Chris Froome
2018/02/14 - 19:27
Thomas Boudat nagusitu da Granadako esprintean
Bestalde, Chris Froomek lasterketa honetan ekin dio bere denboraldiari, eta etapari hasiera eman baino lehen, bere auzirako 'bidezko' epaiketa izatea eskatu du.
2018/02/14 - 13:57
Froome eta Landa, izar nagusiak Andaluzian
Guztira 22 talde profesional, tartean, Euskadi Basque Country-Murias eta Euskadi Fundazioa. Mikel Landa eta Chris Froome txirrinadulariak irteeran izango dira.
2018/02/12 - 21:44
Bartaluccik baieztatu duenez, Skyk zain barneko injekzioak erabili zituen
Mediku italiarra hogei urtez ibili zen txirrindulariak mota horretako produktuekin tratatzen, legez kanpoko bihurtu ziren arte.
2018/02/05 - 14:12
Andaluzian hasiko da lehiatzen Froome
2017ko Espainiako Vueltan britainiarrari egindako analisian salbutamolezko ezohiko neurriak aurkitu zizkioten.
2018/01/24 - 12:56
Peter Saganen garaipen handia Froomekin erasoa jo eta gero
Eslovakiarriak, Maciej Bodnarrek, Chsris Froomek eta Gerainth Thomasek helmugarako 11 kilometroren faltan jo zuten erasoa haizearen laguntzaz.
2018/01/19 - 19:36
UCIren aburuz, Skyk lehiaketetatik kanpo utzi beharko luke Froome, auzia argitu arte
Aipatu kasuagatik Vueltako garaikurra gal dezakeen Froomek ukatu egin du dopinaren aurkako araurik hautsi izana.
2018/01/16 - 23:53
Froomek giltzurrun disfuntzioa argudiatuko du gehiegizko salbutamol maila azaltzeko
Horren arabera, Froomek giltzurrunetako disfuntzio bat pairatu zuen, eta, ondorioz, Ventolin botikatik hartutako salbutamola hainbat egunez metatu zitzaion organismoaren barruan.
2017/12/24 - 14:20
Chris Froomen positiboak hautsak harrotu ditu urte amaieran
Britainiarrak Frantziako Tourra eta Espainiako Itzulia irabazi ditu. Giroa Tom Dumoulinentzat izan da. Alberto Contadorrek eta Haimar Zubeldiak amaitutzat eman dituzte euren ibilbide profesionalak.
2017/12/13 - 16:00
Chris Froomek positibo eman du
UCIk iragarri du Espainiako Vueltan egin zioten kontrolean positibo eman zuela.
2017/12/13 - 15:45
Zer da salbutamola?
Gernuan mililitroko 1.000 nanogramo salbutamol baino gehiago agertzen badira UCIk ez du ontzat ematen eta Froomek argudio sinesgarri eta sendoak eman beharko ditu zigorrik ez jasotzeko.
2017/12/13 - 15:07
Froomen positiboa Vueltan
Team Sky taldeko Chris Froome txirrindulariak positibo eman du. Prentsa ohar batean britaniarrari Vueltan egindako analisian salbutamolezko ezohiko neurriak aurkitu zituztela adierazi dute.
2017/12/13 - 11:21
Froome: 'Asma dut eta oso ondo ezagutzen ditut arauak'
Baimendutako mugak zeintzuk ziren bazekiela eta medikuak gomendatuta hartu zuela salbutamola esan du britainiarrak.
2017/12/07 - 12:06
'Froomen apustua oso arriskutsua da'
Xabier Artetxe Skyko prestatzaileak oso ondo ezagutzen du txapeldun britainiarra. Datorren urtean Giroa eta Tourra korrituko dituela iragarri du Chris Froomek; biak irabaziz gero historian sartuko da.
2017/11/29 - 21:56
Froomek baieztatu egin du 2018ko Giroan parte hartuko duela
Chris Froome (Sky) britainiarrak adierazi du maiatzaren 4an Jerusalemetik (Israel) abiatuko den datorren urteko Italiako Giroan arituko dela.
2017/11/29 - 19:05
2018ko Giroko ibilbide ofiziala eta etapak
Datorren urteko Giroak banaka egin beharreko bi erlojupeko eta mendatean amaitzen diren zazpi etapa izango ditu. Aurkezpenean zehar Chris Froome britainiarrak bertan izango dela baieztatu du.
2017/09/21 - 12:49
Dumoulin munduko txapeldun, Castroviejo hamalaugarren
Tom Dumoulin izan da azkarrena Munduko txirrindularitza txapelketeako erlujupekoan, Roglicen eta Froomen aurretik. Castroviejo 14. postuan geratu da eta Gorka Izagirre 27.ean.
2017/09/20 - 20:40
Dumoulin, erlojupeko munduko txapelduna Bergenen
Herbeheretarraren ostean, Roglic (bigarren) eta Froomek (hirugarren) egin dituzte denborarik onenak. Castroviejo eta Izagirre hamalaugarren eta hogeita zazpigarren izan dira.
2017/09/20 - 11:13
Castroviejok domina nahi du erlojupekoan
Getxoko txirrindularia 2016ko podiuma errepikatzen saiatuko da; Gorka Izagirre, aldiz, estreinako aldiz arituko da mundial batean.
2017/09/05 - 20:56
16. etaparen laburpena
Espainiako Itzuliak gainditu du jada 16. etapa, Nafarroako Zirkuituan hasi eta Logroñon amaitu den, eta 40,2 kilometroko ibilbidea izan duen erlojupekoa. Bideo honetan duzu etaparen laburpena.
2017/09/05 - 19:53
Froomek erakustaldia eman eta erlojupekoa irabazi du
Chris Froomek irabazi du Vueltako 16. etapa. Onena izan da erlojuaren kontrako saioan. 29 segundo atera dizkio Keldermani, 57 segundo Nibaliri eta 59 segundo Zakarini. Lidergoa sendotu du.