Basque Team
2022/08/18 - 19:40
Maria Vicentek heptatloia utzi du luzera jauzia egin ondoren
Lehiaketa uztea erabaki du lesio bat saihesteko, luzera jauziko proban hiru jauzi baliogabe egin ondoren.
2022/08/18 - 19:09
Arantza Morenok 16. postuan amaitu du Europako Txapelketako xabalina jaurtiketan
Lehenengo jaurtiketa 54,87 metroraino iritsi da eta ondoren bere jaurtiketa onena egin du: 56,02 metrokoa. Hala ere, ez da nahikoa izan finalera pasatzeko.
2022/08/18 - 18:36
Iñigo Peña eta Begoña Lazcano K2-1.000 metroko finalera
Bere aldetik, Aitor Gorrotxategi, K1-1.000 metrokoan finalaurrekora sailkatu da.
2022/08/16 - 21:53
Tania Calvok hamaikagarren postuan amaitu du Municheko Europako Txapelketako Madison proba
Ez dute punturik lortu lehen bi esprintetan, eta atzean geratu dira, -140 pilatu eta hamaikagarren sailkatu dira.
2022/08/16 - 14:54
Irati Mitxelena ez da luzera-jauziko finalean sartu
Ezin izan du gainditu luzera jauziko sailkapena: hamabosgarren postuan amaitu du, 6.36ko markarekin.
2022/08/16 - 00:54
Tania Calvok hamalaugarren egin du omniumean eta Ekain Jimenez ez da finalerako sailkatu
Tania Calvok omniumean parte hartu du duela bi egun erori zen Eukene Larrarte taldekidea ordezkatzeko. Calvok proban zehar 42 puntu lortu ditu guztira.
2022/08/14 - 19:41
Virginia Diazek bosgarren bukatu du Municheko Europako Txapelketan
Finalaurrekoetan bigarren markarik onena lortu ostean, Getxoko arraunlaria ezin izan da podiumera igo scull modalitateko banakako finalean.
2022/08/13 - 23:34
Eukene Larrartek Europako kanporaketa utzi du, eroriko handi baten ondorioz
Larrarte ospitalera eraman dute azterketa sakona egiteko eta behin betiko diagnostikoa egiteko.
2022/08/13 - 17:32
Jaime Romero, hamaseigarren Europako Txapelketako bakarkako jazarpen proban
Astigarragakoak ez du aurrera egin sailkapen txandan. Hala ere, txapelketan izan duen parte-hartzearen balorazio positiboa egin du
2022/08/13 - 16:56
Ziortza Isasik eta Tania Calvok ez dute finalerako txartela lortu Municheko Europako Txapelketan
Basque Teameko txirrindulariek ez dute jazarpeneko banakako proban dominengatik borrokatuko, onenen marketatik urrun geratu ostean.
2022/08/13 - 15:19
Virginia Diaz Europako Txapelketako finalerako sailkatu da
Getxoko arraunlaria bere finalaurrekoan nagusitu da, eta orotara bigarren markarik onena eginda sartu da scull modalitateko banakako finalean.
2022/08/12 - 17:05
Ekain Jimenez, zortzigarren Europako Txapelketako taldekako abiadura proban
Basque Teameko kirolariak taldea osatu du Alejandro Martinezekin eta Jose Morenorekin, eta zortzigarren amaitu du. Kanporatuta geratu dira Britainia Handiko hirukotearen aurka galdu ostean.
2022/08/12 - 13:35
Calvo, Larrarte, Isasi eta Romero, kanporatuta Europako Txapelketako sailkatze fasean
Tania Calvo, Eukene Larrarte eta Ziortza Isasi euskal txirrindulariek ezin izan dute aurrera egin taldekako jazarpenaren proban. Jaime Romero ere kanpoan geratu da proba berean, gizonezkoen mailan.
2022/08/12 - 00:33
Jorge Pinedak Europako Txapelketako arraun olinpikoko A finalerako txartela lortu du
Basque Teameko arraunlariak finalera sailkatzea lortu du Josefa Benitez, Enrique Floriano eta Veronica Rodriguez taldekideekin batera.
2022/08/11 - 23:26
Virginia Diazek Europako Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du
Basque Teameko arraunlaria hirugarren izan da single scull modalitateko sailkatze proban eta finalerdietan izango da.
2022/08/11 - 22:56
Carreterok eta Linacisorok ez dute aurrera egin Europako Txapelketan
Eneko Carretero eta Mikel Linacisoro euskal eskalatzaileek ezin izan dute finalerdietarako txartela lortu. Ez dute sailkatze fasea gainditu.
2022/07/31 - 23:13
Maialen Chourrautek ezustekoa eman, eta bederatzigarren sailkatu da Extreme proban
Lasartearrak K-1ean 5. postua eta Extreme modalitatean 9. postua lortu ditu Augsburgeko Mundialetan. Chourraut pozik dago goi-mailako lehiaketara bueltan emandako mailarekin.
2022/07/31 - 19:07
Maialen Chourraut eta Miren Lazkano, Extreme modalitateko finalaurrekoetatik kanpo
Proba honetan kanpoan geratu ostean, agur esan diote Munduko Slalom Txapelketei.
2022/07/31 - 14:48
Klara Olazabal eta Ander Elosegi, Munduko Salalom Txapelketako C-1 probako finaletik kanpo
Finalerdietan, Olazabal 17. eta Elosegi 28. sailkatu dira. Honezkero, Ausburgeko Mundialetako partaidetzari bukaera eman diote biek.
2022/07/30 - 22:49
Maialen Chourrautek bosgarren postua lortu du Munduko Txapelketan
Gipuzkoarrak espero ez zuen emaitza lortu du Kayak proban. Gainera, extreme modalitatean fase finalerako sailkatu da. Miren Lazkanok ere sailkapena lortu du eta bihar lehiatuko dira.