Donostiako Klasikoa
2019/06/26 - 15:46
Donostiako Klasikoa, uztailaren 25ean
Tokioko Olinpiar Jokoak direla eta lasterketa askok hasiera data aurreratu behar izan dute. Itzulia apirilaren 6an hasiko da, Tourra ekainaren 27an eta Espainiako Vuelta abuztuaren 14an.
2019/06/20 - 16:46
Emakumezkoak lehen aldiz lehiatuko dira Donostiako Klasikoan
Berdintasunaren aldeko apustua egin du Donostiako Klasikoak. Bi lasterketa izango dira aurten: gizonezkoena eta emakumezkoena. Sariak berdinak izango dira eta amaiera ikusgarria izango du ibilbideak.
2019/02/19 - 20:13
Markel Irizarrek 16 urteko ibilbidea itxiko du Donostiako Klasikoan
Trek-Segafredo taldeko gipuzkoarrak txirrindularitza profesionala utziko duela iragarri du. Abuztuko lasterketa izango du azkena.
2018/08/08 - 22:48
Beste haustura bat aurkitu diote Mikel Landari
Antzemandako lesio berria sendatzeko behar diren denbora eta modua lehendabizikoaren antzekoak dira.
2018/08/08 - 10:56
Mikel Landak Alaveseko medikuen laguntza jasoko du
Orno bat hautsi zuen larunbatean, Donostiako Klasikoan, eroriko batean nahasita, eta lehenbailehen sendatu nahi du, Espainiako Itzulian parte hartu ahal izateko.
2018/08/05 - 16:41
'Bernali sudurra eta ezpainak berreraiki behar izan dizkiote'
Egan Bernalek eta Mikel Landak hartu zuten kolperik gogorrena Donostiako Klasikoan izandako erorikoan. Gorka Izagirrek ez du hausturarik, baina minez pasa du gaua.
2018/08/05 - 12:35
Mikel Landak haustura dauka orno lunbar batean eta zalantza da Espainiako Itzulirako
Movistar taldeko arabarra izan zen kaltetuenetako bat, Donostiako Klasikoko azken 20 kilometroetan izandako erorikoan.
2018/08/04 - 20:18
Alaphilippek irabazi du eroriko batek baldintzatutako Donostiako Klasikoa
Helmugarako 20 kilometrora erorikoa izan da tropelean. Ondorioz, Mikel Landa, Primoz Roglic, Gorka Izagirre, Tony Gallopin eta Egan Bernal, besteak beste, lasterketatik kanpo geratu dira.
2018/08/04 - 19:57
Lasterketako azken kilometroa
Julian Alaphilippe eta Bauke Mollema biak bakarrik iritsi dira azken kilometrora. Bien arteko lehia frantziarrak irabazi du. Lehen euskalduna Ion Izagirre izan da, zazpigarren, 16 segundora.
2018/08/04 - 19:30
Landa, Izagirre eta bestelako faboritoak jokoz kanpo utzi dituen erorikoa
Helmugarako 20 kilometrora, erorikoa izan da tropelaren aurreko partean eta hainbat faboritok min hartu dute, Mikel Landa, Egan Bernal eta Gorka Izagirre tartean.
2018/08/03 - 17:01
Alaphilippe, Roglic, Van Avermaet eta Landa, Donostiako Klasikorako faboritoen artean
Gorka eta Jon Izagirre ere San Sebastian Region Klasikoan izango dira, larunbatean. Zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
2018/08/03 - 16:56
Izagirre anaiak, ilusioz eta gogotsu Klasikorako
Ion eta Gorka Izagirrek Donostiako Klasikoan parte hartuko dute larunbat honetan. Bahrain Merida taldeko txirrindulariak gogotsu daude etxeko lasterketari ekiteko.
2018/08/02 - 16:31
2018ko Donostiako Klasikoaren ibilbidea
UCI World Tourreko lasterketa Gipuzkoako hiriburuan hasi eta bukatuko da. Zortzi mendate igoko dituzte 229 kilometroko ibilbidean.
2018/08/02 - 16:12
Fraile: 'Egia da Klasikoaren ibilbidea ondo datorkidala'
Omar Fraile da Donistiako Klasikoa irabazteko faboritoetako bat. Ibilbidea ondo datorkiola aitortu du, eta Valverde eta Kwiatkowski ikusten ditu aurkari arriskutsuenak bezala.
2018/08/01 - 15:03
2018ko Donostiako Klasikoaren parte-hartzaileak
22 taldetako 154 txirrindularik parte hartuko dute abuztuaren 4an UCI World Tourreko lasterketan, Euskal Herrian egiten den egun bateko lasterketarik garrantzitsuenean.
2018/07/26 - 17:43
EiTBren sistema batek Klasikoko txirrindularien jarraipena egitea ahalbidetuko du
San Sebastian Region Klasikoko 154 txirrindulari bakoitzak transmisore bat eramango du, eta hark biltzen duen informazio oro web bidez kontsultatu ahal izango da.
2018/07/26 - 16:46
Txirrindulari guztiek GPS bat eramango dute Donostiako Klasikoan
San Sebastian Region Kasikoaren berrikuntza nagusiak segurtasuna eta ikuskizuna areagotuko du, eta 2019rako, gainera, emakumezkoen lasterketa ere egongo da.
2018/07/23 - 21:52
Landa, Fraile, Valverde eta Van Avermaet, Donostiako Klasikoko aurre-zerrendan
Antolatzaileek lasterketaren 38. ekitaldian izango diren parte-hartzaileen behin-behineko zerrenda eman dute jakitera.
2018/07/12 - 14:40
22 talde, Donostiako Klasikoan
Gonbidatutako taldeak lau izango dira: Cofidis Solution Credits, Caja Rural Seguros RGA, Euskadi Basque Country Murias eta Burgos BH.
2017/07/29 - 20:40
Haimar Zubeldia: '20 urte zoragarri izan dira'
Usurbiko txirrindulariak agur esan dio bere ibilbideari Donostiako Klasikoan, 20 urte profesionaletan eman ostean.