko entrenatzaileak, ostegunean Erromako Estadio Olinpikoan talde zuri-gorriko zenbait zalek eragindako istilu larrien aurkako gaitzespena azpimarratu du.
2024/09/28 - 15:25
Valverde, Sevillaren aurkako partidaren atarian: ''Bolada onean gara baina intentsitateari eutsi behar diogu''
Ostegunean Europa Ligako partidan Erromarekin bana egin ostean, Bilboko taldeak Ligan du hitzordua. Igandean, Sevilla hartuko dute San Mamesen, 16:15ean. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2024/09/27 - 12:34
Valverde: ''Hau ez da futbola. Orban bat da partidan''
Athleticek Romaren aurka jokatutako Europa Ligako partidan, Paredesen golaren ospakizunean, talde txiki batek bengalak piztu zituen eta horietakoren bat etxeko harmailetara bota zuen, segurtasun-arauak urratuz.
2024/09/27 - 11:39
Athleticek "gaitzetsi" egin du bere zale batzuek bengalak jaurti izana Erromaren zelaian
"Hau ez da gure estiloa" izenburupean, ohar ofizial batean, erakunde zuri-gorriak zero tolerantzia erakutsi nahi izan du Erromako Olinpikoan gertaturikoaren aurrean.
2024/09/27 - 01:14
Athleticek puntu baliotsua lortu du Erroman, bigarren zatian ondo jokatuta eta Paredesek gola sartuta (1-1)
Etxeko taldea Athletic baino hobeto aritu da lehen zatian, eta Dovbykek aurretik jarri du Erroma, 32. minutuan. Bigarren zatian, baina, Athletic gehiago izan da, eta Aitor Paredesek banakoa sartu du 86. minutuan, Valverderen taldearentzat.
2024/09/25 - 21:47
Valverde: ''Erroma talde handia da; banakako dueluak garrantzitsuak izango dira''
Ostegunean, Athleticek aurrenekoz jokatuko du 2024-25 denboraldiko Europa Ligan; aurreko egunean, zuri-gorrien entrenatzaileak euskal taldearen lehenengo aurkaria izan du aztergai: "Ikusi zer jokalari dituen… Dovbyk, Dybala…", adierazi du, Erromaren gainean.
2024/09/21 - 15:47
Valverde: ''Nico Williams funtsezkoa da guretzat, baina edonor ordezkatzeko ohituta egon behar dugu''
Ernesto Valverderen arabera, Nico Williamsek min hartuta segitzen du, eta, ondorioz, ez da prest egongo Athleticek igandean Celtaren aurka jokatuko duen partidarako.
2024/09/18 - 19:18
Valverde: ''Leganesen zelaia beti da zaila Athleticentzat, baina garaipena lortzen ahaleginduko gara''
Ernesto Valverde Athleticen entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du talde zuri-gorriak Leganesen aurka Butarquen irailaren 19an jokatuko duen EA Sports Ligako 7. jardunaldiko aurreratutako partidaz. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/09/14 - 16:36
Valverde: ''Partida asko izango ditugu jarraian, eta jokalari guztien beharra izango dugu''
Las Palmasen aurkako partidaren atarikoan, Ernesto Valverdek esan du datozen asteetan jokalari guztien beharra izango duela, Athleticek partida asko jokatu beharko dituelako, Ligakoak eta Europakoak.
2024/09/05 - 16:12
Valverde: ''Unairen eta Nicoren izendapenak pozgarriak dira, eta iazko denboraldi onaren ondorioz datoz''
Ernesto Valverde Athleticen entrenatzaileak Nico Williamsen Urrezko Baloirako izendapenari eta Unai Simomen Yashin sarirako (atezain onena) izendapenari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/08/30 - 21:25
Adu Aresek Zaragozan jokatuko du, utzita
Muturrekoa utzita aterako da denboraldia amaitu arte Hypermotion Ligako klubera.
2024/08/28 - 23:34
Pradosen burukada batek denboraldiko lehen garaipena eman dio Athetici
Talde zuri-gorriak Valentzia gainditu du erdilari nafarrak zuri-gorri gisa sartutako lehen golarekin. Partidak Alvaro Djaloren, Adama Boiroren eta Javier Martonen debuta ekarri du.
2024/08/14 - 22:28
Ernesto Valverde: ''Uste dut Nico Williams gurekin izango dela, baina nahiago dut tentuz jokatu''
EA Sports Ligan, ostegunean, Athletic-Getafe partida izango da; prentsaurrekoan, talde zuri-gorriaren entrenatzaileak adierazi du uste duela Nico Williamsek Bilbon jarraituko duela, baina nahiago duela "tentuz jokatu". Iruindarra deialdian sartu da.
2024/08/13 - 15:26
Galarreta eta De Marcos min hartuta daude, eta ez dira izango Getaferen aurkako partidan
Valverdek ezin izango du bi jokalarietako bat bera ere erabili ostegun honetan, San Mamesen jokatuko den neurketan.
2024/08/04 - 01:44
Athleticek irabazi du Euskal Herria Txapela, Osasuna 2-1 mendean hartuta
Alvaro Djalok aurretik jarri ditu zuri-gorriak 19. minutuan, eta Ruben Garciak banakoa egin du 26.ean. Bigarren zatian, Iñaki Williamsen gol ikusgarriak eman dio garaipena Bizkaiko taldeari.
2024/07/18 - 16:51
Valverde: ''Oso pozik gaude Nicorekin eta bera gurekin; bere zain gaude''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Nico Williamsen balizko irteerari buruzko zurrumurruen inguruan hitz egin du. Unai Simonen ebakuntzaren eta Julen Agirrezabalaren lesioaren inguruan ere hitz egin du (adierazpenak gaztelaniaz).
2024/07/09 - 17:09
Alvaro Djalok eta Andoni Gorosabelek lehenengoz entrenatu dute Lezamako berdegunean
Athleticen bi fitxaketak Lezamako soropilean aritu dira Valverderen gidaritzapean. Atzo berdegunean izan zire jokalariek gaur mediku azterketak izan dituzte, eta alderantziz. Asier Vilalibre ez da lan saioan egon klubaren baimenarekin.
2024/07/08 - 18:26
Athleticek lehen entrenamendua bete du Lezaman, eta mediku azterketak ere egin ditu
Berdegunean, Athleticen instalazioetan, Ernesto Valverde dozena bat jokalari izan ditu bere agindupean; bitartean, gainerako futbolariei uztailean ohikoak diren mediku azterketak egin dizkiete.
2024/06/05 - 14:15
Athleticek Aston Villarekin neurtuko ditu indarrak abuztuaren 7an Ingalaterran
Partida 20:30etatik aurrera jokatuko da Beskot estadioan.