Chris Froome
2018/04/26 - 16:47
15. etapako profila: Tolmezzo - Sappada, 176 km
Passi della Mauria, Tre Croci, Sant'Antonio eta Costalissoio mendateak gainditu beharko dituzte Dolomitako etapa. Azken 10 kilometroak %9ko aldapekin. Hasiera ordua: 11:50.
2018/04/26 - 16:37
14. etapako profila: San Vito al Tagliamento - Monte Zoncolan, 181 km
Etapa oso gogorra. 1. Mailako hiru mendate eta 3. Mailako beste bat igo eta gero helduko da Zoncolan Mendia; %12ko pendizak bataz beste eta %22ko aldapak ere baditu. Hasiera ordua: 11:50.
2018/04/26 - 16:21
13. etapako profila: Ferrara - Nervesa della Battaglia, 180 km
Aurreko eguneko etaparen antzera, ibilbide laua eta azken kilometroetan 4. Mailako mendatea esprinta ekiditeko. Hasiera ordua: 12:55.
2018/04/26 - 16:10
12. etapako profila: Osimo - Imola, 213 km
Jardunaldi luzea. Imolara heldu baino lehen, 10 kilometrotara, 4. Mailako mendatea gainditu beharko dute, erasoentzako aproposa. Hasiera ordua: 12:05.
2018/04/26 - 16:03
11. etapako profila: Assisi - Osimo, 156 km
Etapako azken 5 kilometroak oso gogorrak. Via del Borgoko 'hesia' igo beharko dute, harbidezko aldapa eta %16ko pendiza. Hasiera ordua: 13:05.
2018/04/26 - 14:49
10. etapako profila: Penne - Gualdo Tadino, 239 km
Giroko jardunaldi luzeena dute txirrindulariek 239 kilometrorekin eta gainera ibilbidea gora eta behera 1. mailako, 2. mailako eta 4. mailako mendateekin. Hasiera ordua: 10:55.
2018/04/26 - 14:41
9. etapako profila: Pesco Sannita - Gran Sasso Italia, 224 km (Mendatean amaitzen da)
2. Mailako mendate bat eta 1. Mailako bi. Azkenengoa, Campo Imperatore, bertan helmuga dago jarrita. %11ko aldapak. Hasiera ordua: 11:00.
2018/04/26 - 14:34
8. etapako profila: Praia a Mare - Montevergine di Mercogliano, 208 km
Hasiera ordua: 11:55. Azken 55 kilometroak beti maldan gora, eta etapa 2. Mailako Montevergine di Mercoglianoko gainan amaituko da. Faboritoak adi egon beharko dira.
2018/04/26 - 14:22
7. etapako profila: Pizzo Calabro - Praia a Mare, 159 km
Hasiera ordua: 13:25. Aurreko eguneko jardunaldi gogorra ahaztu eta trantsizio jardunaldia du tropelak. Ausartentzako etapa.
2018/04/26 - 14:13
6. etapako profila: Caltanissetta - Etna, 163 km (Maldan gora amaitzen da)
12:50ean hasiko da etapa, maldan gora amaituko den aurrenekoa. Azken 5.5 kilometroetako errepideko zati batzuk sumendiaren labaz osotuta daude. Ikuskizuna, ziurtatuta.
2018/04/26 - 14:03
5. etapako profila: Agrigento - Santa Ninfa, 152 km
13:20ean hasiko da etapa Agrigenton. Jardunaldi laburra, lehen zatia laua, eta bigarrenean gora eta behera ibili beharko dira txirrindulariak Beliceko bailaran.
2018/04/26 - 13:38
3. etapako profila: Be’er Sheva - Eilat, 229 km
13:30ean jarriko da martxan Israelgo hirugarren etapa. Jardunaldiko azken kilometroak maldan behera dira, ihesaldietarako egun polita ala beste esprint bat Eilateko helmugan.
2018/04/26 - 13:28
2. etapako profila: Haifa - Tel Aviv, 167 km
13:50ean hasiko da etapa. Lau-laua da, beraz, gizon azkarrentzat eguna garaipena eskuratzeko eta elastiko arrosara gerturatzeko.
2018/04/24 - 22:23
Froome, aurtengo Giroko behin-behineko zerrendan
Antolakuntzak argitara eman duen behin-behineko zerrendan ageri da txirrindulari britainiarra, Espainiako Itzulian izandako positiboagatik zigorra jasotzearen zain.
2018/04/12 - 13:59
2018ko World Tourreko sailkapena
Peter Sagan da orain liderra sailkapen nagusian. Ion Izagirre euskal txirrindulari onena, 16. postuan, Mikel Landa 20. eta Gorka Izagirre 24.
2018/03/09 - 20:54
Roglic helmugaratu da lehena Trevin eta Thomas lider jarri da
Por su parte, Mikel Landa (Movistar Team), sexto, aguantó con el resto de favoritos como Chris Froome (Sky) o Vincenzo Nibali (Bahrain-Merida).
2018/03/08 - 21:53
Caruso da Tirrenoko lehen liderra, BMCk taldekako erlojupekoa irabazi ostean
Mikel Landa buru duen Movistar Team taldeak denbora asko galdu du eta hamabigarren postuan besterik ez da sailkatu, 50 segundo galduta.
2018/03/07 - 20:42
Caruso da Tirrenoko lehen liderra, BMCk taldekako erlojupekoa irabazi ostean
Mikel Landa buru duen Movistar Team taldeak denbora asko galdu du eta hamabigarren postuan besterik ez da sailkatu, 50 segundo galduta.
2018/03/07 - 10:57
Mikel Landa, Movistar taldearen buru Tirreno-Adriatikon
Tirreno-Adriatikoko 53. ekitaldiak Michele Scarponi zena omenduko; izan ere, etapetako bat bere jaioterrian (Filottrano) amaituko da, martxoaren 11n, igandean.
2018/02/16 - 20:23
Sacha Modolok Granadan egindako akatsa ahaztu eta aise irabazi du Herreran
Wout Poels herbeheretarrak liderraren elastikoari eutsi dio, gainera segundo bat gehiago atera ahal izan die bere atzetik dituenei.