Basque Team
2024/08/10 - 23:36
Carlota Ciganda 49. izan da Olinpiar Jokoetako golf txapelketan
Nafarrak +3ko txartelarekin amaitu du laugarren eta azken jardunaldia. Guztira, +13ko txartela aurkeztuta, sailkapeneko 49. postuan bukatu du.
2024/08/10 - 14:25
Begoña Lazkano K1 modalitateko 500 metroko proban txapelketatik at geratu da finalerdietan
Euskal piraguistak ezin izan ditu finalerdiak gainditu, bere seriean zazpigarren izan baita. Ondorioz, ez du final handirako txartelik lortu, ezta B eta C finaletarako ere.
2024/08/10 - 00:38
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia abuztuaren 9an, ostirala
Jardunaldi honetan, honako kiroletan aritu dira euskal kirolariak: gimnasia, eskubaloia, golfa, futbola eta waterpoloa.
2024/08/09 - 20:13
Odriozolak, Garciandiak eta Hernandezek brontzea lortzeko partida jokatuko dute, finaletik at geratu ostean
Espainiako selekzioak galdu egin du Almaniakoaren aurka 25-24ko emaitzarekin Olinpiar Jokoetako eskubaloiko finalerdia. Ondorioz, urrezko zein zilarrezko domina lortzeko aukera gabe geratu da. Hala ere, brontzea eskuratzeko aukera izango du, abuztuaren 11n.
2024/08/07 - 23:26
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia abuztuaren 7an, asteazkena
Paris 2024: piraguismoa, eskubaloia, golfa, skatea, waterpoloa eta atletismoa.
2024/08/07 - 02:26
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia abuztuaren 6an, asteartea
Paris 2024: atletismoa, skatea, futbola eta belar-hockeya.
2024/08/06 - 23:39
Basque Teamek eta Atletico San Sebastianek Pau Etxaniz, Maialen Chourraut eta Miren Lazkano omendu dituzte
Astearte arratsaldean, Donostian, Parisko Olinpiar Jokoetan domina irabazi duen Etxanizek eta Jokoetan parte hartu duten Chourrautek eta Lazkanok omenaldi beroa jaso dute.
2024/08/06 - 21:06
Naia Laso zazpigarren geratu da skate parkeko finalean
Basque Team taldeko skaterrak 86.28 puntu lortu ditu bere hirugarren saiakeran, aurreko bietan erori ondoren. Horrenbestez, diploma olinpikoa eskuratu du.
2024/08/06 - 01:27
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia abuztuaren 5ean, astelehena
Jardunaldiaren laburpena: kayak krosa, hiruko saskibaloia, futbola eta waterpoloa
2024/08/04 - 20:41
Maialen Chourraut kayak-kroseko final-laurdenetarako sailkatu da, eta Miren Lazkano kanporatu egin dute
Final-laurdenak astelehenean izango dira, 15:30ean, Vaires-sur-Marne herriko kanalean.
2024/08/04 - 20:39
Basterra eta Vilallonga dominak lortzeko borrokatuko dira finalerdietan, Belgika 2-3 garaitu ostean
Espainiako belar-hockeyko gizonezkoen selekzioak mendean hartu du Belgika Parisko Olinpiar Jokoetako final-laurdenetan, 'Chefo' Basterraren gol bati esker.
2024/08/04 - 00:10
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia abuztuaren 3an, larunbata
Euskal kirolariek larunbat honetan, abuztuaren 3an, Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan lortutako emaitzen laburpena: arrauna, golfa, waterpoloa, piraguismoa, judoa, futbola, eskubaloia eta txirrindularitza.
2024/08/02 - 22:45
Pau Etxanizen biharamun gozoa
Etxanizek brontzezko domina lortu zuen abuztuaren 1ean K1 eslalomean. Donostiarra nekatuta dago, eta ilusioz bizitzen ari da momentua. Edozein kirolariren ametsa bete du bere lehen Jokoetan.
2024/08/02 - 20:44
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia abuztuaren 2an, ostirala
Euskal kirolariek ostiral honetan, abuztuak 2, Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan lortutako emaitzen laburpena: arrauna, golfa, waterpoloa, 3x3 saskibaloia, eskubaloia, piraguismoa eta surfa.
2024/08/02 - 11:42
Nadia Erastorbek eta Joan Duruk diploma olinpikoa lortu dute, final-laurdenetan kanporatu baitituzte
Zarauztarrak Matsuda Shino japoniarra garaituta lortu zuen final-laurdenetarako txartela, baina Tatiana Weston-Webb brasildarrak kanporatu du. Joan Duru Baionako surflariak, bestalde, ezin izan du Kauli Vaast frantziarra gainditu.
2024/08/02 - 01:19
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia abuztuaren 1ean, osteguna
Euskal kirolariek ostegun honetan, abuztuak 1, Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan lortutako emaitzen laburpena: arrauna, golfa, ur-poloa, saskibaloia 3x3, eskubaloia, piraguismoa eta surfa.
2024/08/01 - 22:56
Senide eta lagunek pozarren ospatu dute Etxanizen brontzea
Emozio eta poz handiz hartu dute Atletico San Sebastianen egoitzan Pau Etxanizen brontzezko domina. Familiako kideek eta lagunek batera ikusi nahi izan dute Pauren lorpena.
2024/08/01 - 22:16
Pau Echanizek jaitsiera bikainarekin eskuratu du brontzea
Hirugarren postua lortu du 88.87ko denborarekin (bi segundoko zigorra) Vaires-sur-Marneko instalazioetan, urrea irabazi duen Giovanni di Gennaro italiarraren (88.22) eta zilarra irabazi duen Titouan Castryck frantziarraren (88.42) atzetik.
2024/08/01 - 20:28
Pau Etxanizek brontzezko domina lortu du K1 eslalomean
Hirugarren postua lortu du 88.87ko denborarekin (bi segundoko zigorra) Vaires-sur-Marneko instalazioetan.
2024/08/01 - 15:31
Andy Criere eta Janire Gonzalez-Etxabarri Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu dira
Basque Teameko surflariak 2024ko Olinpiar Jokoetan ez dute jarraituko bigarren aukeran ez direlako sailkatu. Dena eman dute Andy Crierek eta Janire Gonzalez-Etxabarrik Tahitin.