Bizkaia Frontoia
2023/03/27 - 01:43
Tolosaren lesioak finalerako txartela eman die Elordi eta Zabaletari
Gorriek erakustaldia eman dute Binakako Txapelketako finalerako bigarren txartela lortzeko lehian, baina partidako azken tantoetan atzelariak min hartu du eta ezin izan du jokatzen jarraitu. Hortaz, urdinei eman diete garaipena.
2023/03/26 - 22:52
Tolosak min hartuta, Elordi-Zabaleta bikoteak jokatuko du finala
Xabier Tolosak negarrez utzi du Bizkaia Frontoia bere lesioak finalerako txartela Elordi-Zabaleta bikoteari eman dien partidan. Gorriak 19-15 irabazten zihoazela, Atzelariak ziztada sentitu du eskuin hankan eta ezin izan du jokatzen jarraitu.
2023/03/05 - 21:59
Peñak eta Mariezkurrenak finalaurreko ligaxkarako azken txartela eskuratu dute
Lehen zatian partida berdindua izan da. Peñak ez du asmatu Mariezkurrenaren lan ona behar bezala amaitzen eta ez dute alde handirik lortu. Bigarrenean, berriz, Peña tantoak amaitzen hasi eta finalerdietarako txartela bereganatzea lortu dute.
2023/03/05 - 20:22
Peña II-Mariezkurrena II bikoteak lortu du Binakako Txapelketako finalerdietarako azken txartela
Peña II.ak eta Mariezkurrena II.ak mendean hartu dituzte Peio Etxeberria eta Rezusta play-offeko partidan, 22-10eko emaitzarekin, eta finalerdietarako sailkatu dira.
2023/02/27 - 16:21
Zornotzak, Zumaiak eta Bilbok hartuko dituzte Binakako play-offak
Asteburu honetan erabakiko da zein bikote sailkatuko diren txapelketako finalerdietako ligaxkan Elordi-Zabaleta eta Altuna-Tolosa bikoteekin batera aritzeko.
2023/02/19 - 22:34
Elordik eta Zabaletak geldiezin jarraitzen dute eta 12. garaipena eskuratu dute Larrazabal-Albisuren aurka
Baikoko bikoteak ez dizkio gauzak erraz jarri sailkapeneko liderrei. Are gehiago, 16-14 aurretik egon dira. Elordik eta Zabaletak, ordea, partidari buelta ematea lortu eta beste garaipen bat erdietsi dute.
2023/02/13 - 18:02
Larrazabalek eta Eskirozek berriro ordezkatuko dituzte Urrutikoetxea eta Imaz
Urrutik eta Imazek ez dituzte lesioak gainditu, beraz, aurreko jardunaldian euren ordez aritu ziren pilotariek lana bera izango dute.
2023/02/11 - 12:11
Arrizabalaga eta Oses, Bizkaia Txapelketako irabazleak
Arrzabalagak eta Osesek jantzi dute Bizkaia Txapelketako txapela, finalean Aldai-Mendizabal bikotea mendean hartuta 21-22ko emaitzarekin. Bideo honetan dituzu ikusgai azken tantoa eta irabazleen adierazpenak.
2023/02/11 - 00:34
Arrizabalagak eta Osesek Bizkaia Torneoa irabazi dute Aldai eta Mendizabal garaituta
Arrizabalagak eta Osesek pronostikoak hautsi dituzte aurreko ligaxkan partidarik galdu ez zuten Aldai-Mendizabal bikotea menderatuz.
2023/02/08 - 21:56
Arrizabalaga-Oses eta Aldai-Mendizabal bikoteak, prest Bizkaia Txapelketako finalerako
Finala jokatuko duten bi bikoteek materiala hautatu dute Bizkaia pilotalekuan. Norgehiagoka eitb.eus-ek eta ETB4k eskainiko dute otsailaren 11n, 12:30ean.
