Erik Jaka
2024/10/23 - 17:06
Materiala aukeratuta, dena prest Altuna III vs Jaka eta Elordi vs Peña II partidetarako
Asteburuan jokatuko da Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako 2. jardunaldia. Urriaren 26an Elordi eta Peña II.a ariko dira nor baino nor gehiago, Bizkaia frontoian. Hilaren 27an lehiatuko dira Altuna III.a eta Jaka, Ogetan.
2024/10/08 - 12:41
Lau t'erdiko Txapelketa, urriaren 11tik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en
2024ko Lau t'erdikoa urriaren 11n hasiko da. Dena prest dago txapelketari ekiteko. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dituzte partidak. Ikuskizuna telebistan zein webgunean gozatezeko aukera izango duzu ostiral honetatik aurrera.
2024/10/06 - 22:16
2024ko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 19ko asteburuan hasi, eta urriaren 6an amaituko da, eta finala Iruñean jokatuko da.
2024/10/05 - 20:28
Erik Jakak pilotakada jaso du Zallako Mimetiz pilotalekuan jokatzen ari zela
Jon Ander Albisuk pilotakada gogorra eman dio Erik Jakari, Zallako Mimetiz pilotalekuan jokatzen ari ziren jaialdiko lehen neurketan. Baikoko aurrelariak sorbaldan jaso du kolpea, baina jokatzen jarraitu ahal izan du. Epaileak, gainera, buelta agindu du, Albisuren ahalegina ona izango zelakoan.
2024/10/01 - 17:08
Urriaren 11n hasiko da lau t'erdiko pilota txapelketa
Final-laurdenetako ligaxkako lehen partida urriaren 18an izango da, Azkoitian. Finala, berriz, azaroaren 24ean jokatuko dute, Bilbon.
2024/10/01 - 15:24
Lau t'erdiko Txapelketa urriaren 11n hasi eta azaroaren 24an bukatuko da
Unai Laso txapela lortzeko lehian egongo da, iaz baja izan ostean. Jokin Altuna titulua berriz lortzen saiatuko da. Horrez gain, Iñaki Artolaren parte hartzea zalantzan dago. Baikoko pilotariak azken unera arte itxarongo du jokatuko duen ala ez erabakitzeko.
2024/09/15 - 22:26
Peña II.a eta Zabaleta CaixaBank Masterseko finalerdietara, Jaka-Martija bikotea menderatuta (22-17)
Peña II-Zabaleta bikoteak garaipena bereganatu du Jakaren eta Martijaren kontra, 22-17ko emaitzarekin, CaixaBank Masterseko play-offeko partidan; ondorioz, Etxeberria eta Mariezkurrena II.a izango dituzte aurkari finalerdietan Peña II.ak eta Zabaletak.
2024/07/31 - 23:11
Jaka-Martija bikoteak bigarren puntua lortu du Peña eta Zabaleta garaituta (22-17)
22-17 nagusitu dira CaixaBank Masterseko hirugarren jardunaldia ireki duen partidan. Hasiera batean urdinak izan dira nagusi, baina bigarren zatian Jaka eta Martijak buelta eman diote partidari.
2024/07/27 - 15:01
Jakak eta Martijak CaixaBank Masterseko lehen puntua eskuratu dute Artolaren eta Rezustaren aurka (22-20)
Astigarragako Txominenea pilotalekuan jokatutako partida Jakak eta Martijak irabazi dute Artola eta Rezustaren aurka (22-20). Hasieran gorriak nagusi izan arren, sufritu egin behar izan dute Masters CaixaBank txapelketako lehen garaipena lortzeko.
2024/07/20 - 14:24
Altuna-Iztueta bikoteak Jaka eta Martija garaitu ditu 22-11, CaixaBank Masterseko lehen puntua eskuratzeko
Laudioko frontoian jokatutako partidan, Altuna III.a eta Iztueta nagusi izan dira, eta CaixaBank Masters txapelketako lehen puntua lortu dute. Gorriek 22-11 hartu dituzte mendean urdinak.
2024/07/10 - 12:02
Jakak eta Albisuk 22-20 hartu dituzte mendean Altuna III.a eta Martija, baina lehiatik at geratu dira
Partida gogorra jokatu dute bi bikoteek San Fermin Torneoan, baina urdinak izan dira nagusi amaieran. Hala ere, tanteoak finalerako sailkatzeko aukerarik gabe utzi ditu.
2024/07/07 - 17:08
2024ko Sanferminetako Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Enpresa bakoitzak bere kanporaketak izango ditu, eta finala uztailaren 7an jokatuko da, San Fermin egunean, Navarra Arena pilotalekuan.
2024/07/01 - 17:30
Ostiralean abiatuko da 2024ko sanferminetako binakako txapelketa
Txapelketa uztailaren 5etik 14ra bitartean jokatuko da Labriten, eta enpresa bakoitzeko zortzi pilotarik hartuko dute parte.
2024/07/01 - 15:42
2024ko Binakako San Fermin Torneoa aurkeztu dute
Txapelketa uztailaren 5etik 14ra bitartean jokatuko da Labriten eta enpresa bakoitzeko zortzi pilotarik hartuko dute parte.
2024/06/29 - 12:58
Lasok mendean hartu du Jaka (22-12), eta finalaurrekoan izango da
Una Lasok 22-12 irabazi dio Erik Jakari San Ferminetako Lau t'erdiko Txapelketaren final-lardunetako partidan. Peña II.aren aurka neurtu beharko ditu indarrak finalaurrekoan.
2024/06/18 - 17:21
Iaz baino bi bikote gehiago, aurtengo Caixabank Masters txapelketan
Uztailaren 19an hasi eta urriaren 6an amaituko da Caixabank Masters eskuz binakako pilota txapelketa. Nobedadeen artean, iaz baino bi bikote gehigok jokatuko dute.
2024/06/18 - 14:52
CaixaBank Mastersa uztailaren 19an hasi eta urriaren 6ean amaituko da
Zortzi bikote ariko dira lehian: Altuna III.a-Iztueta, Ezkurdia-Albisu, Zabala-Imaz, P.Etxeberria-Mariezkurrena II.a, Laso-Tolosa, Artola-Rezusta, Peña II.a-Zabaleta eta Jaka-Martija. Txapelketako lehen partida Aretan (Laudio) jokatuko dute uztailaren 19an, eta finala urriaren 6ean Nafarroa Arenan.
2024/06/03 - 13:26
2024ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2024ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 5ean hasi zen, eta ekainaren 2an bukatuko da. Finala Bizkaia Frontoiak hartuko du.
2024/05/15 - 19:53
Bizkaia Torneoa aurkeztuta, bost seteko partiden nobedadearekin
2024. urteko Bizkaia Torneoa aurkeztu da, formatu aldaketarekin. Partidak ez dira 22 puntura jokatuko, 5 setera baizik. Bakoitza 6 tantotara lehiatuko da, eta berdinketaren kasuan, bosgarren seta, 3 tantora izango da. 24 pilotarik parte hartuko dute taldetan banatuta, 6 multzo desberdinetan.
2024/04/18 - 19:15
Pilotariek jantziko dituzten kamiseta berriak aurkeztu dituzte
ZUK enpresak jantziko ditu hemendik aurrera Aspeko, zein Baikoko pilotariak. Ibarran egin den aurkezpen ekitaldian Altuna, Laso, Zabaleta eta Jaka izan dira, besteak beste. Bi enpresen webgunetan eskuragarri daude kamiseta berriak.