Atano III pilotalekua
2025/10/30 - 16:12
Altuna III.a eta Peio Etxeberria ez dira gustura agertu aukeran izandako materialarekin
Jokin Altunak eta Peio Etxeberriak Lau t'erdiko txapelketako finalaurrekoa jokatuko dute asteburuan, eta horretarako materiala aukeratu dute ostegun honetan, Donostian, Atano III.a frontoian. Ez dira gustura agertu pilotekin.
2025/07/05 - 01:38
Peña II.ak eta Zabalak jokatuko dute Iruñeko sanferminetako 4 t'erdiko finala
Lehen finalerdian, Peñak eta Artolak neurtu dituzte indarrak. Oso partida lehiatua izan da, eta Peñak lortu du finalerako txartela (15-22). Bigarrenean, Etxeberria eta Zabala lehiatu dira. Hasiera parekatua izan du partidak, baina 11-11 berdindu ondoren, Zabalak agintea hartu du (13-22).
2025/06/28 - 13:47
Peña finalerdietara igaro da, Iker Larrazabal mendean hartuta (22-13)
Tolosarra nagusi izan da final-laurdenetako partidan, eta Iñaki Artola izango du aurkari ostiralean, Atano III.a pilotalekuan.
2025/06/03 - 19:31
Azken finalak eta Buruz Buruko palmaresa
Retegi II.a, hamaikarekin, da Banakako Txapelketa gehien irabazi dituen pilotaria.
2025/05/25 - 22:41
Etxeberriak Buruz Buruko txapelketako 3. postua lortu du, Larrazabal mendean hartuta (22-8)
Peio Etxeberriak 22 eta 8 irabazi dio Iker Larrazabali Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Aurrelariak Buruz Buruko txapelketako podiuma osatuko du ekainaren 1ean Jokin Altuna eta Iñaki Artolarekin batera.
2025/05/17 - 23:07
Jokin Altuna izango da buruz buruko finalean, Unai Laso modu ikusgarrian menderatu eta gero (22-9)
Altuna III.ak 22 eta 9 irabazi dio Unai Lasori Atano III.a pilotalekuan jokatu den lehen finalerdian. Amezketarrak 15 eta 0eko partziala eginda bideratu du garaipena; Laso, berriz, txapeldunaren nagusitasunari nola aurre egin asmatu ezinda ibili da.
2025/05/17 - 22:42
Altunak kantxatik atera du Unai Laso, Buruz Buruko bere seigarren finalera sailkatzeko (22-9)
Amezketarrak 15 eta 0eko partziala eginda bideratu du garaipena; Laso, berriz, txapeldunaren nagusitasunari nola aurre egin asmatu ezinda ibili da.
2025/04/20 - 22:24
Altunak garaipen garrantzitsua lortu du, eta Zabala aukerarik gabe geratu da (22-15)
Jokin Altunak Javi Zabalak kontra jarri dion markagailua irauli du, eta 22 eta 15 nagusitu da Atanon. Txapeldunak bizirik jarraitzen du. Zabalak, berriz, agur esan dio txapelketari. Iker Larrazabal, bestalde, finalerdietan da iada.
2025/04/13 - 17:13
Altuna-Huegun eta Senperena-Cabanne txapeldun, pilota egokituan
Finalak Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatu dira. Adimen urritasunen kategorian, Joseba Altuna eta Iraitz Huegun gailendu dira, finala 25-20 irabazita. Gurpildun aulkien kategorian, berriz, Aingeru Senperena eta Maxi Cabanne nagusitu dira 25-14.
2025/04/10 - 11:49
Pilota Egokituko Sari Nagusiko finalak, igandean, eitb.eus-en eta ETB1en
Igandean, apirilaren 13an, Euskal Pilota Egokituko Sari Nagusiko finalak jokatuko dituzte Donostian, Atano III.a frontoian. EITB Mediak zuzenean emango ditu, 12:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
2025/02/16 - 21:26
Peña II.ak eta Albisuk aise menderatu dituzte Altuna III.a eta Bikuña (4-22), eta play-offetan sartu dira
Ostiralean, Jaka-Imaz izango dituzte aurkari; partida horretako irabazleek Artola-Mariezkurrena II eta Elordi-Zabaleta bikoteek jokatuko duten partidako galtzaileen kontra izango dute jokoan finalerdietako ligaxkara igarotzeko aukera.
2024/11/03 - 21:05
Jokin Altunak Unai Lasoren aurka jokatuko du finalerdietan
Amezketarra izan da finalerdietan sartzen azkena, Iraitz Zubizarreta 22 eta 6 mendean hartuta. Unai Laso izango du aurkari, igandean, Eibarko Astelena pilotalekuan.
2024/10/29 - 21:30
Altuna III.a eta Zubizarreta, aurrez aurre, lehenengoz
Jokin Altuna eta Iraitz Zubizarreta lehenengoz ariko dira nor baino nor gehiago igandean, azaroaren 3an, Atano III.a pilotalekuan (Donostia). Gaur goizean partidarako materiala hautatu dute pilotariek.
2024/09/22 - 16:33
Madalen Etxegarai: ''Azkenean, Enararekin hainbat final jokatu ostean, txapela iritsi da''
Madalen Etxegaraik eta Enara Gamindek irabazi dute Udako Master Laboral Kutxa torneoa, Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara 12-22 garaituta Atano III.a pilotalekuan jokatutako finalean.
2024/09/22 - 16:32
Etxegarai eta Gaminde, Udako Master Laboral Kutxako txapeldunak (12-22)
Arrizabalagak eta Bergarak Etxegarairen eta Gaminderen aurka neurtu dituzte indarrak Udako Master Laboral Kutxa torneoko finalean. Bikote urdina nagusitu da, 12 eta 22 emaitzarekin. Hasieratik hartu du aurrea, eta kontrolpean izan du lehia bukaerara arte.
2024/09/18 - 23:01
Arrizabalaga-Bergara eta Etxegarai-Gaminde, igandean, Udako Master Laboral Kutxa torneoko finalean
Atano pilotalekuan izango da, igande eguerdian, eta asteazkenean aurkeztu egin dute. EITBk zuzenean emango du, 12:00etatik, eitb.eus-en eta ETB1en.
2024/08/27 - 20:59
Altuna III.ak eta Rezustak Donostia Hiria Torneoko finala jokatuko dute
Aurreneko finalerdian, astelehen gauean, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta menderatu dituzte, 22-15, partida bikaina eginda. Finala ostiralean izango da.
2024/07/29 - 18:19
Artola eta Altuna Donostia Hiria Torneoaren aurrean: ''Txapelketa berezia da''
Astelehen goizean egindako aurkezpenean, Donostia Hiria Torneoan parte hartuko duten Iñaki Artolak eta Jokin Altunak "txapelketa berezia" izango dela aipatu dute.
2024/07/29 - 17:13
2024ko Donostia Hiria Torneoa abuztuaren 26tik 30era jokatuko dute
Astelehen goizean egindako aurkezpenean azaldutakoaren arabera, Atano III.a pilotalekuan izango da, bi finalerdi eta azken finalarekin.
2024/05/19 - 20:47
Altunak jokatuko du Buruz Buruko finala Lasoren aurka, finalerdietan Artola menderatuta (22-10)
Jokin Altunak bereganatu du finalerako txartela, txapelketako bigarren finalerdian Iñaki Artola 22-10 garaituta. Amezketakoa nagusi izan da hasieratik amaierara arte.