2023/02/05 - 12:19
Necol, txapeldun Perezi finala irabazita
Dan Necolek jantzi du palako Banakako Txapelketako txapela finalean Ibai Perez mendean hartuta (2-3).
2023/02/05 - 11:54
Necol: ''Fisikoki eta mentalki ondo prestatuta nagoela erakutsi dut, oso pozik nago''
Dan Necol da 2023ko palako Banakako Txapelketako txapelduna. Ibai Perezi finala irabazi eta txapela jantzi ondoren, adierazpen hauek egin dizkio EITB Mediari.
2023/01/15 - 21:54
Altuna III.ak eta Tolosak amaitu dute Elordiren eta Zabaletaren bolada onarekin (22-21)
Lehenengo jardunaldian Elordi eta Zabaletak ez zuten Altunaren aurka jokatu amezketarra min hartuta zelako. Orokorrean, gorriak izan dira nagusi. Azkenean, Elordi-Zabaleta bikotearen bolada ona 8. jardunaldian amaitu da.
2023/01/10 - 17:22
Hautatu dute Altuna III.a-Tolosa vs Elordi-Zabaleta partidarako materiala
Binakako Txapelketako bigarren itzuliko lehen jardunaldiko azken partida izango da Bilbokoa. Elordi eta Zabaleta liderrak dira partida guztiak irabazita. Altunak eta Tolosak, berriz, bostgarren garaipena lortu nahi dute.
2023/01/02 - 22:08
Bizkaia txapelketa, urtarrilaren 13tik otsailaren 10era
Lau bikote lehiatuko dira: Olatz Arrizabalaga-Uxue Oses, Amaia Aldai-Nora Mendizabal, Maddalen Etxegarai-Enara Gaminde eta Leire Garai-Andrea Capellan. Finalerdirik gabeko lehiaketa izango da. Ligaxkako lehenak eta bigarrenak, zuzenean jokatuko dute finala.
2022/12/31 - 15:39
Altunak eta Tolosak bolada onean jarraitzen dute beste garaipen batekin (22-18)
Altunak eta Tolosak 22-18 menderatu dituzte Urrutikoetxea eta Albisu bart Bizkaia pilotalekuan. Laugarren puntua eskuratuta, sailkapeneko bigarren postuan sendotu dira.
2022/12/24 - 20:37
Maldonado eta Perez, Kutxabank Ligako irabazleak
Maldonado-Perez bikoteak mendean hartu ditu Necol eta Del Rio Bizkaia Frontoian jokatu den final handian. Txapeldunak 2-3ko emaitzarekin nagusitu dira.
2022/12/23 - 21:45
Necol-Del Rio eta Maldonado-Ibai, prest final handirako
Larunbat honetan, abenduak 24, Kutxabank Ligako binakako finala jokatuko da. Necol eta Del Rio Maldonado eta Ibai Perezen aurka lehiatuko dira txapela irabazteko.
2022/12/21 - 17:45
Lau t'erdikoa eta Buruz Burukoa, zesta eta Biarritzeko Munduko Txapelketa nabarmendu dira pilotan 2022an
Unai Laso, Jokin Altuna eta Amaia Aldairen txapelak, Lau T'erdiko final gogoangarria, zestaren urte oparoa eta Pilotako Munduko Txapelketa izan dira, besteak beste, 2022ak frontoietan utzitako momenturik onenak.
2022/12/20 - 18:38
Necol-Del Rio eta Maldonado-Ibai Perez bikoteek hautatu dute materiala Kutxabank Ligako finalerako
Necol eta Del Rio Maldonado eta Ibai Perezen aurka arituko dira Kutxabank Ligako finalean. Txapelketan bi aldiz izan dira aurrez aurre, eta Maldonado eta Perez nagusitu dira bietan. Partida abenduaren 24an jokatuko da, 16:00etan, eta ETB4n ikusi ahalko da hurrengo goizean.