Ernesto Valverde
2023/04/30 - 17:42
Valverde: ''Mallorca oso aurkari desorosoa eta zaila da''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du Mallorcaren aurka maiatzaren 1ean jokatuko duen paridari buruz. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/04/28 - 02:37
Azken minutuko penalti baten ondorioz, Athleticek porrota jaso du Sevillaren aurka (0-1)
Ocamposek Yeray Alvarezek egindako penaltia sartu du 92. minutuan, erdiko atzelari zuri-gorriari Unai Simonek bidalitako baloi konprometitu batek ihes egin ostean.
2023/04/26 - 21:19
Valverde: ''Mendilibarrek asko eman dio Sevillari, oso ondo daude, baina guk bolada onean jarraitu nahi dugu''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du talde zuri-gorriak Sevillaren aurka San Mamsen apirilaren 27an jokatuko duen Santander Ligako 31. jardunaldiko partidari buruz. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/04/21 - 14:18
Valverde: ''Almeria talde indartsua da etxean, zaila izango da partida, baina bolada onari eutsi nahi diogu''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du talde zuri-gorriak Almeriaren aurka apirilaren 22an jokatuko duen Santander Ligako partidari buruz. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/04/15 - 22:10
Ernesto Valverde: ''Garrantzitsua zen guretzat etxean irabaztea''
Athleticek 2-0 irabazi dio Realari euskal derbian. Getaferen aurkako berdinketa eta kopako porrotaren ostean Valverdek garrantzia eman dio etxean garaipena eskuratzeari.
2023/04/14 - 14:26
Valverde: ''Realaren aurkako derbia ezberdina eta berezia da, garaipena nahi dugu''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eskaini du, eta apirilaren 15ean San Mamesen jokatuko den euskal derbiari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/04/07 - 15:24
Valverderen ustez Athleticek Kopako kanporatzea ahaztu behar du eta garaipenaren bila atera Espnyolen aurka
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak, taldea nola dagoen azaldu du zuri-gorriak Errege Kopatik at geratu ostean. Horrez gain, larunbateko Espanyolen aurkako Santander Ligako partidaz ere hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/04/07 - 14:14
Valverde: ''Nico minduta dago Kopako partidarengatik, baina sare sozialenak zerikusi gutxi du futbolarekin''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du Nico Williamsi buruz, jokalariak sare sozialetako bere kontuak itxi zituelako Osasunaren aurkako Kopako neurketaren ostean irainak jasota. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/04/05 - 13:15
Kopako finalerdietako Athletic-Osasuna (1-1) partidako golak eta jokaldirik onenak
Bideo honetan Athletic vs Osasuna (1-1) neurketako jokaldirik onenak eta golak ikus daitezke, San Mamesen jokatu den 2023ko Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidari dagokiona.
2023/04/05 - 02:42
Ernesto Valverde: ''Dena egin dugu irabazi ahal izateko''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailearen ustez, nahiz eta Kopako finaletik kanpo geratu, bere taldeak kanporaketa pasatzeko behar zen guztia egin du.
2023/04/03 - 21:45
Ernesto Valverde: ''Kanporaketan atzetik goaz; bihotzarekin eta buruarekin jokatzen jakin behar dugu''
Ernesto Valverderen esanetan taldeak ilusioa du finalerako txartela eskuratzeko. Emaitza kontra izan arren, taldea joaneko partidan baino hobeto dagoela uste du entrenatzaileak.
2023/03/18 - 00:39
Athleticek gola berreskuratu eta Valladolid gainditu du (1-3)
Iñigo Martinez, Gorka Guruzeta eta Mikel Vesgaren (penaltiz) hiru golek garaipena eman diote talde bilbotarrari, Ligan irabazi gabeko lau jardunaldietako bolada txarrari amaiera emanez.
2023/03/13 - 14:15
Valverde: ''Akats nabarmenetarako erabili beharko litzateke VARa''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak deitoratu egin zuen VARak Iñaki Williamsen gola bertan behera utzi izana, Bartzelonaren aurkako partidaren azken txanpan.
2023/03/13 - 01:09
Athleticek Barçaren aurka galdu du San Mamesen (0-1)
VARak ontzat eman du epaileak jokoz kanpo egoteagatik baliorik gabe utzitako Raphinharen gola, eta Iñaki Williamsen gola baliogabetu du Muniainen ustezko eskuagatik.
2023/03/11 - 20:29
Valverde: ''Oraingoz ez du ematen Barçari eraginik egin dionik; lehen postuan dago''
Athleticeko entrenatzaileak azpimarratu duenez, "oraingoz" ez du uste Negreira auziak Barçari inongo eranik egin dionik, "lehen postuan" dagoelako eta "irabazteko hautagai nagusia" delako.
2023/03/05 - 22:59
Rayok eta Athleticek berdindu egin dute atezainek agindu duten norgehiagokan (0-0)
Agirrezabala eta Dimitrievski izan dira partidako protagonistak, eta bi taldeetako batek ere ezin izan dio ihes egin dinamika txarrari.
2023/03/04 - 18:35
Valverde, Herreraren mezuari buruz: ''Ez zait batere interesatzen sare sozialetan ateratzen dena''
Hauek izan dira Athleticeko entrenatzailearen hitzak jokalari zuri-gorriak jasaten ari den lesioei buruz Instagrameko bere kontuan zabaldu zuen mezuari buruz galdetu diotenean.
2023/03/04 - 18:05
Valverde: ''Sailkapenean ez dago alderik, pilatuta gaude denak, garrantzia handiko partida da''
Valverdek garrantzi handia eman dio Rayoren aurkako neurketari, sailkapena oso estu baitago eta entrenatzailearen arabera "gora zein behera begira" jar zaitezke.
2023/03/02 - 00:31
Valverde: ''Haiek izan duten aukera aprobetxatu dute; guk ez''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak azpimarratu du "presioak" zerikusi handia izan duela jokoan eta Osasunak bere aukera aprobetxatzen jakin duela. Hala ere, argitu du itzulera, hilabete barru, oso bestelakoa izan daitekeela (adierazpenak gaztelaniaz).
2023/02/28 - 21:12
Ikusmin handia Osasuna-Athletic partidarako: Kopako finalerdia abian da
Sadar jendez lepo izango da kanporaketako joaneko neurketan. Nafarroako eta Bizkaiko taldeak asteazkenean arituko dira nor baino nor gehiago, 21:00etatik aurrera.