Aritz Aduriz
2018/09/05 - 23:37
Aduriz eta Herrerin baloiarekin entrenatzen dabiltza
Aritz Aduriz eta Iago Herrerin Athleticeko jokalariak euren lesioetatik bizkortzen ari dira. Gaur Lezaman aritu dira baloiarekin entrenatzen, baina ez dago argi Real Madrileko partidarako egongo diren
2018/09/03 - 17:55
Aduriz baloiarekin lan egiten hasi da
Aritz Aduriz Athleticeko aurrelaria Leganesen aurkako partidan lesionatu zen, eta jada hasi da baloiarekin lan egiten. Oraindik ez da taldekideekin batera entrenatzen hasi, baina eboluzioa ona da.
2018/08/24 - 17:25
Athleticek kargu hartu die jokalariei, emandako itxura desegokiagatik
Jai zutela aprobetxatuta, hainbat jokalari izan ziren Bilboko Aste Nagusiko jai-gunean, eta klubeko arduradun nagusiek jokalariei kargu hartu diete, emandako itxura desegokia izan zelako.
2018/08/22 - 14:31
Aritz Adurizek bi partida galduko ditu, gutxienez
Diagnostikoaren arabera, aurrelari zuri-gorria ez omen da egongo hurrengo bi partidak jokatzeko moduan.
2018/07/27 - 16:16
Lehen garaipena ligan Aduriz eta Raul Garciari esker
Talde zuri-gorriak Getafe gainditu du San Mamesen; Aduriz (bi gol) eta Raul Garcia, bere lehen partidan, golegileak.
2018/07/27 - 16:16
Aduriz, Ligako goleatzaileen artean
Hiru golekin hirugarren postuan da zuri-gorria; Ronaldo da gol gehien sartu duen jokalaria.
2018/07/26 - 01:56
Athleticek galdu egin du ADO Den Haag taldearen aurka (3-2)
Aritz Aduriz (17. min) eta Sabin Merino (78. min) izan dira talde zuri-gorriaren golegileak.
2018/07/22 - 16:16
Athletic 0 eta 5 gailendu zaio Barakaldori
Bilbotarrak jaun eta jabe izan dira, bost golak 10 minututan egin dituzte. Yeray, Williams, Guruzeta, Aduriz eta Muniain izan dira golegileak.
2018/03/14 - 21:33
Athleticek San Mameseko magia berreskuratu behar du Olympique Marseilla kanporatzeko
Joaneko partidan Adurizek penalti bidez egindako golak hurrengo kanporaketara igarotzeko itxaropenei eustea ahalbidetzen die zuri-gorriei.
2018/03/13 - 20:34
Aduriz: 'Ez gaude zaleei ezer eskatzeko moduan, eman egin behar diegu'
Aritz Aduriz Athleticeko jokalariak, talde zuri-gorriak ostegunean San Mamesen Olympique Marseillaren aurka jokatuko duen Europa Ligako partidaz hitz egin du. Baikor azaldu da 3-1ekoa iraultzeko.
2018/03/08 - 23:39
Athleticek oso zail dauka kanporaketa Marseillan garbi galdu ostean (3-1)
Zuri-gorriak galtzen hasi dira lehen minutua bete orduko eta frantziarren eskuetan egon dira ia norgehiagoka guztian zehar.
2018/03/07 - 22:39
Athleticek, Adurizen zalantzarekin, Europako ametsa elikatu nahi du Marseillan
Zigandarenek Ligako duda-mudak atzean utzi eta emaitza on bat ekarri nahi dute Bilbora Marseillatik. Aduriz zalantza da, gripeak jota baitago.
2018/02/22 - 12:37
Athleticek ez du ezustekorik nahi Spartaken aurrean
Zuri-gorriek joaneko norgehiagokan lortutako 1-3ko emaitza daukate alde, baina Adurizen baja ia segurua izango dute errusiarrei aurre egiteko.
2018/02/17 - 18:07
Athleticek emaitza ona behar du Atleticoren aurka, Ligako egoera hobetzeko
Zigandak ezin izango ditu Aduriz eta Raul Garcia zelairatu, biak zigortuta daudelako.
2018/02/15 - 21:26
Athleticek irabazi egin du Moskun eta alde jarri zaio kanporaketa (1-3)
Zuri-gorriak 0-3 joan dira irabazten atsedenaldira, eta nahiz eta bigarren zatian une gaiztoak igaro dituzten emaitza ona dakarte Bilbora.
2018/02/14 - 20:26
Aduriz: 'Europa Ligak ilusioa berpizten digu'
Aritz Aduriz Athleticeko aurrelariak esan duenez, Europa Ligako kanporaketa ilusio handiarekin hartzen dute zuri-gorriek, eta Ligan daramaten ibilbide kaskarra zuzentzeko erabili nahi dute.
2018/02/07 - 16:51
Aduriz, kiroltasun keinu batengatik saritua
Jokaldi bat penaltia ez zela izan eta epaileak arrazoia zuela adierazi zuen keinua saritu du LFPk.
2018/01/27 - 12:39
Yoichi Takahasi 'Oliver y Benji' telesailaren sortzailea San Mamesen izan da
Athletic-Eibar partidan izan da Takahasi. Gainera, Adurizekin argazkia egin diote, eta Eibarreko kamiseta ofiziala jaso du klub horretako presidentearen eskutik.
2018/01/27 - 11:55
Aduriz: 'Ez gara fin ibili eta ez dugu nahikoa egin'
Athleticek eta Eibarrek bana egin dute San Mamesen jokatutako euskal derbian. Armaginek hobeto jokatu dute eta zaleek txistuz agutu dituzte lehoiak.
2017/12/11 - 22:31
Aduriz, Europa Ligako multzoen faseko jokalari onena
Aritz Aduriz Athleticeko aurrelaria izendatu du UEFAk multzoen faseko futbolari onena, txapelketako estatistika ofizialetan oinarrituta.