Dauphiné Kriteriuma
2023/06/11 - 20:30
Dauphine Kriteriumaren 8. etapa: Alaphilippen eta Cicconeren ihesaldia eta italiarraren erasoaldia
Cicconek eta Alaphilippek egin dute eguneko ihesaldia, baina italiarrak erasoaldia jo du eta bakar-bakarrik iritsi da Col de Portetik helmugaraino, lehenengo postua erdietsiz. Zortzigarren etapako azken kilometroak ikusgai bideoan.
2023/06/11 - 19:37
Ciccone gailendu da Dauphinéko azken etapan eta Vingegaardek irabazi du lasterketa
Guztiz bakarrik zegoela irabazi du lasterketa italiarrak La Bastilleko gailurrean, ihesaldi bizia egin ondoren. Kriteriumeko 75. edizioko irabazleak eraman du bigarren postua, 24 segundora.
2023/06/10 - 19:34
Vingegaarden erasoa Croix de Fer mendatean, eta Dauphine Kriteriumaren 7. etapan lortutako garaipena
Jumbo-Visma taldeko txirrindulari danimarkarrak helmugarako bost kilometro geratzen zirela jo du erasoa, eta, etapa irabaziz, are gehiago sendotu du sailkapen nagusian duen lehen postua.
2023/06/10 - 17:36
Jonas Vingegaardek Croix de Fer mendatean irabazi du eta eskura dauka Dauphine Kriteriuma bereganatzea
Jumbo-Vismako danimarkarrak, probako liderra bera, azken igoeran jo du erasoa, etapa amaitzeko bost kilometro geratzen zirela, eta bakarka iritsi da helmugara. Sailkapen nagusian, UAEko Adam Yates dabil bigarren postuan, Vingegaardekiko 02:11ra.
2023/06/09 - 21:19
Zimmermannek bereganatu du garaipena Dauphinéko seigarren etapan eta Castroviejo hirugarren izan da
Txirrindulari alemaniarrak irabazi du Dauphiné Kriteriumeko 6. etapa, esprintean Burgaudeau mendean hartuta.
2023/06/09 - 19:41
Dauphiné Kriteriumaren 6. etapako momentu esanguratsuenak
6. etaparen garaipena eskuratu du Georg Zimmermann alemaniarrak, azken kilometroan Burgaudaurekin amaiera estu bezain zirraragarria izan ostean. Lasterketaren laburpena eta unerik gogoangarrienak ikus ditzakezue bideo honetan.
2023/06/08 - 21:07
Vingegaard da lider berria, bakarkako erakustaldia eman ostean
Txirrindulari danimarkarrak bereganatu du 5.etapa, minutu erdiko abantaila aterata tropelari. Indartsu ageri da Frantziako Tourrera begira.
2023/06/08 - 19:27
Dauphiné Kriteriumaren 5.etapa: Carapazen erasoa, Vingegaarden erantzuna eta azken kilometroen laburpena
5.etapan lider aldaketa egon da eta Jonas Vingegaardek garaipena bereganatu du erakusaldia emanda. Bideo honetan etaparen unerik esanguratsuenen laburpena ikus daiteke.
2023/06/07 - 20:02
Bjergek ezustekoa eman du Dauphiné Kriteriumean, erlojupekoa irabazita
Mikel Bjergek irabazi du Dauphiné Kriteriumeko laugarren etapa, Cours eta Belmont-de-la-Loire arteko erlojupekoa. Jonas Vingegaardek jantzi du liderraren elastikoa, erlojuaren kontrako saioan bigarren izanda. Jonathan Castroviejok 10. postuan amaitu du.
2023/06/07 - 19:13
Mikkel Bjerg izan da onena Dauphine Kriteriumaren erlojupekoan, eta sailkapen nagusiko lehen postuan jarri da
UAE taldeko txirrindulari danimarkarrak irabazi du lasterketako laugarren etaparen banakako erlojupekoa. Vingegaardek egin du bigarren, eta sailkapen nagusian postu horretan bertan dago. Jonathan Castroviejok (INEOS) hamargarren denborarik onena egin du.
