Emakumeen kirola
2025/07/02 - 20:29
Mariasun Quiñonesek amaiera eman dio Athleticen egindako ibilbideari
Hondarribiko atezainak ez du talde zuri-gorrian jarraituko. Guztira, lau denboraldi eman ditu Bilboko klubean.
2025/07/02 - 18:44
Itxaso Uriartek Athleticekin berritu du
Erdilari gasteiztarra, 33 urtekoa bera, partida batean soilik izan zen berdegunean, 2024-25 denboraldian, belauneko lesio bat zela eta; hala, Lezaman jarraituko du errehabilitazioa egiten.
2025/07/02 - 18:37
Bilboko Banderak emango die hasiera Euskotren eta Eusko Label ligei
Uztailaren 5ean hasiko dira 2025eko Euskotren eta Eusko Label ligak. Bilboko Bandera izango da estreinako estropada, eta zuzenean jarritu ahalko duzu eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/07/02 - 13:34
Joana Halsouet, Arraun Lagunak taldean patroi lanei ekiteko prest
Erronka berriari ekingo dio Joana Halsouetek 2025 denboraldian. Arraun Lagunak egungo txapeldunaren patroia izango da. Lapurdin ibilitakoa da patroi lanetan; Arraun Lagunaken, aldiz, entrenamendu batzuetan egin izan ditu patroi lanak. Donostiako taldeko arraunlaria ere izan zen.
2025/07/02 - 00:47
Athletic-Costa Adeje Tenerife, Eibar-Sevilla eta Madril CFF-Reala, F Moeve Ligako lehen jardunaldian
Azken jardunaldian, txapelketako hiru euskal taldeek etxean jokatuko dute, partida hauetan: Athletic-Alhama, Reala-Atletico Madril eta Eibar-DUX Logroño.
2025/07/01 - 22:18
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.
2025/07/01 - 16:44
Kutxabank Araskik Mireya Sanz fitxatu du
Azken sasoi honetan, Baloncesto Torrelodones taldeko junior mailako liderra izan da. Orain, datorren bi denboraldietarako kontratua sinatu du.
2025/07/01 - 14:55
Ainhoa Moraza Realera itzuli da
Jokalari donostiarrak 2029ra arteko kontratua sinatu du klub txuri-urdinarekin. Azken bi denboraldietan, Atletico Madrilen jokatu du.
2025/07/01 - 13:35
Lerga: ''Athletic zuzentzea aurrerapausoa da nire ibilbidean''
Javier Lerga da Athleticeko entrenatzaile berria. 2026ko ekainaren 30era sinatu du kontratua. 2025-2026 denboraldian emakumezkoen lehen taldea zuzenduko du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2025/07/01 - 12:25
Javi Lerga, Athleticen entrenatzaile berria
Talde zuri-gorriak David Aznar izan du entrenatzaile, azken bi denboraldietan, eta, hemendik aurrera, nafarrak zuzenduko du. Lerga, 45 urteko tafallarra bera, Osasunako harrobian eta Espainiako Futbol Federazioan aritu da lanean.
2025/07/01 - 02:14
Zabaletak eta Mendizabalek eta Erasunek garaipena eskuratu dute "Plazandreak" saioko bigarren jardunaldian
Binaka, Goiuri Zabaletak eta Nora Mendizabalek Miriam Arraiza eta Andrea Capellan menderatu dituzte, 22-14; lau t’erdian, Itxaso Erasun Madalen Etxegarairi gailendu zaio, 16-18.
2025/07/01 - 02:13
Itxaso Erasun, partida irabazi ostean: ''Kantxan ez naiz batere gustura sentitu''
Itxaso Erasun 16 eta 18 gailendu zaio Madalen Etxegarairi "Plazandreak" saioko 2. jardunaldiko Lau t'erdiko partidan.
2025/07/01 - 02:12
''Plazandreak'' saioko Etxegarai vs Erasun partidako azken tantoa (16-18)
Itxaso Erasun 16 eta 18 gailendu zaio Madalen Etxegarairi "Plazandreak" saioko bigarren jardunaldiko Lau t'erdiko partidan.
2025/07/01 - 01:20
''Plazandreak'' saioko Zabaleta-Mendizabal vs Arraiza-Capellan partidako azken tantoa (22-14)
Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal 22 eta 14 gailendu zazikie Miriam Arraiza eta Nora Capellani "Plazandreak" saioko 2. jarunaldiko binakako norgehiagokan.
2025/06/30 - 22:59
Zabaleta eta Mendizabal: ''Oso ondo ulertzen dugu elkar eta hori jokoan nabaritzen da''
Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal 22 eta 14 gailendu zaizkie Miriam Arraiza eta Andrea Capellani "Plazandreak" saoko 2. jardunaldiko binakako partidan.
2025/06/30 - 19:11
Nahikari Garciak ez du Athleticen jarraituko, klub zuri-gorriarekin zuen kontratua amaituta
Aurrelari urnietarrak bi denboraldi eman ditu Bilboko taldean; guztira, 61 partida ofizial jokatu ditu Athleticen, eta hamabi gol sartu.
2025/06/30 - 16:41
Zeintzuk dira Donostiarra, Orio, Hondarribia, Hibaika, Zumaia eta Astilleroren helburuak?
Arraun Lagunak eta Tolosaldea faborito nagusiez gain, beste sei traineru lehiatuko dira Euskotren Ligan, bakoitza bere helburu eta ibilbidearekin.
2025/06/30 - 16:29
Arraun Lagunak eta Tolosaldea, aurtengo faborito nagusiak
Orain arteko lehietan nagusi izan dira. Arraun Lgunakek Gipuzkoako eta Espainiako txapelketak irabazi dutu; Tolosaldeak, aldiz, Euskadikoa. Ibon Gaztañazpi aditu eta esatariak ontzi bakoitzaren gakoak azazltzen dizkigu.
2025/06/30 - 15:35
Eibarrek Sara Martin fitxatu du, 2025-26 denboraldirako
Futbolari madrildarrak, 20 urtekoa bera, hegaleko gisa jokatzen du, eta Real Madriletik iritsi da klub armaginera; Real Madrilen, bigarren taldeko kapitain zebilen, eta debuta egin zuen lehen taldean.
2025/06/30 - 14:54
Olatz Santanak ez du Realean jarraituko
Atezain hernaniarra 2022tik aritu da Realeko lehen taldean, eta 2025-26 denboraldiaren amaierara arte zuen kontratua, baina klubak eta berak akordioa egin dute, kontratu hori desegiteko.