Aritz Aduriz
2017/08/04 - 19:52
Aduriz: 'Panathinaikos egokitu zitzaigukeen aurkari zailenetako bat da'
Athleticek Panathinaikos izango du aurkari Europa Ligako atariko azken kanporaketan eta Aritz Adurizek talde greziarraz hitz egin du.
2017/08/01 - 16:23
Aduriz: 'Ezin dugu hanka-sartzerik izan, hori ordaindu egiten delako'
"Dinamo oso kontuan izateko arerioa da, eta gauzak oso ondo egin behar ditugu kanporaketa gainditu ahal izateko", azpimarratu du donostiarrak.
2017/04/28 - 01:29
Athleticek seigarren postua berreskuratu du, Betisi irabazita(2-1)
Zuri-gorriak andaluziarrak baino gehiago izan dira eta hiru puntuak lortu dituzte Adurizek, penaltiz, eta Muniainek egindako golei esker. Betisen gola Ruben Castrok egin du.
2017/04/15 - 00:34
Gol festa San Mamesen (5-1)
Zuri-gorriak aise gailendu zaizkio Las Palmasi Bilbon jokatutako partida zoroan. San Josek, Muniainek (2) eta Adurizek (2) egin dituzte lehoien golak; kanariarrena, berriz, Pedro Bigasek egin du.
2017/04/04 - 22:51
Athleticek Espanyoli irabazi dio eta Europako postuetan sartu da
Talde zuri-gorriak 2-0 irabazi du San Mamesen eta LaLIgako sailkapeneko seigarren postuan da. Aritz Adurizek sartu ditu partidako bi golak.
2017/04/01 - 22:27
Aduriz: 'Hiru puntuen bila etorri gara eta helburua lortu dugu'
Aritz Aduizek 100. gola sartu du Ligan Athleticekin eta gainera Osasunaren aurkako partida irabazi dute zuri-gorriek. Aurrelaria pozik azaldu da partida amaitu ostean.
2017/03/18 - 19:31
Athleticek Real Madrilekin galdu du San Mamesen (1-2)
Lehoiek bigarrenez galdu dute San Mamesen Liga honetan. Benzemak egin du lehen gola 24. minutuan, Adurizek banakoa 65.ean, eta 68.ean garaipenaren gola sartu du Casemirok.
2017/03/08 - 15:48
Realaren eta Athleticen gorabeherak
Talde txuri-urdinean Zurutuzak lan-saioa utzi behar izan du, Vela ez da taldekideekin egon eta Illarra prest dago. Athleticen, Adurizek eta De Marcosek Anoetan jokatuko dute.
2017/03/08 - 14:19
Normaltasunez entrenatu dute Adurizek eta De Marcosek
Kepa Arrizabalaga eta Sabin Merino ez daude guztiz sendatuta; Mikel Balenziaga ez da Lezaman izan arazo pertsonalak direla medio.
2017/03/07 - 18:17
Aduriz eta De Marcos, derbirako prest
Athleticeko aurrelariak eta hegaleko defentsak arazo gabe burutu dute astearte honetako entrenamendua eta Realaren aurkako euskal derbia jokatzeko prest izango ditu Ernesto Valverde entrenatzaileak.
2017/03/02 - 10:40
Baja gehiegi aurkari gogorrari aurre egiteko
Balenziaga, Laporte, Aduriz eta De Marcos jokalariek ez dute Sevillaren kontrako partida jokatuko. Andaluziarrak hirugarren dira sailkapenean.
2017/02/19 - 19:48
Aduriz baja da eta Laporte zalantza APOELen aurkako partidarako
Athleticek porrota jaso du Valentziaren aurka eta bi jokalari lesionatu egin dira. Laportek kolpea du ezker gandor iliakoan eta Adurizek lesio muskularra eskuin izterreko muskulatura iskiosuralean.
2017/02/19 - 19:10
Arratsalde beltza Mestallan (2-0)
Etxetik kanpo irabazteko dituen arazoak agerian utzi ditu Athleticek berriro. Gainera, Aduriz eta Laporte lesionatu egin dira.
2017/02/17 - 00:17
Garaipen urria lortu du Athleticek, aurkako emaitza irauli arren (3-2)
Valverderen gizonek ez dute amore eman eta berehala berdindu due Efremek lehen zatian egindako gola. Hala ere, aukera asko alferrik galdu dituzte eta azkenean alde txikia eramango dute Txiprera.
2017/02/12 - 14:11
Aduriz: '36 urterekin San Mamesen eta zelaian egotea oso polita da'
Athleticeko aurrelariak garaipenaren gola lortu du Deportivoren aurka, bere urtebetetzearen egunean.
2017/02/11 - 21:26
Adurizek azken minutuan eman dio garaipena Athletici San Mamesen (2-1)
Galiziarrak aurretik jarri dira Çolakek lehen zatian egindako golari esker. Bigarrenean, Muniainek eta Adurizek, bere 36. urtebetetzean, buelta eman diote emaitzari.
2017/01/29 - 21:31
Athleticek buelta eman dio emaitzari, partida txar batean (2-1)
Duje Copek aurretik jarri ditu asturiarrak penaltiz lehen zatian, eta Munianek eta Adurizek, azken honek ere penaltiz, neurketa irauli dute bigarrenean.
2017/01/26 - 16:49
Aduriz: 'Igandeko borroka irabaztea espero dut'
Fernando Amorebieta bere taldekide ohiarekin izango duen lehia polita izango dela iragarri du donostiarrak.
2017/01/21 - 15:20
Athleticek, bajak ahulduta, Simeoneren Atletico hartuko du
Valverdek ezin izango ditu teorian titularrak diren lau jokalari erabili: Aduriz, Beñat (biak zigortuta), Kepa atezaina eta Yeray.
2017/01/12 - 11:24
Adurizen golak Espainiaren porrota saihestu du Italiaren aurka
Insigne aurretik jarri zituen italiarrak 67. minutuan. Berdinketa Athleticeko aurrelariak egin zuen, 70.ean, Italiako atezainaren aldaratzea aprobetxatuz.