Emakumeen kirola
2025/07/08 - 01:23
Zabaleta eta Mendizabal: ''Gaur sufritzea tokatu zaigu''
Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal "Plazandreak" saioko finalera sailkatu dira, Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara 18-22 gaindituta lehiaketako 3. jardunaldian.
2025/07/08 - 01:09
Irene Paredesek gola egin du Espainiak Belgikaren aurka lortutako garaipenean (6-2)
Atsedenaldian, Montse Tomeren taldea aurretik joan da (2-1), Legazpiko jokalariaren golari esker. Garaipen honek eta Portugal eta Italiaren arteko berdinketak final-laurdenetan sartu du Espainiako selekzioa.
2025/07/08 - 01:02
Zarautzen garaipen bikoitza eta Pedreñaren ezustekoa
Zarautzek urrats handia eman du irailean jokatuko den Euskotren Ligarako igoera fasean sartzeko bidean, asteburuko bi estropadak irabazita. Gizonezkoen bigarren mailan, Pedreñak ezustekoa eman zuen Zumaiako erlojupekoan.
2025/07/07 - 17:34
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
2025/07/07 - 17:01
Arraun Lagunak eta Orio, bitik bi lehenengo asteburuan
Arraun Lagunak ehunen gutxirengatik gailendu zaio Oriori Euskotren Ligako lehen bi estropadetan. Eusko Label ligan, aldiz, Oriok Bilboko eta Sestaoko banderak irabazi ditu. Urdaibai egungo txapelduna hirugarren da sailkapen nagusian.
2025/07/07 - 16:28
Eibarrek Laura Marti atezaina fitxatu du
22 urteko jokalaria AEM Lleida taldetik dator eta 2027ko ekainera arteko kontratua sinatu du Gipuzkoako klubarekin.
2025/07/06 - 22:06
Arraun Lagunakek eskuratu du Sestaoko Bandera, Oriorekin izandako lehia estuan nagusituta
Joana Halsoueten neskek seigarren garaipena lortu dute jarraian. Orio izan da bigarrena (46 ehunenera), eta Tolosa hirugarrena.
2025/07/06 - 21:19
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
2025/07/06 - 17:49
2025eko Euskotren Ligako Sestaoko Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio geratu da bigarren 2025eko Sestaoko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/07/06 - 16:28
Arraun Lagunakek asteburua biribildu du Sestaon
Larunbatean Bilboko erlojupekoan nagusitu ostean, Sestaoko Bandera irabazi du igandean. Arraun Lagunakek lehia estua izan du Oriorekin, eta ehunenengatik lortu du garaipena azkenean.
2025/07/05 - 21:59
Donostia Arraun ehunenengatik gailendu zaio Oriori, Euskotren Ligako lehen jardunaldian
Egungo txapeldunak 86 ehuneneko aldea atera die oriotarrei.
2025/07/05 - 14:57
Irati Etxarri: ''Oso harro sentitzen naiz neure buruaz eta neure taldeaz''
Espainiako selekzioak 65-67 galdu du Belgikakoaren aurka Eurobasketeko finalean, azken laurdenean 12 puntuko errenta lortu arren. Irati Etxarri iruindarra zapore gazi-gozoarekin itzuli da etxera, urrezko domina esku-eskura izan baitute.
2025/07/04 - 23:00
Zumaiak hainbeste kosta zaien sariaz gozatu eta mailari eutsi nahi dio
Bederatzi denboraldiren ondoren, gorengo mailara igotzea lortu du traineru gipuzkoarrak. Orain, mailari eustea izango da taldearen helburua. Arraunlari gazteak dituzte, baina argi dute dena emango dutela.
2025/07/04 - 20:16
Eunate Astralaga atezainak utzita jokatuko du berriro Eibarren
Athleticeko atezaina, 19 urtekoa, aurreko denboraldian ere utzita egon zen talde armaginean.
2025/07/04 - 18:14
Atletico Madrilek Amaiur Sarriegi fitxatu du, 2027ra arte
Sarriegi Realean aritu da azken bost denboraldietan, eta 55 gol sartu ditu txuri-urdinekin.
2025/07/04 - 01:08
Espainiak Portugal jipoituz hasi du Eurokopa (5-0)
Lau gol lehen zatian sartu dituzte. Garaipen horrekin, Espainia B multzoko lider jarri da.
2025/07/03 - 18:48
Maren Lezetak 2029ra arte berritu du Realarekin, eta lehen taldeko jokalaria izango da
Emakumezkoen bigarren taldean ibilbide bikaina egin ondoren, Marenek aurreko denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, Atletico Madril aurkari.
2025/07/03 - 15:44
Lointek Gernika Bizkaiak Eurocup txapelketa jokatuko du 2025-2026 denboraldian
Gernika-Lumoko taldeak gonbidapena jaso du. Iaz ez zuen txapelketa jokatzerik izan, baina datorren sasoian Europara bueltatuko da.
2025/07/03 - 14:58
Araskik Isabela Quevedo fitxatu du, barneko jokoa sendotzea helburu
Benficatik iritsi da euskal taldera, Portugaleko Ligatik; txapelketa horretan, Jokalari Gazte Onenarentzako Saria eman zioten, eta finaleko jokalaririk onena izendatu zuten. Kubako selekzioarekin internazionala da, eta, une honetan, Brasilen dabil, Sampaio Basquete taldean.
2025/07/03 - 14:50
Alimata Belem, Eibarko jokalari berria
Klub armaginak iragarri du Burkina Fasoko atzelaria fitxatu duela, 2027ra arte. Azken hiru denboraldietan, DUX Logroño taldean jokatu du.