Eduardo Berizzo
2023/06/06 - 23:29
Ander Capak ez du Athleticen jarraituko, klubak baieztatu duenez
Portugaleteko hegaleko atzelariak, 2022ko uztailean, bi denboraldirako kontratua sinatu zuen, baina Athleticek aukera zuen bakarrera murrizteko. Guztira, bost denboraldi eman ditu Athleticen, eta 112 partida ofizial jokatu.
2018/12/24 - 12:04
Lau euskal taldeak ezusteko postuetan heldu dira Gabonetara
Athletic, Alaves, Reala eta Eibar emaitza oso ezberdinekin heldu dira liga parekatu honetako Gabonetara, 10 puntuko aldea baitago Europako postuetatik jaitsierakoetara.
2018/12/05 - 20:49
Gaizka Garitano: 'Prozesu luze bat izango da hortik ateratzea'
Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaile berriak bere lehen prentsaurrekoa eman du Berizzo ordezkatu eta hurrengo egunean. Huescaren aurkako Kopako partidari aurre egin behar diote bilbotarrek.
2018/12/05 - 13:04
Aritz Solabarrieta izango da Athletic B taldeko entrenatzaile berria
Ondarroako entrenatzaileak ordezkatuko du Gaizka Garitano Athleticeko filialean, Eduardo Berizzo kargugabetu ondoren, Garitano izendatu baitzuen klubak lehen taldeko entrenatzaile.
2018/12/04 - 21:53
Athleticeko zaleen iritziak Berizzo kargugabetu ostean
Eduardo Berizzo entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du Athleticek. ETBk galdeketa egin du, zale zuri-gorriek zein iritzi duten jakiteko.
2018/12/04 - 16:27
Gaizka Garitano, hirugarren aldiz Lehen Mailan
Athleticeko entrenatzaile berriak Eibarrekin egin zuen debuta 1. Mailan. Ondoren, 2016an, Deportivorekin bueltatu zen txapelketa horretara, eta egun Athletic B taldea entrenatzen ari zen.
2018/12/04 - 15:33
Berizzoren azken eguna Lezaman
Eduardo Berizzo teknikari argentinarra kargutik kendu dute bart Levanteren kontra 3-0 galdu eta gero. Gaur Lezamatik alde egin du.
2018/12/04 - 13:32
Gaizka Garitanok Eduardo Berizzo ordezkatuko du
Talde zuri-gorriko egoera larria dela eta, klubak entrenatzaile kargutik kendu du argentinarra.
2018/12/04 - 10:49
Berizzo: 'Nire dimisioa taldearentzako onuragarria bada dimitituko dut'
Argentinarra triste agertu da prentsa aretoan nahiz eta egoerari aurre egiteko prest dagoela adierazi. Hala ere, dimisioaren aukera behin baino gehiagotan aipatu da. Jatorrizkoa: Erdaraz.
2018/12/03 - 23:41
Athletic Ligako sufrikariora bueltatu da (3-0)
Zuri-gorriak ez dira gai izan lehen zatiko amaieran jaso duten golari buelta emateko. Bigarren zati oso txarra jokatuta, gainera, bi gol gehiago hartu dituzte.
2018/11/27 - 20:52
Athleticek arnasbidea aurkitu nahi du Kopan
Huesca izango du aurkari San Mamesen, Errege Kopako final-hamaseirenetako joaneko partidan.
2018/11/27 - 15:34
Eduardo Berizzo: 'Klubaren konfiantza eta babesa sentitzen dut'
Talde zuri-goriarentzat emaitzak ez direla garrantzia duten gauza bakarra azpimarratu teknikari argentinarrak.
2018/11/27 - 15:11
Eduardo Berizzo: 'Klubaren babesa dut'
Athletic taldeko entrenatzailea Josu Urrutia presidentearekin bildu da eta klubaren babes osoa duela esan du. Talde zuri-gorriak Kopako partida du asteazkenean Huescaren kontra.
2018/11/26 - 20:45
Raul Garciak ez dauka hausturarik
Handitua dauka ezkerreko belaunean, Getaferen aurka izan zuen zartaduraren ondorioz.
2018/11/26 - 16:45
Athletic jaitsiera postuetan, 12 urte geroago
Abendua baino lehen talde zuri-gorria sailkapeneko putzuan ikusteko oso atzera begiratu behar da, 2006/07 denboraldira, hain zuzen ere.
2018/11/20 - 13:06
Athletic entrenamenduetara itzuli da Iñigo Martinezekin batera
Zuri-gorriak Lezamara itzuli dira astelehenean, jokalari ondarroarrarekin batera. Unai Simon eta Unai Nuñez, aldiz, ez dira oraindik 21 urtetik beherakoen Espainiako selekzioaren deialditik itzuli.
2018/11/14 - 23:29
Athleticek Teresa Herrera irabazi du penalti jaurtiketetan
Emakumezkoen taldeak ere garaikur bera eskuratu du Deportivori 0-1 gailenduta.
2018/11/11 - 11:31
'Egoera bideratzeko indarra eta grina aterako ditugulakoan nago'
Athleticeko entrenatzaileak baieztatu duenez "aurpegi ona eskaini dute" Atleticoren aurkako norgehiagokan nahiz eta garaipenik ez eskuratu, eta "etsipena" handia dela baina indarra aterako dutela.
2018/11/05 - 23:44
Athleticek galdu egin du Espanyolen aurka beste partida txar bat jokatuta
Borja Iglesias etxekoen aurrelariak lehen zatia amaitzear zela sartu duen gola nahikoa izan da partida katalanen alde erabakitzeko.
2018/11/04 - 18:32
Berizzo: 'Iturraspe ez dago baztertuta'
Eduardo Berizzo Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eskaini du astelehenean jokatu beharreko Espanyolen aurkako partida bezperan. Ander Iturraspe ez dagoela baztertuta aitortu du.