Carlos Alcaraz
2026/02/01 - 13:38
Carlos Alcarazek Australiako Irekia irabazi du, finalean Djokovic menderatuta
Murtziarrak 2-6, 6-2, 6-3 eta 7-5 menderatu du Djokovic, eta, 22 urterekin, Grand Slameko lau tituluak lortu dituen jokalari gazteena da.
2025/09/08 - 11:18
Carlos Alcarazek bigarrenez irabazi du AEBko Irekia, finalean Sinner menderatuta
Carlos Alcaraz Estatu Batuetako Irekiko aurtengo txapelduna da, denboraldiko laugarren eta azken Grand Slama irabazi ostean. Jannik Sinnerri irabazi dio, lau setetan: 6-2, 3-6, 6-1 eta 6-4.
2025/06/08 - 23:16
Carlos Alcarazek irabazi du Roland Garros, Parisen jokatutako finalik luzeenean Jannik Sinner menderatuta
Tenislari espainiarra bost setetan gailendu zaio italiarrari, 4-6, 6-7, 6-4, 7-6 eta 7-6. Partida oso ona izan da, eta bost ordu eta 27 minutuko iraupena izan du. Azkenean, super tie-breakean erabaki da.
2025/06/07 - 14:45
Alcaraz eta Sinner, Roland Garroseko tituluaren bila
Carlos Alcarazek Jannik Sinner italiarraren aurka neurtuko ditu indarrak Roland Garros txapelketaren finalean. Alcarazek Musetti garaitu du (6-4, 6-7, 0-6 eta 0-2) finalerdietan, eta Sinnerrek, Djokovic (6-4, 7-5 eta 7-6).
2025/01/21 - 18:03
2025eko Australiako Irekiko final laurdenetako Djokovic vs Alcaraz partidaren laburpena
Tenislari serbiarrak espainiarra menderatu du, lau setetan, 4-6, 6-4, 6-3, 6-4, hiru ordu eta 35 minututan, eta, horrenbestez, hamabigarrenez jokatuko du finalaurrekoa Melbournen; orain arte, hamar aldiz irabazi du titulua bertan.
2025/01/19 - 14:48
Djokovic, Alcaraz, Zverev eta Sabalenka Australiako Irekiko final-laurdenetan dira jada
Djokovic eta Alcaraz elkarren aurka arituko dira finalerdietarako txartel bat lortzeko lehian. Zverevek Humber frantziarra kanporatu du eta Tommy Paul izango du aurkari. Emakumezkoetan, Sabalenka final-laurdenetara sailkatu da, Mirra Andreieva gaztea kanporatuta.
2024/07/14 - 20:15
Alcaraz da 2024ko Wimbledongo irabazlea, Djokovicen aurkako finalean erakustaldia emanda
Carlos Alcarazek 6-2, 6-2 eta 7-6ko emaitzarekin menderatu du Novak Djokovic Wimbledongo finalean. Horrela, bada, espainiarrak bigarrenez irabazi du Erresuma Batuko Grand Slama.
2024/06/09 - 22:10
Alcarazek irabazi du 2024ko Roland Garros, finalean Zverev menderatuta
Carlos Alcarazek lehenengoz irabazi du Frantziako Grand Slama. Alexander Zverev garaitu du finalean, bost setetan; 3-6, 6-2, 7-5, 1-6 eta 2-6.
2023/07/16 - 22:50
Carlos Alcarazek Djokovic garaitu eta bere lehen Wimbledon txapelketa irabazi du
Espainiarrak irabazi du 2023ko Wimbledon txapelketa, finalean Novak Djokovic serbiarra mendean hartuta (1-6, 7-6 (6), 6-1, 3-6, 6-4).
2023/07/14 - 23:18
Alcarazek Medvedev menderatu du eta finala Djokovicen aurka jokatuko du
Carlos Alcarazek Daniil Medvedev errusiarra menderatu du (6-3, 6-3 eta 6-3) eta Wimbledongo finala jokatuko du, igande honetan, Novak Djokovic serbiarraren aurka.
2023/03/20 - 13:19
Carlos Alcaraz eta Elena Rybakina, Indian Wellsen garaile; espainiarrak munduko lehen postua berreskuratu du
Alcarazek, gizonezkoen finalean, Medvedev menderatu du igandean (6-3, 6-2); Rybakinak, larunbatean, Sabalenka hartu zuen mendean (7-6, 6-4). Horrela, Alcaraz, berriro ere, munduko sailkapeneko lehen postuan dago.
2022/09/12 - 11:58
Carlos Alcaraz, AEBko Irekiko txapeldun eta munduko tenislari onenen zerrendaren buru
Espainiar tenislari gazteak Casper Ruud norvegiarra gainditu zuen 6-4, 2-6, 7-6 (1) eta 6-3ko emaitzarekin.
2022/09/10 - 14:01
Carlos Alcarazek eta Casper Ruudek jokatuko dute US Openeko final handia
Bi tenislariek euren kirol ibilbideko Grand Slameko lehen titulua lortu nahi dute igande honetan; gainera, ATP sailkapeneko munduko lehen postua egongo da jokoan New Yorken.