Bizkaia Frontoia
2024/03/10 - 21:53
Mariezkurrena II.a eta Jaka, burumakur Binakako Txapelketatik at geratu ostean
Erik Jaka eta Jon Mariezkurrena Binakako Txapelketatik at geratu dira, finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldian. Jonkin Altunaren eta Julen Martijaren kontra 13-22 galduta esan diote agur txapelketari. Jaka eta Mariezkurrena ligaxkako onenak izan ziren, baina ezin izan dute finalera heldu.
2024/03/10 - 21:12
Altunak eta Martijak aukerarik gabe utzi dituzte Jaka eta Mariezkurrena (13-22)
Final-laurdenetako ligaxkan onena izan zen Baikoko bikotea, baina finalerdietakoan bi partida txar egin dituzte eta txapelketatik kanpo geratu dira. Altuna eta Martijaren garaipenak, gainera, finalerako txartela eman die Peio Etxeberria eta Zabaletari.
2024/03/10 - 01:41
Jon Fernandez: ''Borroka zaila izan da, oso pozik nago''
Etxebarriko boxeolaria puntuetara gailendu zaio Jezreel Corrales munduko txapeldun ohiari, Bilboko Bizkaia pilotalekuan izandako konbatean.
2024/03/10 - 01:32
Jon Fernandez puntuetara gailendu zaio Jezreel Corrales txapeldun ohiari
Hiru epaileek aho batez izendatu dute garaile Etxebarriko boxeolaria. Garaipen garrantzitsua da bizkaitarrarentzat, titulua lehiatzeko bidean.
2024/03/06 - 18:05
Jaka-Mariezkurrena eta Altuna-Martija bikoteek iganderako pilotak aukeratu dituzte
Igandean, Bizkaia frontoian, Jaka-Mariezkurrena eta Altuna-Martija bikoteak nor baino nor gehiago arituko dira finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldian. Lau pilotariak materialarekin "gustura" agertu dira.
2024/02/25 - 21:57
Artola eta Imaz finalerdietan dira, Peña II-Albisu bikotearen aurka maldan gora izan duten partida irabazita
Artolak eta Imazek BInakako Txapelketako finalerdietarako txartela eskuratu dute, Peña II-Albisu bikoteari 22 eta 20 irabazita, play-offetako azken partida. Artola eta Imaz 8-17 galtzen ibili dira, baina, azkenean, garaipena bereganatu dute.
2024/02/08 - 21:33
Xabier Erostarbek ordezkatuko du Zabaleta
Urretxuko atzelariak lehenengoz jokatuko du maila nagusiko txapelketa batean eta Peio Etxeberriarekin batera arituko da. Zabaleta ez da eskuin izterreko lesiotik guztiz berreskuratu eta ez da Peña-Albisu bikotearen aurkako partidan egongo larunbatean, Bizkaia frontoian.
2024/02/03 - 18:17
Maldonado, buruz buruko txapeldun
Roman Maldonadok irabazi du 2024ko Banakako Pala Txapelketa, finalean Iñaki Urrutia mendean hartuta, hiru jokotan: 5-10, 9-10 eta 2-10.
2024/01/27 - 21:59
Laso eta Urrutikoetxea nagusi Bilbon jokatutako partida gorabeheratsuan (20-22)
Altuna eta Martija gainditu dituzte berdintasuna nagusi izan den neurketan.
2024/01/08 - 17:59
Tolosak, Zabalak, Bikuñak, Erostarbek eta Egigurenek kontratua berritu dute Asperekin
Xabi Tolosak, Iñigo Bikuñak, Javier Zabalak eta Xabi Erostarbek bi urtez luzatu dute. Julen Egiguren aurrelariak, berriz, urtebete gehiago jarraituko du.
2023/12/30 - 22:10
Elordi-Rezusta bikotea, garaile Lasoren eta Aragurenen aurkako lehian (22-19)
Elordik eta Rezustak 22 eta 19 menderatu dituzte Laso eta Aranguren. Horrela, Elordi-Rezusta bikoteak laugarren garaipena pilatu du Binakako Txapelketan. Laso eta Aranguren, aldiz, sailkapeneko azken-aurreko postuan dira, 2 garaipenekin.
2023/12/23 - 21:44
Peña eta Albisu ezustean gailendu zaizkie Elordi eta Rezustari (12-22)
Albisu Rezusta baino gehiago izan da atzean, eta horrek partida baldintzatu du. Azken bederatzi tantoak bata bestearen atzetik egin dituzte urdinek.
2023/12/15 - 21:51
Maldonado eta Urrutia, Kutxabank Ligako txapeldunak
Roman Maldonadok eta Iñaki Urrutiak irabazi dute Palako Kutxabank Liga. Finalean, hiru jokotan hartu dituzte mendean Esteban Gaubeka eta Ibai Perez: 2-10, 2-10 eta 8-10.
2023/12/10 - 21:12
Hirutik hiru garaipen Jaka eta Mariezkurrenarentzat; hirugarren porrota bildu dute Elezkanok eta Martijak
Erik Jakak eta Jon Mariezkurrenak 9 eta 22 irabazi diote Danel Elezkano-Julen Martija bikoteari Binakako Txapelketako 3. jardunaldiko partida. Hala, Jakak eta Mariezkurrena II.ak 3. puntua bereganatu dute. Elezkano II.ak eta Martijak, berriz, irabazi gabe jarraitzen dute.
2023/12/01 - 22:11
Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finalak, abenduaren 8an, eitb.eus-en eta ETB1en
Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finalak aurkeztu dituzte, Bilbon. Emakumezkoen zein gizonezkoen finalak abenduaren 8an jokatuko dira, Bizkaia frontoian, 12:00etan, eta zuzenean eskainiko dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek.
2023/11/19 - 22:01
Finala, Jokin Etxanizen begietatik
Aspeko kirol zuzendariak bi pilotarien azterketa egin du. Peio Etxeberriarekin pena hartu du, txapeldunordeak ez baitu eman txapelketa osoan erakutsitako maila bikaina.
2023/11/19 - 21:49
Peio Etxeberria: ''Pena handia daukat, Jokin merezimendu osoz iritsi da 22ra''
Jokin Altuna da Lau T'erdiko txapeldun berria, Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean Peio Etxeberria 22 eta 9 mendean hartuta. "Pena handia daukat, Jokin merezimendu osoz iritsi da 22ra", adierazi du Etxeberriak. "Egunean eta orduan jokatu behar da, eta ez dut egin", gaineratu du.
2023/11/19 - 21:03
Altuna, Lau t'erdiko podiumaren koska altuenean
Jokin Altunak bereganatu du 2023ko Lau t'erdiko txapela, Peio Etxeberria 22 eta 9 mendean hartuta. Txapelketako bigarren postua, beraz, Etxeberriak eskuratu du; hirugarrena, Jon Ander Peñak.
2023/11/19 - 21:00
Jokin Altunak bere laugarren txapela jantzi du, maila kaskarra eman duen Etxeberriari irabazita (22-9)
Amezketakoa neurketa osoan izan da aurretik markagailuan. Nafarra, aldiz, ezinean aritu da, bere lehen final handia jokatzearen presioak gaindituta.
2023/11/19 - 20:52
Altuna: ''Partidua ondo prestatuta ekarri dut, eta oso pozik nago egindakoarekin''
Jokin Altuna oso pozik azaldu da finalean lortutako garaipenarekin. Peio Etxeberriak ez duela egunik onena izan onartu du, baina, hein handi batean, haren akatsak bere merituak ere izan direla gehitu.