2023/06/06 - 20:13
Laportek Dauphine Kriteriumaren hirugarren etapa irabazi eta sailkapen nagusian duen lehen postua indartu du
Jumboko frantziarrak lehen etapa ere irabazi zuen igandean, eta esprintetan bikain moldatzen dela berretsi du; hain zuzen, Le Coteaun, Trentin (UAE) eta Menten (Lotto) espezialistak menderatu ditu. Sailkapen nagusian, 11 segundora du orain Alaphilippe.
2023/06/05 - 19:35
2023ko Dauphine Kriteriumaren 2. etapako azken kilometroa
2023ko Dauphine Kriteriumaren bigarren etapa esprintean erabaki da. Julian Alaphilippe frantziarrak lortu du garaipena.
2023/06/05 - 19:02
Alaphilippek irabazi du Dauphine Kriteriumaren bigarren etapako esprinta; Laportek lider jarraitzen du
Soudal-Quick Step taldeko txirrindulari frantziarra izan da azkarrena La Chaise-Dieuko helmugan; Richard Carapaz (EF Education) eta Natnael Tesfatsion (Trek-Segafredo) sartu dira bigarren eta hirugarren postuetan. Laportek (Jumbo-Visma) laugarren egin du, eta maillot horiari eutsi dio.
2023/06/04 - 19:26
Christophe Laportek irabazi du Dauphine Kriteriumaren lehen etapa, eta lasterketako lehen liderra da
Jumbo-Visma taldeko txirrindulari frantziarrak ia helmugan bertan menderatu du Intermarcheko Rune Herregodts belgikarra; azken hori eguneko ihesaldian izan da, eta amaierara arte borrokatu da garaipena lortzeko. Mikel Landak 22 segundo galdu ditu.
2023/06/04 - 19:11
Dauphiné Kriteriumeko lehen etapako azken kilometroa
Hasi da 2023ko Dauphiné Kriteriuma. Lehen etapa bizia izan da, eta bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa, oso-osorik.
2023/06/03 - 15:28
Vingegaard faborito nagusi eta Landa Bahraineko taldeburu, Dauphine Kriteriumean
Lasterketa zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETBk, eta zortzi etapa izango ditu; lau aldapan gora amaituko dira eta beste batean erlojuaren kontrako saioa egingo dute.
2023/06/02 - 19:05
Mikel Landa izango da Bahrain taldeko liderra Dauphinen
Landak talde indartsua izango du ondoan, Bilbon uztailaren 1ean hasiko den Frantziako Tourrerako entsegu orokortzat jotzen den lasterketako podiumean tokia bilatzeko.
2023/05/31 - 18:56
2023ko Dauphine Kriteriuma: etapetako profilak, ibilbidea eta parte-hartzaileak
Jonas Vingegaard da hautagai nagusia sailkapen nagusian garaipena eskuratzeko. Proba 75. aldiz egingo dute aurten, uztailaren 4tik 11ra bitartean; Mikel Landa ere badago Dauphine Kriteriuma irabazteko hautagaien zerrendan. EITBk zuzenean emango du lasterketa, eitb.eus-en eta ETB1en.
2023/01/05 - 17:01
Goi-mailako txirrindularitzako lasterketa ugari izango dira ikusgai 2023an EITBn
2023an hainbat eta hainbat izango dira EITBk eskainiko dituen lasterketak. Bideo honetan txirrindularitza menuaren nondik norakoak ikus daitezke.
2022/06/12 - 19:29
Vingegaard eta Roglic nagusi Dauphine Kriteriumeko 8. etapan
Jonas Vingegaard eta Primož Roglic (Jumbo Visma) nabarmendu dira Dauphine Kriteriumeko 8. etapan. Helmugarako 5 kilometro falta zirenean erasoa jo eta ezin izan ditu inork geldiarazi. Hona hemen erasoaldiaren laburpena.