Burgosko Itzulia
2020/07/29 - 19:39
Berrikusi bigarren etapako azken 10 kilometroak
Fernando Gaviria kolonbiarrak irabazi du Burgosko Itzuliaren bigarren etapa, esprintean. Jon Aberasturi bosgarren sailkatu da eta bigarren da sailkapen nagusian.
2020/07/29 - 18:54
Fernando Gaviriak irabazi du esprintean
Castrojeriz – Villadiego artean jokatutako bigarren etapan kolonbiarra izan da azkarrena. Jon Aberasturi bosgarren izan da.
2020/07/29 - 18:04
Gaviriak esprintean irabazi du Villadiegoko helmugan
Jon Aberasturi bosgarren sailkatu da etapan eta sailkapen nagusiko bigarren postuan kokatu da. Felix Grobschartner liderrak 8 segundoko aldea du, euskaldunarekiko.
2020/07/29 - 17:25
5 gizon, eguneko protagonistak ihesaldi luzean
Joel Nicolau (Caja Rural), Angel Fuentes (Burgos-BH), Alessandro Fedeli (Nippo Delko OP), Riccardo Verza (Kometa) eta Francisco Galvan (Kern Pharma).
2020/07/29 - 00:26
Lehenengo etaparen laburpena
Felix Grobschartner txirrindulari austriarra da Burgosko Itzuliaren lehen lidera. Estreinako egunak denetarik izan du: bukaera maldan gora, erorikoak eta ihesaldi goiztiarra.
2020/07/28 - 21:03
Leemreisek atzamar bat galdu du lehenengo etapako erorikoan
Burgoseko Itzuliaren lehenengo etapako erorikoan, Sebastian Henao eta Gijs Leemreise izan dira. Azken honek atzamarra galdu du.
2020/07/28 - 20:55
Horrelakoak izan dira etapako azken 10 kilometroak
Felix Grobschartnerrek erasoari ekin dio 800 metroren faltan eta bakarrik helmugaratu da 2020ko Burgosko Itzuliaren lehenengo etapan. Hona hemen azken 10 kilometroak.
2020/07/28 - 18:59
Grosschartner, indartsuena Gazteluko aldapan
Felix Grosschartner (Bora-hansgrohe) txirrindulariak irabazi du Burgosko Itzuliko lehen etapan. Aranburu laugarren izan da eta Mikel Landa bosgarren.
2020/07/28 - 18:19
Grobschartnerrek irabazi du Burgosko Itzuliaren lehenengo etapa
Austriarra lasterketaren lider berria da. Alex Aranburu eta Mikel Landa laugarren eta bosgarren sailkatu dira, hurrenez hurren.
2020/07/28 - 17:55
Erorikoa tropelean
Etapa amaitzeko 54 kilometroren faltan erorikoa izan da tropelean. INEOS taldeko Sebastian Henaok kolpe handia jaso du.
2020/07/28 - 17:19
4 gizon, lehen ihesaldian
Jetse Bol (Burgos), Gotzon MartÍn Sanz (Euskadi), Francisco Galván (KernPharma) eta Diego Sevilla (KometaXstra) txirrindulariek ostu dute lehen ihesaldi garrantzitsua.
2020/07/28 - 11:09
Txirrindulari onenak, Burgosko Itzulia
Lasterketa gaur hasi eta abuztuaren 1ean, larunbatean, amaituko da. Etapa guztiak, zuzenean (15:00), ETB1n eitb.eus-en.
2020/07/28 - 00:13
2020ko Burgosko Itzulia, bihartik aurrera zuzenean ETB1n eta eitb.eus-en
Asteartean hasiko da 2020ko Burgosko Itzulia. Aurtengo edizioak goi-mailako txirrindulariak izango ditu. Hauk dira 2019ko edizioaren irudirik onenak.
2020/07/27 - 17:03
Euskaltel-Euskadik Burgosen izango duen zazpikoa aurkeztu du
XLII. edizioak luxuzko parte hartzea izango du eta zuzenean eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en.
2020/07/27 - 13:33
Cavendish: "Mikel Landa ikaragarri ondo dago, sasoi bete-betean"
Bahrain-McLareneko taldeburuak Pello Bilbao izango du ondoan laguntzeko. Damiano Caruso eta Eros Capecchi mendiko etapetan ere laguntzeko izango ditu.
2020/07/27 - 12:42
2020ko Burgosko Itzuliko ibilbidea eta profilak
ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute XLII. edizioa.
2020/07/25 - 13:53
Mads Pedersen eta Remco Evenepoel Burgosko Itzulian izango dira
Lasterketa uztailaren 28tik abuztuaren 1era arte jokatuko da eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute.
2020/07/09 - 17:14
Movistar, Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma, baieztatuta
Lasterketak luxuzko parte hartzea izango du aurten egutegiko lehen lasterketa baita.
2020/06/26 - 22:41
Goi-mailako txirrindularitza EiTBn, udan eta udazkenean
Uztailaren 28an hasiko dira emanaldiak Burgosko Itzuliarekin batera, eta haren atzetik helduko dira World Tourreko hainbat lasterketa, tartean, Frantziako Itzulia edota Italiako Giroa.
2020/06/24 - 14:55
Burgosko Itzuliak luxuzko parte-hartzea izango du
WorldTourreko hamabi talde izango dira aurtengo edizioan, Caja Rural, Euskaltel-Euskadi eta Burgos taldeekin batera.