Dopina
2019/03/04 - 21:40
Iraupen eskiko bost kirolari atxilotuta, dopinagatik
Austriako Poliziak, Tiroleko Munduko Txapelketan parte hartzen zuten kirolariak zeuden hotelera joan, eta Max Hauke odol-transfusioa egiten harrapatu zuen. Txirrindularitza ere zipriztindu du aferak.
2019/03/04 - 16:11
Dopinaren Aurkako Euskal Agentziak zazpi zigor-espediente ireki zituen 2018an
293 kontrol egin zituen 2018. urtean, eta guztira zazpi zigor espediente ireki zituen, debekatutako substantziak erabiltzea egotzita.
2019/02/18 - 22:35
Ibai Salas, pozik zigorra bertan behera geratzeagatik, ez da errepideetara itzuliko
Ezarri zioten lau urteko zigorra baliogabetu du Kirol Arbitrajeko Auzitegiak, baina Burgos BH taldean ibilitako txirrindulari bilbotarrak bukatutzat eman du bere ibilbidea.
2019/01/09 - 12:49
Lefevere: 'Froome auziak min handia egin du'
Bere taldeak aurreko denboraldian 73 garaipen lortu arren, hori ez da bermea babesle bat aurkitzeko, belgikarraren esanetan.
2018/12/18 - 12:21
'Kontrako emaitza bat aurkitu da' 2018an egindako dopin kontroletan
Denboraldian zehar 100 kontrolak egin dira eta hauetatik 37 lehiaketan izan dira eta beste 63 lehiaketatik kanpo.
2018/10/16 - 16:13
Jon Redondo: 'Dopinak Euskadin ez dauka lekurik'
Euskadiko fitness eta kulturismo kopa bertan behera geratu zen, 28 lagunek eman zuten izena, eta haietatik 25ek, ehuneko ia 90ek alde egin zuen dopin kontrolaren beldur.
2018/10/15 - 22:44
25 lehiakide erretiratu dira, dopin kontrola egingo zela jakitean
Santurtzin jokatu behar zen Euskadiko Fitness eta Kulturismo Kopan dopinaren aurkako euskal agentziak kontrolak egin behar zituela jakin zutenean, lehiakide gehienek (28tik 25ek) alde egin zuten.
2018/06/21 - 12:52
Sei atleta nabarmen atxilotu dituzte, kirol dopinaren aurkako operazio batean
Atxiloketak Madrilen, Valentzian eta Calatayuden (Zaragozan) egin dituzte, eta atxilotuen artean distantzia ertain eta luzeetako atletak daude, Espainiako txapeldunen bat barne.
2018/06/08 - 16:41
Xehetasun berriak, Dopinaren Aurkako Legedian
Zigor larriak are gehiago gogortzeaz gain, bi arau-hauste berri sartu dituzte.
2018/02/27 - 20:29
Sei hileko zigorra Samir Nasrirentzat, dopinaren aurkako araudia hausteagatik
Dopinaren Aurkako Mundu Agentziak debekatuta duen metodo bat erabili zuen 2016an, Los Angeleseko klinika batean
2017/12/20 - 12:55
Dopin mekanikoa ikertzen ari da Frantziako Justizia
'Le Canard Enchaîné' aldizkariaren arabera, instrukzioko bi epaile izendatu dituzte bizikletetan motorrak ezkutatzen dituzten argitzeko.
2017/12/05 - 23:32
Errusiak ezin izango du 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartu
Nazioarteko Batzorde Olinpikoak hartutako erabakiaren arabera, kirolari errusiarrek 'Errusiako Atleta Olinpikoa' izendapenarekin lehiatu ahalko dute, baina bandera olinpikoa erabilita.
2017/10/04 - 13:48
Egindako 234 analisietan bakarra izan da positiboa
28 froga egin ditu atletismoan, krosean, triatloian, pilotan, arraunean, tenisean eta txirrindularitzan.
2017/08/17 - 16:52
Samuel Sanchezek positibo eman du
Ezin izango du larunbatean hasiko den Espainiako Vueltan parte hartu.
2015/11/03 - 15:10
Arraunlariek ziztatzen zituztela baieztatu dute
Bart bakar batek onartu zuen substantzia debekatuak bidali izana eta, babestutako lekuko batek ere deklaratu zuen. Gaur, 2010eko Bou Bizkaiko arraunlarien txanda izan da.
2015/11/03 - 12:46
Arraunlariek injekzioak jartzen zizkietela baieztatu dute
Gaur Estrobo Auziaren epaiketaren bigarren eguna da eta lekukoek deklaratu dute, Urdaibaiko arraunlari ohiak gehienek.
2015/11/02 - 22:13
Lekuko babestua: 'Urdaibain substantziak injektatzen zizkiguten'
2010ean Bermeoko taldeko kidea zen arraunlariak epailearen aurrean deklaratu du lekuko babestu bezala. "Zortzi injekzio edo gehiago jasotzen genituen, ia egunero", adierazi du epaiketan.
2015/11/02 - 17:21
'Substantziak injektatzen zizkiguten', esan du arraunlari batek
2010ean Urdaibain ibili zen arraunlari batek "egunero zortzi substantzia edo gehiago" injektatzen zizkietela adierazi du 'Estrobo auzia'ren epaiketan. Babestutako lekuko bezala deklaratu du.
2015/11/02 - 16:57
Kordobako botikariak EPOa zuen paketeak bidali zituen Bermeora
Teresa Mesa botikariak epailearen aurrean aitortu du Josu Zabalondo Urdaibaiko presidentearen izenean EPOa zuen hiru pakete bidali zituela. Gainerako akusatuek dena ukatu dute.
2015/11/02 - 15:02
EPOa zuen pakete bat bidali zuen Kordobako botikariak Bermeora
Josu Zabalondo presidentearen izenean bidali zuen Teresa Mesak Kordobako botikariak. Gainerako akusatuek ez dakitela ezer adierazi dute.